Egipto-Sudan, 11 geltokitan: Musika arabiarrari buruzko dokumental sorta zuzentzeko proiektuaren azken zatiari heldu dio Fermin Muguruzak. Al Jazeera Documentary Channel telebista otsailean hasiko da 'Next Music Station' ematen

[Berria / Jon Eskisabel] Ez du disko berririk grabatu, ez du birarik egin, baina 80ko hamarkadan Kortaturekin musikari ibilbideari ekin zionetik hau izaten ari da urterik lanpetuena Fermin Muguruzarentzat. «Inoiz ez dut horren denbora libre gutxi izan», dio beti esku artean proiekturen bat duen musikariak. Qatarretik itzuli berri da, Al Jazeera Documentary Channel telebistarentzat herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental sortaren lehen zortzi aleak entregatu ostean. Egindako lanari oniritzia eman diote telebistako arduradunek, eta 2011ko otsailean hasiko dira ematen arabieraz. Maiatzetik aurrera Al Jazeeraren ingelesezko katean ere ikusi ahal izango dira, eta litekeena da hurrengo urtearen bukaera aldera DVDan argitaratzea Al Jazeera Documentary Channelek.

Guztira 11 atalek osatuko dute Next Music Station, aurrez ikusitakoek baino bi gutxiagok. Hain zuzen, Aljerian filmatzeko baimenik ez du eman hango gobernuak. «Al Jazeerak oso fama txarra du Aljerian, guda zibilaz geroztik egoitzarik ere ez dauka, eta bertan kamerak sartzeko baimenik ere ez», azaldu du Muguruzak. Aljerian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere irudiak hartzeko eta musikariekin elkarrizketak egiteko oztopoak aurkitu dituzte, eta kontrol zorrotza jasan behar izan dute. «Leku guztietan komunikazio ministerioak jarritako pertsona bat izan dugu ondoan, gu zaintzen. Egunero plan bat aurkeztu behar genien, zer eta non grabatu behar genuen azaltzeko. Horren arabera, zaintzaile bat jartzen ziguten edo ez. Gero sekulako harremana egin dugu gu kontrolatzera etorri diren guztiekin».

Read more...
   

Damasco

View all photos

 

Libano

View all photos

 

Al Jazeera

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

Euskara CastellanoFrançaisEnglish

ARCHIVES

PHOTOS

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LINKS

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol