Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak emititzen hasiko da Al Jazeera

AL JAZEERA DOCUMENTARY CHANNEL katea datorren astetik aurrera hasiko da emititzen herrialde arabiarren musikari buruz Fermin Muguruza musikari eta dokumentalistak zuzendutako seriea.

NEXT MUSIC STATION (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak 2010. urtean zehar   9 herrialdetatik barrena eginiko bidaiaren emaitza da.  80 musikarirekin izandako topaketa 11 dokumentaletan islatzen da: Egipto I: Cairo, Egipto II: Nilo River, Marruecos I, Marruecos II: Casablanca, Libano I, Libano II: Beirut, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan.

Al JAZEERAren dokumentalen katean, AL JAZEERA DOCUMENTARY CHANNEL, martxoaren 10etik aurrera hasiko dira emititzen seriea arabieraz. Apiriletik aurrera, berriz, AL JAZEERAk ingelesez duen AL JAZEERA ENGLISH katean emango dituzte. Muguruzak berriki azaldu duen bezala, NEXT MUSIC STATION serieko dokumentalek, herrialde arabiar horiek beraien musika eta musikarien bidez ezagutzeaz gain, egun hauetan zonaldea astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko balio dute ere.

Al Jazeera Documentary Channel

Broadcasting schedule for March 2011:

- Egypt I March 10, 2011      First run 17:00 GMT    Second run: March 11, 2011@ 11:00 GMT

- Egypt II March 17, 2011       First run 17:00 GMT   Second run: March 18, 2011@ 11:00 GMT

- Bahrain/Kuwait March 24,2011  First run 17:00 GMT Second run: March 25, 2011@11:00 GMT

- Yemen March 31, 2011      First run 17:00 GMT     Second run: April 1, 2011 @ 11:00 GMT

You will be updated with the broadcast time of the remaining parts as we receive the schedule from the Programming department.

 

Al Jazeera

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

Euskara CastellanoFrançaisEnglish

ARTXIBOAK

ARGAZKIAK

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LOTURAK

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol