Ziklogenesia eta Kairo

Egitasmo hau ezin zen hasi, ziklogenesi leherkariarekin baino. Nahiago dut gainetik pasa Honddarbitik Madrila izan genuen hegalaldia eta zuei kontatu, dagoeneko zenbait egun daramagula Kairon.

Bi arrazoi garrantzitsuengatik datorkit burura iazko Granadako zinemaldia:

Lehenbizikoz, bertan, Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak kontatu zidalako, nola lehen aldiz bisitatu zuenean Kairo, Naguib Mahfuzekin elkartzeko (gero Jorge Fonsek zuzendu zuen “El Callejón de los Milagros” Arturok ekoiztu zuen, eta berak zuzendu zuen “Principio y Fin”, bi pelikulak oinarrituta daudela Mahfuzen liburuetan), oso sentsazio gertukoa sentitu zuen, Kairoren taupada oso antzekoa baitzen Mexiko Distrito Federalak duenarekin, eta horrela gertatzen ari zait niri ere bai.

Bigarrenez, heldu bezain laster, Kairon genuelako gure zain Montaser Marai, Al Jazeera Documentary Channeleko ekoizpen burua, eta lagun hau Granadan ezagutu nuelako, “Checkpoint Rock. Kantuak Palestinatik” proiektatu eta gero, Alambra aurrean genuela. Montaser izan zen hortik zenbait hilabetetara egitasmo hau egiteko proposatu zidana.

Toki egoki bat behar genuen ondo ekiteko gure lanari, eta aurkitu genuen Om Kolthoom hotela, non gela bakoitzak badu beraren kantu baten izena. Eta hortik sartu egiten gara egunero “Garailea”, edo “Emakume Garailea” edo “Hiri Guztien Aman” egiptiarrek deiten dioten bezala Kairo hiri honetara eta beraien 25 milio biztanleen artean nahastu egiten gara.

Fermin Muguruza

 

Al Jazeera

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

Euskara CastellanoFrançaisEnglish

ARTXIBOAK

ARGAZKIAK

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LOTURAK

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol