Fermin Muguruzak dokumental batzuk zuzenduko ditu Al Jazeerarentzat

Anjel Katarain, Fermin Muguruza eta Jordi Abusada

[EITB] Al Jazeera Documentary Channel katearen langilea izango da musikari irundarra 2010ean, herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental-sorta zuzentzeko enkargua egin baitiote.

Fermin Muguruzak artista polifazetikoa dela aspaldi erakutsi zuen baina, orain, hori berrestera dator. Checkpoint Rock dokumentalarekin mundu erdia zeharkatu ostean, sukaldaritzan eta musikan oinarrituriko Pintxatu disko-liburua aurkeztu zuen musikari irundarrak eta, 2010erako, pantaila txikira pasatuko dela iragarri du orain, Al Jazeera Documentary Channel katearentzat arituko baita lanean.

Dubaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu ostean, Qatarrera jo zuen Muguruzak eta, bertan, Al Jazeera Documentary Channel katearen zuzendariekin bildu zen. Bost egunetan hainbat bilera egin zituzten eta, azkenean, 2010ean herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental-srota bat zuzentzeko enkargua hartu zuen musikari gipuzkoarrak.  Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudan herrialdeak izango dituzte ardatz dokumentalek.


 
 

Al Jazeera

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

Euskara CastellanoFrançaisEnglish

ARTXIBOAK

ARGAZKIAK

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LOTURAK

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol