Afro-Basque Fire brigade

La ficha

Bidai ahaztezin honetako lagun guztiei eskainia.

Maite ditut aireportuak. Jendea bertara iritsi eta abiatu egiten da bertatik. Gune biziak dira, bizitzak, ametsak eta istorioak gurutzatzen, ukitzen, topatzen eta galtzen diren tokiak. Une iragankorrak, jakinguraz beteriko begiradak, hizkuntza ezinezkoak eta jende paregabea. Bizitza den bezalakoa, izugarria. Izan ere, aireratzen den hegaldi baten modukoa da bizitza, ezagutzen ez dugunaren bila garamatzana, hodei gorri eta grisen artetik, lumaz beteriko basoak atzean utziz, urrutiko zerumugak zeharkatuz, azkenean, dantzaleku erraldoietan lurreratzeko.

Mundura lotzen nauen kristal erraldoiaren aurrean eserita nagoelarik, ikusten ditut helizeen jira-bira, amesgaiztoak zeru amaigabean desegiten, ametsak isil-isilik nire zerura hurbiltzen, urrutian itsasoaren nahasmena atzean uzten duten kaiukoen arrasto zuria eta hain urrun ez dauden guden leherketek sorturiko dirdira laranjak, eta pentsatzen dut beste batzuk ez dutela nire zortea izan. Bidai hau egitearen zortea.

Mundua irauli nahiko nuke. Buelta eman. Bizi dugun globo zikina emakume eta gizon askez beteriko aireportu handia bihurtu, mugarik, migrazio kontrolik, beldurrez itsuturiko begi zelataririk eta legezko zein gorrotozko uniformerik gabekoa.

Bai, maite ditut aireportuak, ihesguneak, topaguneak, amesguneak direlako. Etorkizunekoak, etorkizunari begira daudenak. Ibilera ezezaguneko hiriak, esnatze isilekoak. Jainkorik gabeko etorkizunean, pertsonen omenez eraikitako katedralak. Hor goian ez dago inor, gu bakarrik, gure baitan bildurik. Eta nahikoa da hori. Gainerakoa, bizitzaren bakardadea, ospitaletako itxaron gela erraldoi baten antzekoa da. Beraz, aireportu batean ostatu hartuko dudalakoan nago, barka nazatela To!!!!!!!!!!o eta Jaionek, lagunek, baita Amuteko beste bizilagunek ere, izan ere!!!!!!!!! hegan egiteko beldurra galdu baitut.

 

Onena oraintxe dator. Hoberena etortzear dago.

 

Osasuna eta bidai on, lagunok!!!

Fer Apoa