Fermin Muguruzak Madrileko El Patio Maravillas zentro okupatuari bere elkartasuna adierazi dio kontzertu akustiko baten bidez

09/02/19

[entzun.com] Madrileko El Patio Maravillas zentro okupatua ixteko mehatxupean dago. Bada, Fermin Muguruzak kontzertu akustikoa egin zuen bertan astezkenean (otsailak 18) bere sostengua eta elkartasuna adieraziz. Bere diskografiari errepasoa egin zion Irungoak, sekulako giro beroa sortuz. Harekin, Grande Marlaska taldeko kideak aritu ziren.
El Patio Maravillas lepo bete zen. Giro ezin hobea zegoen.

Hasteko, Roberto Herreros bere hainbat lagunekin atera zen: Malela, Pepo eta Marc (Grande-Marlaska), Jonston eta Fermin, zeinak La línea del frente abestu zuen Robertorekin. Gero, Irungo musikariaren txanda iritsi zen. Papuchirekin
(Desechos), Kortatu eta Neguren abesti sorta, bere bakarkako lanetako
beste hainbat eta zenbait bertsio jamaikar eskaini zituen.

Loturak:
- ¡El Patio vive la lucha sigue! [Falsa Democracia]

- Entzun