Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign

Naiz ➝
«Futbol zelaitik Belodromora: Anoetan elkartuko gara berriro». Lerroburu horrekin ireki dute Fermin Muguruza eta bere lantaldeak datorren irailan Zinemaldiaren testuinguruan estreinatuko den ‘Muguruza FM 40 Tour’ dokumentalaren inguruan ostiral honetan hedabideetara bidalitako oharra.
Bertan, gogora ekarri dute irailaren 24ean, ostegunez, 19.00etan izango dela Muguruzak berak Ander Merinorekin batera zuzendutako dokumentalaren mundu mailako estreinaldia, eta musikari irundarraren ibilbidean Anoetak duen sinbolismoa izan dute hizpide, iazko urrian estadio donostiarrean eskainitako kontzertua abiapuntu hartuta: «Egun hartan Anoetako futbol-zelaian egon ginenok badakigu zer zegoen jokoan. Lehen aldiz, euskarak futbol-zelai hura bete zuen artista baten kantuen bidez; lau hamarkada zeharkatu zituzten kantuak, kolektiboki eraikitako memoria eta gaur egun ere hizketan jarraitzen duen historia».
Oraingoan Belodromoa izango da topalekua: 3500 ikusle eta 400 metro koadroko pantaila, Muguruzaren azken biraren kontakizuna elkarrekin bizitzeko. «Baina film honek ere ez du bira bati buruz bakarrik hitz egiten. Berrogei urteko musikaz eta borrokaz hitz egiten du, mugak zeharkatzeaz, topaketez, memoriaz, hizkuntzez eta komunitateez; belaunaldi ezberdinen artean kantu hauek elkargune, identitate eta erresistentzia bihurtu dituzten komunitateez», ohartarazi dute.
Zentzu horretan, gogora ekarri dute Belodromoan ospatu zuela Negu Gorriaken garaipena 2001ean, eta leku berak hartu zuela baita ere ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filmaren estreinaldia 2022an, Zinemaldiaren barruan hori ere. «Eta hara itzuliko gara orain, leku batzuek elkarrekin bizi izan dugunaren memoria gordetzen dutelako eta oraindik kontatzeko istorioak ditugula gogorarazten digutelako», ziurtatu dute.
Dokumentala ikusteko sarrerak salgai daude jada Zinemaldiaren webgunean 8,75 euroan eta dokumentalaren trailer ofiziala ere ikusgai dago.
Amaitzeko, «irailaren 24an Anoetan elkartuko gara berriro», egin du zin Muguruzak, «memoria ez baita atzera begiratzea: nondik gatozen jakitea baizik, aurrera jarraitu ahal izateko».
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES