
Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
Irunero ➝
Irungo Urdanibia plaza prest dago Fermin Muguruzak abuztuaren 14an, ostegunean, Moskuko jaien barruan eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko. Doako emanaldia gaueko 21:00etan hasiko da Iñigoren Diszipuluoak eta Fermin Muguruzaren kontzertua berriz, 22:00etan hasiko da. Kontzertua ‘Muguruza FM (1984-2024)’ nazioarteko biraren barruan kokatzen da, Kortatu sortu zenetik bere ibilbide musikalaren 40. urteurrena ospatzeko.
Jende asko espero denez, Irungo Udalak, Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza Sailaren eta Kultura Zerbitzuaren bitartez, mapa bat egin du, kontzertura joango diren pertsonentzako informazio praktikoa biltzeko. Mapak kontzertuaren esparruan herritarren eskura jartzen diren zerbitzuei buruzko informazioa jasotzen du, osasun eta babes zibileko baliabideen kokapenarekin, komunekin, elkargunearekin, txosnekin edo aurreikusitako ebakuazio bideekin. Zerbitzu horiek guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.
Pantaila erraldoi bat jarriko da Sargia plazan, kontzertura joaten diren pertsonek emanaldia gune horretatik jarraitu ahal izan dezaten.
Gainera, puntu morea bat jarriko da, kontzertuan egon daitezkeen indarkeria matxisten aurrean sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta jarduteko. Puntu morea horretan berdintasunean eta indarkeria matxisten prebentzioan trebatutako profesional talde bat egongo da.
Plaza berean plataforma bat ere jarriko da, mugikortasun urriko pertsonek kontzertuaz gozatu ahal izan dezaten. Plataformak 20 pertsonarentzako edukiera izango du, eta sartzeko arrapala bat izango du, mugikortasun urriko pertsonentzat soilik gordetako espazioa dela adierazten duten kartelekin identifikatuta. Plataforma erabili nahi dutenek aldez aurretik izena emanda egon beharko dute udalaren webgunearen bidez. Izena eman ez duten mugikortasun urriko pertsonak sartu ahal izango dira, plaza librerik balego. Gainera, sarbidea kontrolatzeko langileak egongo dira.
Garraio publikoari eta aparkalekuari buruzko informazioa ere jasotzen du mapak. Aipatu behar da Euskotrenek tren garraioa indartuko duela Irun eta Gipuzkoako hiriburuaren artean 30 minuturo zerbitzuekin egingo den kontzertuaren aurretik eta ondoren. Lurraldebus zerbitzua ere indartuko da E77 linean (Ekialdebuz), Hondarribia eta Donostia artean, 30 minutuko maiztasunarekin, goizalde osoan. Era berean, Eguzkitza BHI eta CEIP Dunboa HLHI ikastetxeko patioa jarriko da disuasio-aparkaleku gisa, Ficobaz gain.
Irungo Udalak dei egiten die herritarrei garraio publikoaren erabilera lehenesteko, hiriguneko kaleetan trafikoa murrizten laguntzeko eta kontzertuan zehar egon daitezkeen aparkaleku arazoak saihesteko.
Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO