
Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Naiz ā
Garaiz zabaldu dituzte Nafarroa Arenako ateak. Palestinaren aldeko elkartasun manifestaziotik iritsi dira asko eta jendea gutxika gutxika sartu da eremura. Sartu orduko lehen irrintzia entzun dugu; txalo zaparrada atzetik. Pantailetan 40ā minutu rocken mezua: Ā«Barrako etekin guztiak Etxera eta Harrera Elkarteei bideratuko zaizkie, egin topa haien alde!Ā». Gernika Palestina elkartearen bandera palestinar erraldoia oholtzatik gertu eskegita ikusi dugu, gainerakoan Anoetan baina aldarrikapen pankarta gutxiago, Ā«Gora borroka antiarrazistaĀ», Ā«Euskal Herriak burujabetza, eskubideak denontzatĀ» edota Ā«Askatzera lotuak, 1975-2025Ā» kartelak ziren ikusten ziren bakanak.
20:00ak eman orduko kontzertu aurretik arena kanpoan jendea agurtuz zegoen Hofe oholtzan agertu da. Sareetan aurreko egunetan kontzertu honen parte izango zela ezin sinetsita zegoela zion eta amets bat betetzen zuela. Bada, kolore laranja nagusi zela eta Jangitz LarraƱagaren perkusio hotsekin hasi da bere emanaldia. Alde batetik bestera korrika Igotz Mendez āHofeā eta Llucia Pla baxuan sendo. āIan Curtisā kantu indartsua izan da kontzertua zabaldu duena.
āKurosawaā abestiarekin jarraitu du eta une horretan konturatu gara Markos Gallach ez zegoela eszenan, itxuraz hirukoan dabil azken aldian Hofe. Ā«Korrika asko egiten dut eta itota nabil oholtza puska honetanĀ», esan du Hofek āKurosawaāā abestia bukatu denean eskerrak eman bitartean. Kiliki ere agertu da oholtzanm kolaboratzera pare bat abestitan, tartean, ā2 esku 2 labanā hit kutsuko abestian . Denbora askorik ez zenaren jakitun, geratu gabe eskaini ditu gainerako abestiak saioak iraun duen 42 minutuan. Tarteka bisual landu batzuk ere aurkeztu ditu atzeko pantailan, eta, egiari zor, aurreko talde bezala aritzeko, potentzia handian eskaini du bere musika Hofek pixkanaka betetzen ari zen Nafarroa Arenan. Ā«Eskerrik asko Fermin, te queremos. Arena bat IruƱean, sekulan ere ez nukeen imaginatukoĀ», esan du esker ona adieraziz.
Kontzertua hasi aurreko minutuetan horrela esan digu Alessandro Martins āSuneoā Chill Mafiako kideak: Ā«Hau bai dela historikoa, bai niretzat behintzat, āAzken guda dantzaā nire haurtzaroko soinu-bandaren parte daĀ». Bada 21:02ean sartu dira oholtzara musikari denak eta Fermin Muguruzaren lan guztien azalak errepasatu ondoren ohikoa den āMaputxeakā kantuarekin eman diete hasiera dagoeneko ia beteta zegoen Nafarroa Arenako akelarreari. Miryam de la Fuente āMatahā-k eman dio sarrera āUrrunā kantuan, ilea solte zuela (ezohikoa egin zaigu), eta Ferminek bertaratuei horrela esan die: Ā«Ongi etorri bira honen azken akelarre antifaxistara!Ā». Beste proiekturen bat etorriko ote da honen atzetik? Jendearen nahiagatik balitz, ziur baietz.
Ā«Fuck you policeman!Ā» oihu argia Matahk āEt combien de voitures de Police?ā kantuaren atarian, Brigadistak Sound System 1999ko diskoko abestia. Begirada, dena dela, Vic Navarretek erakartzen zigun etenik gabe. Nola egiten duen dantza kubatarrak baxua jotzen duen bitartean. Ā«Datorren urrian zazpi ekintzaile epaituko dituzte Korrikarekin batera hainbat migrantek Bidasoa gurutzatu zutelakoĀ», esan zuen Anoetan Ferminek eta gaur gogorarazi du datorren astean izango dela haien epaiketa eta jendea auzipetuak babesteko kontzentrazioetara batzera animatu du irungo musikariak. Haien aldeko pankarta erraldoi bat ere zabaldu dute publikotik une horretan.
Ohiko taldea igo da oholtzara, bira guztian ondoan izan dituenek lagundu dute, baina gaurkoan bi tronboi-jotzailerekin, Jon Elizalde āJontronā eta Amets Aznarez, biak aritu baitira haizezko instrumentuari putz eta putz. Keinu polita komandanteak bere taldearekin izan duena. Halako batean āPasaiako brigadaā kartel erraldoia ere ikusi dugu, Negu Gorriaken garaitik datorren logoarekin. āHay algo aquĆ que va malā kantuarekin lehen pogo txikiak sortzen hasi dira, ska-punk kantuek, Kortaturen garaikoek, beti dute halako efektua Fermin Muguruzaren publikoarengan.
Igor Ruiz āFinoā-ren saxoak nola luzitzen duen āBalazalakā kantuan, hori izan da segidan eskaini duen abestia eta sakontasun berezia ematen dio Finok, baita Nafarroa Arenako akustika onak ere. āAsthmatic Lion Sound Systemaā diskoko kantua hori. Kortaturen IruƱeko kontzertu bat 1987an izan zela aipatu ostean, gaur berriz ere lehen lerrora jendeari etorri izana eskertu eta āLinea de frenteā abestia eskaini dute atzetik. Abiaduraren ostean, āUlrike Meinhofā abestiarekin barealdia, karga politikoaren indarra jaisten ez duen arren abesti horretan. Ezkerrak nazioartean izan dituen erreferente eta gatazken berri ematen baitigu beti Muguruzak bere abestietan. Historia liburu interesgarri bat ondu liteke irundarraren kantuen hitzak obra bakarrean pilatuko bagenitu.
āIn-komunikazioaā kantuan zenbat gozatu dugun Chalart 58-ren perkusio festarekin eta Lide Hernando eta Matahren ahotsekin. Haize sekzioari ere luzitzeko tartea ematen dion kantua, aurretik aipatutakoez gainera, Aritz Lonbide āLonbiā-ren tronpeta ere nabarmen entzuten baita kantuan. Kontuz, eta Gloria Maurellek baterian egindako erritmo aldaketek eta Xabi Solanoren triki soloak ere talde guztia bikain olioztatuta iritsi dela erakutsi digute gaurkoan. Baita teknikariak ere, soinu eta argietan bikain aritu direlako. Pantailetan taldekideen irudirik ez hasieran, akaso hori izan da faltan sumatu duguna. Baina, tira, distantziak ere ez dira hain luzeak eta etenik gabe astintzen egon diren Palestinako banderak ere begirada oholtzara erakartzen zuen.
Nelson Mandelaren irudiak erakutsi eta āDesmond Tutuā abestiari sarrera eman dio Matahk biran azkeneko aldiz, hegoafrikar apezpikuaria Kortatuk eskainitako kantua jotzeko. Teknikariak ere oholtza bazterretik taldekideak animatzen ikusi zitezkeen.
āNewrozā kantua bukatu eta āBig beƱatā kantua eskaintzen hasi berritan, geratu egin dira gaueko lehen gonbidatua agertu da oholtzan, Juantxo Arakama. Ā«Gora Raimundo el Canastero, askatasuna Yakovlev 42rentzako!Ā» egin du oihu hainbat esker barra eta aldarrikapenez jositako hitzetan, soinean euskal eskola publikoaren aldeko jertsea jantzita zuela. Behin tolosarraren barrak entzunda (diskoa dakar urriaren 10ean, datorren ostiralean), āBig beƱatā bukaeraraino jo dute. 1999tik 2006ra pasa gara, āEuskal Herria Jamaica Clashā diskora, āAzoka egunaā kantuarekin.
Berriz ere barealdia, eta beharrezkoa, Muguruzak bera arnasa hartu dezan. Hori da hori dantza egitea 62 urterekin! Diskoari izena ematen dion kantua etorri da atzetik eta Matah-k ilea bildu du une horretan, izan ere bero egiten zuen Nafarroa Arenan, kanpoan fresko egonagatik ere.
Ā«Gaur IruƱean izan gara 50.000 lagun Palestinari hauspoa ematen eta argi dugu kaleak berreskuratu behar ditugula!Ā», egin du aldarri Muguruzak āA la calleā kantua jotzen hasi aurretik. Segidan etorri da beste eromen momentu horietakoa āNicaragua sandinistaā ereserkiarekin, denak Ā«despierta, dispara, un gringo en tu casa!Ā» oihukatuz. IƱigo Muguruza anaia gogoan izan zuen beste behin ere Ferminek eta Lide Hernandok gitarra eta ahotsean beste behin ere bikain defendatu zuen āBizitza zein laburra denā abestia, 2020an Ferminek IƱigoren omenetan kaleartu zuena, eta hari eskaini diotena bira guzti honetan.
Segidan Matah eta Lidek āDown in the river prayā abestiarekin berriz ere barrua bete digute, barruraino sartzen baita haien kantatzeko modua eta abestia. Saxo hotsak eta haize sekzioaren indarra, perkusio eta trikiak lagunduta, āBlack is beltzaā-ri sarrera emateko.
Lehen bengala piztu da āAfter boltxebikeā kantuan, izan ere kantu hau bira guztian izan da jendartea asko piztu duena. Errepika indartsuek badute amorrua kanpora ateratzeko joera bat eta horretan betidanik maisua izan da Fermin Muguruza.
Ā«Kortaturen kontzertu baten ostean, 1988an, IruƱean istiluak izan ziren eta hiri gerrilaren dantza izan zen goizaldera arte IruƱeko karriketan. Orduko ultra-eskuineko prentsak Fermin Muguruzari egotzi zion horren errua, nahiz eta Eguzki irratian kontrakoa esan. Gerora, Negu Gorriaki betoa jarri zion IruƱeko Udalak eta āAzken Guda Dantzaā eta 10 urte beranduago lortu genuen itzultzea, DUT-ekin egindako biran. Gogora ditzagun garai hartako abesti batzukĀ», esan eta āHiri gerrilaren dantzaā kantua etorri da, Ā«Emaiok VicĀ» baten atzetik.
āBidasoa fundamentalistaā abestiak eman dio jarraipena, Muguruzak DUT taldearekin egindako āIreki ateakā diskoko abestia. 1997an idatzitakoak oraindik ere gaurkotasunik ez du galdu, tamalez, irudi berak errepikatzen ez badira ere aurrerapen gutxi egin baita irailaren 8an Hondarribian eta emakumeek bazterkeria pairatzen dute urtez urte, ustez gobernuko kolore aldaketak egoera irauliko zuela pentsarazten zuen arren.
Negu Gorriaken garaira berriz ere jauzi, āGure jarreraā diskoko āLehenbiziko balaā kantuarekin Nafarroa Arena saltoka jarriz. Abesti honetan dagoeneko taldekideak ikusi ditugu pantailetan, oholtza gaineko energia arena guztira zabaldu dutelarik.
«Negu Gorriak taldean 5 taldekide ginen, Iñigo egun ez dago, baina bazen beste taldekide bat ere, eta bira honetan gonbidatu genuen, hainbat tokitan eta gaur ere hemen da Jon Maia. Baina gaurko saiorako bertsolari bat gehiago gonbidatu nahi genuen, azken denboratan lagun egin dena eta ezagun egin dena CAFen sari bati uko egitearren. CAFek eraiki nahi duen trenbidea beste harresi bat delako Palestinarentzat, hemen da Saioa Alkaiza!».
Alkaizak Itoitz, AHTa, Aroztegia, LGTBIQ+ komunitatea⦠izan ditu gogoan bere segidillan eta «ukabilari ekin, gu Palestinarekin!» bukatu du, Nafarroa Arena guztia «Palestina askatu!» oihuka jarriz. Jon Maiak bere segidillan Netanyahu, Ayuso eta eguerdiko manifestazioa izan ditu gogoan lehen zatian, «Mundua alda dadin, gaur Iruñean San Fermin» gehituz bigarren zatian. Berriz ere Alkaizak hartu du testigua Sartaguda alargunen herria, Ezkabako presoak, erail eta torturatuak, Angel Berrueta⦠goan izanda «kanta ditzagun denak, zirenak eta garenak» bukatu du berea. Maiak birako toki denak gogoan izan ditu baita Ferminen ibilbidea ere, «Gora Iruñea zaharra eta Fermin bakarra» esanaz borobilduz bertsolarien tartea.
Atzetik oholtzara igo dira Mikel Txopeitia āPintzaā, Mikel Kazalis āAnestesiaā eta Kaki Arkarazo , Negu Gorriak osorik oholtzan jarriz, IƱigo Muguruzaren izpiritua beti baitago presente Ferminen emanaldietan. āB.S.Oā kantua izan da eskaini duten lehendabizikoa, Ā«sutraiak, rock! rap! reggae!Ā» oihukatuz, musika beltzaren aldeko mezu nabarmenean. 1991tik salto 1993ra, āBorreroak baditu milaka aurpegiā diskoko āItxoitenā kantura saltoa. Kaki Arkarazo eta Lide Hernando duoan sarreratik, eta irudi ederra eskaini dute Vic Navarretek eta Mikel Anestesiak, bakoitzak burua bere erara astinduz, Muguruzak amorrua kanporatzen zuen bitartean.
āAlbizturā fandangoarekin aldaketa etorri da Negu Gorriakeko kideak oholtzatik irten ostean. ā54-46ā abestira pasa gara, āBrigadistak Sound Systemā kantura eta norbaiti La Cigale aretoan, Parisen, barruraino iritsi zitzaion, sarean badagoelako emanaldi hartako bideoren bat. Abestian etena egin dute gogorarazteko gaurko tabernako etekinak preso, iheslari eta deportatuentzat direla, Ā«topa egiten duzuen bakoitzean izan hori gogoan, eta orain egin dezagun oihu haiengatik, hurrengoan etxean nahi ditugulakoĀ». Bigarren zantzu bat Ferminen erretiroa oraindik urrun dagoela adierazten duena.
āEtxeratā Kortaturen kantuarekin presoekin elkartasunak aurrera segi du kontzertuan . Ā«Raimundo El Canasterok bere epaiketa irabazi du, badakit hemen zaudetela, zorionak! Eta bada beste talde bat auzipetuta, nork eta Intxaurrondoko Guardia Zibilak. Talde hori Yakovlev 42 da eta haiekin gaude!Ā», taldeko abeslari Endika Loiola igo da orduan oholtzara eta Ā«ez gaituzte isiliduko!Ā» oihu egin ostean Ā«Zu atrapatu arteĀ» eskaini dute. Gero antiarrazismoaren oihu den āKolore biziaā abestia eskaini dute, āBorreroak baditu milaka aurpegiā disko eklektikoko abesti alaia.
J Martinako Ane eta Kattalin Barcena ahizpak abesten zirela eta Quinndy eta Kuma dantzarien laguntzaz (bi hauek agertzen diren bakoitzean poztasunak hartzen gaitu) etorri da āRadio Rahimā kantua, Barcenatarretan gazteena kufiya lepoan zuela. āDub manifestā kantuarekin energiak goian jarraitu du, lehertuta eta bero-bero zen giroa Nafarroa Arenan, kazetariok salbu, guztiak dantzan. Oso ona izan da Lady Gagari egin dioten keinua ere abesten, Lide Hernandok āBad Romanceā kantuaren Ā«I want your love, love, love, loveĀ», abestu dute. Zer nolako sorpresak dituzten kontzerturo.
Lehen etena egin dutenean pantailan Baregako tiro-eremuaren kontrako mezua agertu da «Gerra inperialistak hemen hasten dira» salatuz, Sustrai Erakuntza Fundazioaren 2028 Bardeak Libre mugimenduaren irudian.
Xabi Solano eta haize sekzioa sartu dira pare bat minuturen buruan berriz ere oholtzara āInternazionalaā joz, jendeak abesten zuen bitartean. Segidan Aretha Franklinen āRespectā abestitik abiatuta 1996ko āSalam, agurā diskoan egindako āErrespetuaā bertsioa eskaini dute. Urte hartako urriaren 3an, Egin egunkarian iragarri zuen Fermin Muguruzak bere eguneroko āNire txandaā zutabean taldeak disko honekin beren ibilbideari bukaera emango ziola, kontzerturik eskaini gabe.
Amaia Apaolaza izan dute gogoan azken zatian, Fermin Muguruzaren manager izana, Ā«berea ere badelako garaipen hauĀ», esanaz. Une horretan talde tekniko guztia aurkeztu du Muguruzak eta āEl ultimo ska de Manolo Rastamanā kantuarekin musikari guztiak aurkeztu ditu ohiturari segiz. Guztietan lehena Amets Aznarez izan da, zarrakazteluarra, tronboian aritu dena. Segidan Fino, Lonbi, Jontron, Vic Navarrete, Chalart 58, Gloria Maurell, Xabi Solano, Matah (kataluniera perfektuan) eta Lide Hernando āBeleā ere aurkeztu ditu. Azken honek Chill Mafiari omenaldia ere egin dio ā31014ā abestiaren zati bat abestuz, kolektibokoren baten harridurarako.
Palestinaren aldeko oihua den āYalah yalah, Ramallah!ā etorri den unean dozenaka bandera palestinar aireratu dira Nafarroa Arenan. Euskal Herria Palestinarekin dago eta hori San Mamesen ere argi geratuko da azaroaren 15ean Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko lagunartekoan. Kneecap eta Bob Vylani ere elkartasuna adierazi nahi izan die Fermin Muguruzak, Palestinaren aldeko hainbat mugimenduren irudiak atzean zituen bitartean kantua bukatzean.
āTxoriak txoriā abestuz Nafarroa Arenan Xabi Solano eta Lide Hernandoren konpainian. Laboatik Monzonera bi akordetan, āLepoan hartuā Pantxoa eta Peiok ospetsu egin zuten kantua eskaini baitute Hernandok eta Solanok, publikoak gogotik abestu duen abestia. Ā«Ekin eta bultza, denok bateraĀ», dio kantuak eta Bilboko kontzertuan euskaldunokin elkartasuna erakutsi zuen portugaldarra, Vasco, IruƱera gonbidatu eta ekarri du Fermin Muguruzak bere IkurriƱa erraldoi eta guzti. Hura aurkeztu eta āGora Herriaā ereserkia etorri da, dantzan eta saltoka jarriz mundu guztia. Ā«Ni un paso atrĆ”s, solo para coger impulsoĀ» esan eta gaueko benetako pogo bakarra etorri da lehen lerroetan. A zer nolako energia dosiak diren Muguruzaren hiru orduko emanaldi hauek. Nekerik ez publikoan.
Ā«Sobrinico HofeĀ» gonbidatu du oholtzara Ferminek eta Hofek Ā«kantu hau Zaldibarren desagertu ziren bi pertsonentzat da, Zaldibar argitu joder!Ā» esan ostean āMierda de ciudadā abestia etorri da, gu geroni ere oihuka jarriz. Moskuko kontzertuan izandako oroitzapenak azalera ekarri dizkigu, hunkidura, poza eta amorrua, dena batera.
Agurtzeko garaia iritsi denean, Ā«kantu honek faxistak hiltzen dituela esan dezakeguĀ» adieraziz Ā«datorrela herri honen lehendakaria, Itziar ItuƱoĀ» dei egin eta āSarri sarriā etorri da basauritarrarekin batera, hiru ordutik gorako akelarre antifaxistari ginga jarriz. Ā«Azkenekoa da, beraz, beste buelta bat eman beharko diogu. Gloria, eman egurraĀ», eta abestiari itzuli bat gehiago emanaz, Nafarroa Arena hankaz gora jarrita, mundu biraren bukaera iritsi da Ā«Jo ta ke irabazi arte!Ā» oihu artean. Batzuk aro bat nahiago, besteek bestea, baina argi dago 40 urtean ereserki sorta oso luzea sortu duela Irungo musikariak.
Jendearen erantzuna ere neurri horretakoa da, eta nahiz eta belaunaldi gazteenen ordezkari gehiegirik ez izan, halako erreferenteek oraindik ere kausa nobleen aldeko borrokak zentzurik badutela erakusten digute. 40 urtean eraldaketak eraldaketa lan handia dugula aurretik argi erakusten digu Muguruzak bere abestietan eta aurrera begira oraindik ere lana badugula egiteko. Nekearen zama arintzen lagundu digu bira honetan Muguruzak eta oraindik ere lanean jarraitzeko energia dosi bat eman. Jarrai dezagun borrokan, komandante.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept