Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign

Naiz ➝
Aimarz, Gailu, Neomak, Ødei, Olaia Inziarte, Ezpalak, Soziedad Alkoholika, Xabier Solano, Yogurinha Borova, La Furia, Lisabö, Idoia Asurmendi, Izaro, Anari, Merina Gris… guztira 125 bakarlari, talde eta musika eragilek izenpetu dute ‘Denok gara kultur’ adierazpena, Euskal Herriko erakunde publikoek musika proiektuei, artistei, taldeei eta kulturarekin nolabaiteko lotura duten eragileei diru publikoa esleitzeko galdertasuna eta aukera berdintasuna bermatu daitezela eskatzeko.
Aurka kolektiboak edota Fermin Muguruzak duela gutxi egindako adierazpenen segida da adierazpen hau, eta sinatzaileek irekitako eztabaidaren aurrean iritzia ematea beharrezkoa ikusi dutela nabarmendu dute.
«Uste dugu kulturara bideratutako baliabide publikoak gardentasunez, irizpide publikoekin eta kultura-sare osorako mekanismo irisgarriekin kudeatu behar direla», berretsi dute, eta horregatik gaitzetsi egin dute diru publikoa «zalantzazko gardentasuna duten prozeduren bidez» ematea, «era honetan ez baita aukera-berdintasuna bermatzen guztiontzat».
Era berean, euren kezka mahaigaineratu dute «erabaki horien bidez bultzatzen ari den kultur ereduari» dagokionez. «Beraz –aldarrikatu dute–, gardentasuna eta ekitatea eskatzen ditugu diru publikoaren banaketan. Denok gara kultura».
Komunikatuak lotura zuzena du orain gutxi Fermin Muguruzak Musika Bulegoaren sarietan esandakoekin. Musikari irundarrak Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria jaso zuen bertan, euskal musika eta euskara nazioartean zabaltzeko egindako ekarpenagatik.
Ekitaldian mugikortasunerako laguntzen garrantzia azpimarratu nahi zuen Muguruzak, nabarmenduz AT! musika programaren bidez talde askok nazioartean aritzeko aukera izan dutela, baina ohartarazpen bat ere egin zuen: «Kasu: musika bidaietarako laguntzak gehienez ere 5.000, 10.000 edo 15.000 eurokoak izan daitezke, biraren distantzia eta emanaldi kopurua kontuan hartuta».
2025ean, 175.0000 euroko aurrekontuarekin, laguntza hori 47 proiektuk jaso zutela ekarri zuen gogora, tartean Muguruzarena bera. «Horregatik, zaila egiten zait magia trikimailu hau harrapatzea: Eusko Jaurlaritzak bere xisteratik nola atera duen untxia. Barkatu: untxi gaiztoa; barkatu: untxi gaiztoaren etxetxoa; barkatu: 300.000 euro, zuzenean talde bakar bati bi kontzertu eskaintzeagatik, Madril eta Bartzelonan», azaldu zuen bere harridura Muguruzak, eta diru-laguntzek ez luketela «Bad Bunnyren etxetxoaren antzik izan behar» salatu zuen.
«Publikoa denak plaza ireki bat bezala funtzionatu beharko luke, ez erreserbatua bezala, non bakarrik sartzen den hatzamarraz hautatzen dena. 175.000 euro 47 talderentzat versus 300.000 euro talde bakarrarentzat. Hau ez da magia, hau pribilegioa da», ziurtatu zuen.
Diru-publikoak gardentasunez, irizpide profesionalekin eta aukera berdintasuna bermatuz banatu beharko liratekeela aldarrikatu zuen musikari irundarrak.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept