
Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Gara ➝
Garaiz zabaldu zituzten Nafarroa Arenako ateak. Palestinaren aldeko elkartasun manifestaziotik iritsi ziren asko, tartean Fermin Muguruza eta bere taldea, eta jendea gutxika-gutxika sartu zen eremura. Sartu orduko lehen irrintzia entzun genuen; txalo zaparrada atzetik. Pantailetan 40’ minutu rocken mezua: «Barrako etekin guztiak Etxera eta Harrera Elkarteei bideratuko zaizkie, egin topa haien alde!». Gernika Palestina elkartearen bandera palestinar erraldoia oholtzatik gertu eskegita zegoen. Gainerakoan, Anoetan baino aldarrikapen pankarta gutxiago; «Gora borroka antirrazista», «Euskal Herriak burujabetza, eskubideak denontzat» edota «Askatzera lotuak, 1975-2025» kartelak ziren ikusten ziren bakanak.
20.00ak eman orduko, kontzertu aurretik arena kanpoan jendea agurtuz zegoen Hofe oholtzan agertu zen. Sareetan aurreko egunetan zioen kontzertu honen parte izango zela ezin sinetsita zegoela eta amets bat betetzen zuela. Bada, kolore laranja nagusi zela eta Jangitz Larrañagaren perkusio hotsekin hasi zen bere emanaldia. Alde batetik bestera korrika Igotz Mendez ‘‘Hofe’’, eta Llucia Pla baxuan sendo. ‘‘Ian Curtis’’ kantu indartsua izan zen kontzertua zabaldu zuena. «Korrika asko egiten dut eta itota nabil oholtza puska honetan», esan zuen Hofek ‘‘Kurosawa’’ abestia bukatu orduko, eskerrak eman bitartean. Denbora askorik ez zegoela jakinda, gainerako abestiak geratu gabe jo zituen saioak iraun zituen 42 minutuetan.
Kontzertua hasi aurreko minutuetan horrela esan zigun Alessandro Martins ‘‘Suneo’’ Chill Mafiako kideak: «Hau bai dela historikoa, bai niretzat behintzat, ‘Azken guda dantza’ nire haurtzaroko soinu-bandaren parte da». Bada, 21.02an sartu ziren oholtzara musikari denak, eta Fermin Muguruzaren lan guztien azalak errepasatu ondoren, ohikoa den ‘‘Maputxeak’’ kantuarekin eman zieten hasiera dagoeneko ia beteta zegoen Nafarroa Arenako akelarreari. Matahk eman zion sarrera ‘‘Urrun’’ kantuan, eta Ferminek bertaratuei horrela esan zien: «Ongi etorri bira honen azken akelarre antifaxistara!». Beste proiekturen bat etorriko ote da honen atzetik? Jendearen nahiagatik balitz, ziur baietz.
Ohiko taldea igo zen oholtzara, bira guztian ondoan izandakoek lagundu zuten, baina atzokoan bi tronboi-jotzailerekin, Jon Elizalde ‘‘Jontron’’ eta Amets Aznarez, biak aritu baitziren haizezko instrumentuari putz eta putz.
‘‘Hay algo aquí que va mal’’ kantuarekin lehen pogo txikiak sortzen hasi ziren, ska-punk kantuek, Kortaturen garaikoek, beti dute halako efektua Fermin Muguruzaren publikoarengan. Emanaldiaren lehen konpasetan batez ere bere azken garaiko kantuak eskaini zituen Muguruzak, baina hiru orduko emanaldi batean ibilbideko etapa desberdinetako kantuei tarte zabala eskaintzen die. Batzuek aro bat nahiago, besteek bestea, baina argi dago 40 urtean ereserki sorta oso luzea sortu duela Irungo musikariak.
Jendearen erantzuna ere neurri horretakoa da, eta nahiz eta belaunaldi gazteenen ordezkari gehiegirik ez izan, halako erreferenteek oraindik ere kausa nobleen aldeko borrokak zentzurik baduela erakusten digute. 40 urtean, eraldaketak eraldaketa, Muguruzak bere abestietan argi erakutsi digu lan handia dugula aurretik, aurrera begira oraindik ere lana badugula egiteko. Nekearen zama arintzen lagundu digu bira honetan Muguruzak, eta oraindik ere lanean jarraitzeko energia dosi bat eman. Jarrai dezagun borrokan, komandante.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept