
📅19th of January
🕖19:00
📍Errota Kultur Etxea – Abadiño
🎦 -> “Bidasoa 2018 – 2023″ @muguruzafm
📅19th of January
🕖19:00
📍Errota Kultur Etxea – Abadiño
🎦 -> “Bidasoa 2018 – 2023″ @muguruzafm
Berria ➝
2018ko udan, Frantziak kontrola eta itxiera ezarri zituen Pirinio Atlantikoetako Bidasoko muga naturaleko pasagune batzuetan, sarrera eragozteko Europako beste herrialdeetara igaro nahi zuten etorkinei. Horrek hamar hildako eragin zituen urtebetean: zazpi pertsona ito ziren Bidasoa ibaiko uretan, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean, eta beste hiru hil ziren 2021eko urrian, Ziburun (Lapurdi) tren batek harrapatuta. Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 dokumentalean, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain —Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariei—, gogora ekarri dituzte bizia galdu dutenak: izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu horretan tragedia gizatiartuz. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala. Ondotik, herriz herri aritu dira lana proiektatzen. Gaurtik aurrera, Primeran plataforman izango da ikusgai, doan.
Muguruzak nabarmendu du dokumentalak bidea egiten jarraitzen duela. «Ibaiak ez du hiltzen. Ibaia bizitza da, bi ertzak besarkatzen ditu. Migrazio politikek hiltzen dute. Hemen gertatzen ari denari ahalik eta ikusgaitasunik handiena ematea helburutzat hartuta, Bidasoari egindako amodiozko kantu-dokumentala egiten saiatu gara». Talka Records & Films ekoiztetxeak egin du dokumentala, eta Jone Unanua da ekoizlea.
Hurrengo egunetan, dokumentalaren hainbat proiekzio egingo dituzte: hilaren 10ean, Bergaran (Gipuzkoa); 17an, Kanbon (Lapurdi); 18an, Iruñean; 19an, Ultzaman (Nafarroa) eta Abadiñon (Bizkaia); 20ean eta 21ean, Leitzan (Nafarroa); 21ean, Baztanen (Nafarroa); eta 27an, Lezon (Gipuzkoa).
Dokumentala Filmin ordainpeko plataforman ere ikusgai dago.
Gaur bertan, Primeran plataformako katalogoan beste eduki batzuk gehituko dituzte: Norvegiako Elven telesaila, Suediako Hondartzako hotela 2 telesaila eta herrialde horretako Udaren amaiera telesaila. Trumoia bihotzean telesaila ere jarriko dute.
Primeran plataforman, bestetik, Vaya semanita gaztelaniazko saioaren umorezko hainbat esketx jarriko dituzte.
Hilaren 8an, berriz, FITeran saio berria estreinatuko dute. Iñigo Vicensek gidatuko du. Plataformak iragarri duenez, kirola, indarra eta mugimendua garatzeko asmoa izango du saioak. Pertsonaia ezagunek ere parte hartuko dute ataletan; aurrenekoan, Egoitz Txurruka Txurru telebista aurkezleak. Kirola egiten duten herritarrentzako programa izango da. Bost atal izango ditu.
Deia ➝
Fermin Muguruzak zuzendutako animaziozko pelikula da ‘Black is beltza II: Ainhoa’. / BLACK IS BELTZA
Belodromoko filmaren aurkezpenetik ibilbide luzea egin du Black is beltza II: Ainhoa filmak, Fermin Muguruzaren (Irun, 1963) esanetan. Orain, aurkezpenetik urtebete pasatxo igaro ondoren eta DVD kalean dela, itxiera emango diote hamar urtetik gorako ikus-en-tzuleei zuzendutako animaziozko proiektu honi.
Estreinaldia sekulakoa izan zen, Belodromoan egin genuen 3.000 lagunen aurrean. Jendea erabat entregatuta zegoen, kontzertu bat izango balitz bezala. Ondoren, urte osoa ibili gara munduan zehar berau aurkezten. Ekainean, aurkezpenak amaituko nituela uste nuen, baina luze jarraitu dugu. Irailean, Bidasoa 2018-2023 dokumentala aurkeztu behar genuen eta paraleloan ibili naiz bi lanekin. Sevillan Goya sarietan egon ginen eta bertan bizi izandako une zoragarriak eta tentsioak ere baditut gogoan. Orain, zikloa ixten gabiltza DVDaren kaleratzearekin.
Orokorrean oso pozik gaude. Baina badugu puntu mikatz bat. Black is Beltza lehen filma, Netflixek nahi izan zuen eta mundu osorako eskuragarri dago hamar urteko lizentziarekin. Goya sarietan gertatutakoarekin, aldiz, bigarrena atzera bota dute.
Dena hasi zen argazki batekin. Egunkariak atera zuen argazki bat, non Iruñeko gure erraldoi maitatuak agertzen ziren desfilatzen New Yorken. 1965ean gonbidatu zituzten eta arrazakeria medio, erraldoi beltzek ez zuten desfilatzeko aukerarik izan. Arrazakeria eta zentsura. Osagai guztiak batuta, banekien hor istorio bat zegoela kontatzeko.
Hasiera-hasieratik animaziozko pelikula bat egiteko asmoa nuen eta Harkaitz Canorekin hitz egin nuen. Aurrera, gero eta jende gehiago batu zen proiektura. Konturatu ginen egin nahi genuena gauza konplikatua zela. Pentsa, 2010ean hasi ginen, 2014ean komikia eta erakusketa kaleratu genituen. Lehen filma 2018. urtean argitaratu zen, eta lau urteren ondoren, 2022an, bigarrena.
Ni 1963an jaio nintzen eta 1965ean hasten da istorioa eta 1967an koka-tzen da trama, nik lau urte nituenean, Che Guevara hiltzen dutenean, hain zuzen. Horrenbestez, dokumentazio aldetik izugarrizko lana egin dugu. Bigarren atal hau, egia da, dokumentazio aldetik errazagoa egin dela, gogoan neuzkan gertatutako hainbat gauza. Baina istorioa mundu osoan egiteak eta bide guzti horretan Ainhoak bere abenturak bizitzeak gidoi analisi eta dokumentazio lan handia eskatu du.
Hasieratik nuen bigarren atala egiteko asmoa. Ainhoak 18 urte bete-tzen zituenean, 1985. urtean koka-tzen ginen Kortaturekin, eta ideia polita iruditzen zitzaidan Ainhoa Euskal Herrira ekarri eta istorioa bertatik abiatzea. Baina buruan nuen ideia bat zen, eta anaia hildakoan bai, beharrezkoa ikusten nuen sorkuntza prozesu horri ekitea, terapia modura.
Berari eskaini eta Belodromoan aurkeztu genuen filma. Izan ere, Negu Gorriak taldearekin hor ospatu genuen Galindorekin izan genituen epaiketako hamar urteak, gurea izan zelako garaipena. Toki berean filma aurkeztea, Negu Gorriak taldea bertan egonda, lan talde osoa, guztiak batera, itzela izan zen, zoragarria. Nolabait sendatuago atera ginen aurkezpen hori egin eta gero.
Duela lau urte esaten ziguten arraroa zela. Baina badaude oraindik objektuak maite dituztenak. Baita DVD erreproduzitzaileak eduki eta noizbait etxean jarri nahi dutenak. DVDan estra asko daude eta jendeak hori eduki nahi du. Guk geuk ere nahi genuen objektu hori eduki, dena kontzentratuta euskarri fisiko batean. Lehenengoarekin 3.000 ale egin genituen eta bigarren honen 1.500 ale saldu ditugu jada, izugarria da. Baina nik esango nuke pelikula baino, hor barruan gordetzen duguna nahi dugula. DVD hori altxor txiki bat da.
Gauza asko biltzen dira bertan. Filmaren making of-a, adibidez. Kaleratu genituen pieza asko ere: Broken Brothers Band bandarekin grabatutako Nikaragua Sandinista kanta; Mursegorekin sortutakoZu atrapatu arte; Liher taldeak jotzen duen Iñigo anaiaren Bizitza zein laburra den pieza, eta horrelako asko. Zenbait argazki eta poster ere jaso ditugu bertan.
Irailean Bidasoa kaleratu dugu eta horrekin gabiltza: 25 aurkezpen, ehundik gora elkarrizketa. Publikoari begirako lan hau urte eta erdian egin eta orain abenduan bukatzeko pentsatuta zegoen eta hala izango da. 2024an isiltasuna gailenduko da, atsedena. Gauzak birpentsatuko ditugu, indarberritu, eta ikusiko dugu zer gertatuko den etorkizunean.
Fermin Muguruzak Bidasoa 2018-2023 filmaren prozesua kontatu digu.
Iñigo Muguruzak 59 urte beteko lituzke abenduaren 17an. Egun berezi horretan bere anaiak Fermin Muguruzak sormen prozesua nola zeharo baldintzatuta dagoen anaiaren ausentziarengatik azalduko digu Kontatutako zinea saioan.
Bidasoa 2018-2023, Fermin Muguruza, Espainia, 2023
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
Proyeccion en euskera, traducción simultánea y subtítulos en árabe con la iniciativa Harrotu Ileak, el 17 de diciembre, cumpleaños de Iñigo, a las 18:00.
Kortatu y Poch (Mariví Ibarrola 1985): esta imagen será el punto de partida del evento.
Zinea ➝
Takalera zinema ikasgela bat ere bada. Maiz aldarrikatu dute espazioaren kudeatzaile eta arduradunek: Zinema-eskola bat bada (Elias Querejeta Zine Eskola), eta haren klase askok pantaila partekatua dute oinarri. Aurkezpenenak, gonbidatuak, proiekzioak testuinguruan kokatzeko hitzaldiak edota publikoarekiko topaketak izaten dira eguneroko eskola. Gainerako bazkideek ere, aurkezpenak, mahai-inguruak eta eztabaidak eskaintzen dituzte bertan, eta horietako gehienak publikoari zabaltzen zaizkio.
Bada, eragileen arteko sinergia horretatik jaio zen 2020ko urtarrilean KONTATUTAKO ZINEA fokua. Zuzendariei beren lan prozesuak aretoan azaltzeko gonbitea du oinarri egitasmoak eta, hain zuzen, haien erabaki izandakoak publikoarekin partekatzean datza. Bestela esanda, sortzaile gonbidatuek euren obretako bat izango dute hizpide, disko gogorren karpetak eta ia inoiz modu kolektiboan ikusten ez diren baina beraien lanaren B aldea osatzen duten materialak erakustean: casting-probak, kamera-probak, gidoi-bertsioak, muntaketa-bertsioak, eszena ezabatuak, prozesuaren zalantzak, eraginak, casting-erabakiak, idazketa-tratamenduak, eta abar.
Saio bakoitzean, film baten sormen prozesua izan ohi dute hizpide, filma beraren emaitza baino.
Fermin Muguruza artista irundarra izango da datorren saioko gonbidatua, eta Bidasoa 2018-2023 filmaren sortze-prozesua izango du hizpide. Iñigo Muguruzak 59 urte beteko lituzke abenduaren 17an eta, hain zuzen, egun berezi hori hautatu dute hitzordurako. Anaia zenaren ausentziak sormen prozesuan eragindakoak ere azalduko ditu zuzendariak Kontatutako zinea saioan. Aurkezpena Euskaraz izango da, arabierarako zuzeneko itzulpenarekin.
Solasaldiaren ostean, 19:00etan, filmaz gozatzeko aukera izango da, areto horretan bertan. Bidasoa ibaiaren uretan azken arnasa hartu dutenen omenez sortu zeb Bidasoa, 2018-2023 dokumentala –71. Donostia Zinemaldian aurkeztutakoa, Irizar Saria eskuratzeko lehian-. Ibaiak hil egiten duenaren gezurra deseraki, eta gurean abian dauden politika arrazistengan jarriaz fokua.
Izan ere, 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.
Bada, dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
Filmaren bertsio originala, kasu honetan ere, arabierazko azpidatziekin.
Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarra Itsas Etxea auditorioan izango da gaur, bere bi azken filmak aukezteko. Saio bikoi-tza 19:00etan hasiko da eta sarrerek lau euro balio dute.
Lehenbizi ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ eskainiko da, joan den urteko Goya sarietan animaziozko pelikula onenaren kategorian hautagai izan zena. Ainhoa mirariz jaio zen Bolivian eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera.
Ondoren, duela bi hilabete estreinatu zen ‘Bidasoa 2018-2023’ ikusi ahal izango da. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Bidasoa ibaian eta beste hiruk bizia galdu zuten Ziburun, tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, hildako etorkinei izena, adina, bidaia eta ametsak jartzen dizkie, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz.
Hondarribiko proiekzioak direla medio, kliparen grabaketa Hondarribiko Faron aipatu dut, eta hemen dira garai hartan MANOLO GILekin egin genuen story-board-aren orrialde batzuk.
Bideoa ere bai ikusteko hemen:
Eta ez ahaztu, ostegunean ITSAS-ETXEAn azken 2 filmen aurkezpena egingo dudala:
Estudié en el Instituto de Hondarribia, en Hondarribia grabamos el video-clip «Sarri, Sarri» (1985) de KORTATU, en Hondarribia grabamos el video-clip «Borreroak baditu milaka aurpegi» (1993) de NEGU GORRIAK. Después de 1996, vino el silencio forzado.
Este jueves 14 de diciembre, sin embargo, con el cambio en el Ayuntamiento, vuelvo a Hondarribia para presentar las dos últimas películas:
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept