

Diario Vasco â
Datozen hilabeteetan Bogotako hainbat kulturgunek ateak irekiko dizkiete euskal zinema, musika, dantza eta antzerki esparrutan garatutako sorkuntzei Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin.
Ekimenak 2022an hasitako ibilbideari jarraipena emango dio eta lehen hitzordua aste honetan izango da otsailaren 21etik 26ra Zinematekan âNuevo Cine Vascoâ zikloarekin. Bertan ikuspegi, estilo eta gaien aniztasuna ekuazioan oinarrituta azken urteetan euskaraz ekoitzitako lan esanguratsuenetarikoak eskainiko dira. Batetik, lehen aldiz Kolonbian ikusi ahal izango dira âErlauntzaâ (Mireia Gabilondo), âAmamaâ (Asier Altuna), âBlack is Beltzaâ (Fermin Muguruza), âOreinaâ (Koldo Almandoz), âHandiaâ (Jon Garaño eta Aitor Arregi) eta âDantzaâ (Telmo Esnal) 12 emanalditan.
Bestetik, maiatzean gatazka eta bizikidetza ardatz duten zazpi film proiektatuko dira Kolonbiako Egiaren Batzordeak eta Arteen Institutu Distritalak antolatutako âQue haiga paz: campo visual, conflicto y memoriaâ programa zabalaren parte. Hala, hilero elkarrizketa sozialari ekarpenak egitea bilatuko da âLa Fuga de Segoviaâ (Imanol Uribe), âYoyesâ (Elena Taberna, 2000), âLa pelota vasca (Julio Medem), âAsier eta biokâ (Aitor/Amaia Merino), âLasa eta Zabalaâ (Pablo Palo), âNegociadorâ (Borja Cobeaga) eta âMaixabelâ (Iciar Bollain) lanekin.
Zinemaz gain bestelako arteak ere presentzia izango dute Kolonbian eta lekukoa antzerkiak hartuko du Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantzaren eskutik. Apirilaren 25etik 29ra Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok gidatutako antzerki konpainiak bi lan aurkeztuko ditu: âSexberdinakâ, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta protagonista dituen hazkunde pertsonaleko istorioa, eta âSemea pixka bat motelagodabil soilikâ, Ivor Martinic antzerkigile kroaziarraren testu arrakastatsuan oinarritutako muntaia.
Kukai taldeak, berriz, âDesde mi txokoâ eta âYarinâ lanak taularatuko ditu abuztuaren 22etik 26ra. Lehenbizikoan, Jon Maya dantzariak bere alderdirik intimoena erakusten du, dantza tradizionaletik dantza garaikidera doan bidaian; âYarinâ-ek, aldiz, kulturen arteko topaketa proposatzen du, zeinetan Jon Maya dantzaria eta Andres Marin bailaorea topatzen diren, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta.
Azkenik, maiatzaren 3tik 6ra Oreka Tx taldeak Bime Bogotan parte hartuko du.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept