Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign

Fermin Muguruza “Dida!”n izan da, Anoetan emango duen kontzertu historikoa baino bi egun lehenago. Munduan zehar ibili da azken urtean, dagoeneko 26 kontzertu emanda.
Azken hilabeteen balantzea egiteko eskatuta, berriz errepikatuko ote lukeen zalantza du Ferminek. Hala ere, Latinoamerikan jasotako babesa betirako oroituko duela kontatu digu.
Mundu bira ederra izan da, baita gogorra ere. Anoetako kontzertuari buruz, honakoa esan digu musikariak: “Nahikoa balentria izan da, baina ez dakit berriro ere egingo nukeen. Ziur kontzertua pasata merezi izango duela, baina aitortu behar dizuet oso gauza zaila izan dela”. Gainera, eguraldiarekin kezkatuta daudela kontatu digu Muguruzak, ekaitz elektrikoaren arriskua baitago.
KKR inbertsio funtsaren inguruan ere galdetu diogu musikariari. “Lur minatu batean bizi gara musikariak azkenaldian. Batzuetan gertatzen da festibal batean jotzen duzula eta hurrengo egunean enteratzen zarela festibal hori halako inbertsio fondo batek erosi duela. Guk jo izan dugu holakoren batean, edonori gerta dakioke”, azaldu du Muguruzak. “Saiatzen gara “garbiak” diren konfiantzazko festibaletan jotzen, baina batzuetan gertatzen da”, gaineratu du.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept