
Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Berria ➝
Gogoangarria eta berezia izan zen atzo Fermin Muguruzak Gasteizko txosnetan eman zuen kontzertua askorentzat. Izan ere, Muguruzak gonbidatu berezi bat igo zuen oholtzara: Iñaki Kerejazu, Zeledon. Eta elkarrekin abestu zuten Sarri, Sarri abestia, eta baita dantzatu ere.
Abuztuaren 4an jaiei hasiera eman zienean egin zuen legez, aniztasunaren aldeko mezua zabaldu zuen Zeledonek kontzertuan, Gasteiz Anitza mugimenduaren leloa bere eginez: «Gasteiz guztiok egiten dugu. Gasteiz anitza da, eta edozein jatorrik egiten du Gasteiz. Gasteizen bizi garenok egiten dugu gure hiria. Gora Gasteiz anitza! Gora gu eta gutarrak!».
Joan den ekainaren 14an Anoetan emandako kontzertuan iragarri zuen Muguruzak nazioarteko biraren barruan beste lau kontzertu joko zituela doan, eta horietako bat Gasteizko jaietan izango zela, abuztuaren 7an. Ekainaren 28an Euskal Herria Zuzenean jaialdian aritu zen, Arberatzen (Nafarroa Beherea); uztailaren 6an, Arrasaten (Gipuzkoa), Martuteneko ihesaldiaren berrogeigarren urteurrenean; eta hurrengo kontzertua abuztuaren 14an emango du, Irungo (Gipuzkoa) Mosku auzoko jaietan.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept