
Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Naiz ➝
1985. urte hartan jaio berri zen Kortatu musika taldea. Fermin Muguruza euskara ikasten hasi berritan zegoen. Hondarribian zegoela heldu zitzaion ihesaldiaren berria: bi euskal presok ihes egin dute Martuteneko espetxetik! San Fermin eguna, festak eztanda egin berri Iruñean. Hondarribiara bezala heldu zen albistea hiri buruzagira ere. Zapi gorriak airean, kriston martxa Iruñeko kaleetan. Hori izan zen, hain justu, Muguruzak kantua egiteko behar izan zuen aitzakia, esaldi bakar batean laburbilduta. «Hay un marchón de la ostia» esaten zuten Irunen sasoi hartan, ‘Kriston martxa dabil’ itzuli zuen Fermin Muguruzak azkenean Josu Landaren laguntzaz.
‘Chatty chatty’ kantuaren bertsioa da ‘Sarri Sarri’. Kortaturen lehenengo diskoan erreferentzia izango zirenak argi zituzten eta tartean zen Toots & The Maytals taldea.
Ihesaldia baino hile eta erdi arinago egon zen Martutenen Kortatu. Fermin Muguruzak dio beraiekin egin omen zutela ihesaldiaren «entsegua». Brometan aritu omen ziren Sarrirekin bonboaren fundan sartzea kartzelatik ihes egiteko modu on bat izango zitekeela… Momentu horretan ez zekiten hile eta erdi beranduago gertatuko zenaren aurrekaria ari zela izaten guzti hori. «Guretzako txantxa zena berarentzako, hain zuzen, antolatzen zebilena zen».
«Ikaragarria izan zen pentsatzea nola egin zuten ihes rekuento generalean antzeman gabe» dio Muguruzak. Martuteneko Kortaturen emanaldian ez zieten zenbaketa egin arte espetxetik irteten utzi, zorrotz betetzen zuten araua. Gerora, Mikel Antzarekin Parisen elkartu ziren batean jakin zuten zein izan zen estrategia: «Kriston presa zeukala esan zuen Antzak dagoeneko Piti eta Sarri bafle barruan eta furgonetan kargatuta zeudela. Eguerdia zela eta ekipoa ez dakit nora eraman behar zuela… Konbentzitu zituen polizia naziolak». Zenbaketa egin gabe atera zen Mikel Antza, furgonetaren gidari, Martutenetik. Rekuento generala egin zutenerako hankak kalean zituzten Piti eta Sarrik.
«Izugarria da kantu honek duen deialdi efektua». Gaur egun ere kantua jotzerako nabaritzen du Muguruzak jendearen erantzuna. Berak gogoratzen duen bezala oroitzen da jendea kantua lehenegoz entzun zuen aldiaz, abestiarekin duten harremana, gauzak nola aldatu diren, nola aldatu diren beraiek…. 4 minutu eskaseko kantu batek 40 urte eta gero ere jarraitzen du arrastoa uzten.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES