
Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Berria ➝
Ostiral gaueko ustekabearen mingotsa gozatu ahal izan zuten Fermin Muguruzak eta haren bandak larunbatean. Kontzertu jendetsua eman ahal izan zuten, azkenean, Mexikoko auzorik pobreenetako batean.
«Eskerrik asko, Ciudad Neza; eskerrik asko, Mexiko. Euria egin arren, mendekuaren pogoa izan zen atzokoa», idatzi zuen musikariak igandean. Mezu berean, Muguruzak salatu zuen oraindik ez zekitela zer gertatu zen aurreko gauean Alicia Foroan: nork antolatu zuen militarren eta polizien operazioa kontzertua zapuzteko, nork eman zuen agindua eta zergatik. Izan ere, Mexikoko agintari gorenak elkarri pilota pasatzen aritu dira azken egunetan, eta oraindik ez da argitu nork agindu zuen militarrak bidaltzea.
Salaketa ozena egin zuen musikariak Nezahualcoyotleko kontzertuan, larunbatean, milaka pertsonaren aurrean. Doako emanaldia zen. Izan ere, Nezahualcoyotl auzoak ―edo hiriak, Euskal Herriko estandarretarako― historia interesgarria dauka. Duela hamarkada gutxi, padura eremu bat besterik ez zen, eta, gaur, Mexiko Hiriko auzo handienetako eta trinkoenetako bat da. Gune txiroa da. Herrialde osoko jendeak populatua, hasieran txaboletan. 1950. urtean 6.000 pertsona baino ez ziren bizi han, eta hogei urteren buruan 600.000 ziren, oinarrizko zerbitzurik ez bazuten ere. 2010ean 1.110.000 biztanle zituen, 63,74 kilometro koadro besterik ez izan arren; hau da, 18.000 biztanle kilometro koadroko.
Eta, ohi bezala, trinkotasunak arazoak sortzen baditu ere, giro handia ere ekartzen du. Kultura alternatiboaren presio eltze bat da hiria. Horren adierazgarri da Nezatitlan Kultur Jaialdia.
Auzo-hiriak 62 urte bete dituela-eta, ska jaialdia antolatu zuten horren baruan, urteurrena ospatzeko. Larunbatean 14:00etatik aurrera ―Mexikoko orduan― hasi ziren doinu matxinoak entzuten, kirolgune handi batean atonduriko jai eremuan.
Muguruza izan zen emanaldiaren alma mater-a eta kartelburua. Musikari euskaldunaren inguruan ezagutzera eman diren taldeak aritu ziren, tartean Banda Bassotti italiarrak, Muguruzarekin askotan Euskal Herrian aritutakoak. Mexikoko Sekta Core taldekoek Muguruza maisutzat daukatela esan izan dute. Tijuana No taldeari disko bat ekoitzi zien irundarrak 1994. urtean. El Gran Silencio taldeak ere erreferentetzat dauka Muguruza, eta Black is beltza kantaren bertsioa argitaratu dute berriki. Cabrito Vudu taldearekin jo izan du Muguruzak Monterreyn (Mexiko), eta Akelarre Vudu Band sortu zuen haiekin 2019. urtean, zendutako Iñigo anaiari omenaldia egin ziotenean Alicia Foroan.
Horrez gain, Especimen, 8 Kalacas, Sonora Skandalera, Maskatesta eta Rude Boys taldeak zeuden programatuta.
Aurreko egunean gerrarako armez hornituriko militarrek kontzertua zapuztea lortu bazuten ere, giro onean egin zen larunbatekoa. Euria gogor egin zuen, baina lehorturiko padurako biztanle zailduek berotasunez erantzun zuten.
Larunbatekoarekin amaitutzat eman zuten Ameriketako itzulia. Larunbat honetan, ekainak 7, Erroman joko dute, eta handik zazpi egunera, Anoetako estadioan.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES