Next Music Station

Next Music Station

(2011)

Zuzendaritza
Fermín Muguruza
Gidoia
Fermin Muguruza
Argazkia
Jordi Abusada
Soinua
Angel Katarain/Aitor Acosta
Edizioa
Dani Urdiales / Asier García
Generoa
Teleserie documental
Ekoizpena
Talka Records & Films / Al Jazeera Network
Iraupena
52 min
Web
nextmusicstation.com

Sinopsia
Al Jazeera Documentary Channel katearen langilea izango da musikari irundarra 2010ean, herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental-sorta zuzentzeko enkargua egin baitiote.

Fermin Muguruzak artista polifazetikoa dela aspaldi erakutsi zuen baina, orain, hori berrestera dator. Checkpoint Rock dokumentalarekin mundu erdia zeharkatu ostean, sukaldaritzan eta musikan oinarrituriko Pintxatu disko-liburua aurkeztu zuen musikari irundarrak eta, 2010erako, pantaila txikira pasatuko dela iragarri du orain, Al Jazeera Documentary Channel katearentzat arituko baita lanean.

Dubaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu ostean, Qatarrera jo zuen Muguruzak eta, bertan, Al Jazeera Documentary Channel katearen zuzendariekin bildu zen. Bost egunetan hainbat bilera egin zituzten eta, azkenean, 2010ean herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental-srota bat zuzentzeko enkargua hartu zuen musikari gipuzkoarrak.  Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudan herrialdeak izango dituzte ardatz dokumentalek.

Informazio gehiago: Next Music Sation