uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea

Kazeta ➝
Anoetako estadioa musikaz eta aldarrikapenez bete zuen, ekainaren 14an, Fermin Muguruzak. 30.000 lagun bildu ziren kontzertuan. Biharamunean, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibaleko antolatzaileek sorpresa eman zuten, munduko biraren amaitzear delarik, musikari irundarra Arberatzeko pentzeetara bertaratuko dela iragarriz.
Hala, Fermin Muguruzak ekainaren 28an kontzertua eskainiko du EHZ festibalean.
Hamar urte igaro ondotik, Muguruza zazpigarraren aldiz arituko da Ipar Euskal Herriko musika festibal nagusian.
«Konzertu ikaragarria izanen da», poztu dira EHZ-ko antolatzaileak, 1980. hamarkadatik honat Muguruzak eginiko ibilbidea nabarmendurik. Euskal musuka eszena markatu duen artista Kortatu taldearen kantari gisa hasi zen, eta ondotik, Iñigo anaiarekin batera, Negu Gorriak (1990-1996) sortu zuen.
Ondotik hainbat disko atera zituen, oso bestelako estilo eta erritmoak jorratuz, eta munduko hainbat artistekin kolaborazioak sustatuz. Hala, Euskal Herrian bizi zen egoerari bere kontakizuna eman zion artistak, eta ereserkiak bilakatu ziren hainbat kantu egin zituen, hala nola, ‘Sarri, sarri’, ‘Zu atrapatu arte’ edo Ipar Euskal Herian sorturiko ekimen bat aipagai zuen ‘Big Beñat’.
Irungo musikariak harreman estua du EHZ festibalarekin, 1992an Piztu elkartea sortzen lagundu baitzuen Esa Ozenki-ren bidez. Elkarte horrek eta Irulegiko Irratiak-ek elkarlanean sortu zuten festibala 1996an.
1990. hamarkadan zehar, Esan Ozenki-ren nazioarteko adarrak, Gora Herriak-ek, EHZren oholtzara igo zire hainbat talde babestu zituen, besteak beste Zebda, Banda Bassotti, Anestesia, EH Sukarra edo Ruper Ordorika.
Anoetako kontzertuaren biharamunean jakinarazi zen, heldu den urriaren 4an Iruñean bere bira bururatutzat eman aitzin, beste kontzertu bi eskainiko dituela Muguruzak: ekainaren 28an EHZ-n izanen da, eta agorrilaren 14an, berriz, Irunen, Moskuko plazan.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU