Black is Beltza

(Talka, 2018)


Denbora kontua besterik ez zen eta, azkenean, Fermin Muguruza eta Raül Fernández Refree geldiezinek bat egin dute. 2002an eszenatoki gainera igo ziren elkarrekin, biek The Rockdelux Experience kontzertu kolektiboan parte hartu zutenean, baina ziur asko inork ez zuen espero izango elkarrekin gauzatuko zuten lehen proiektua “Guerra” izatea, Albert Pla-rekin batera hirukotean egin zuten multimedia antzezlana. Ikuskizun hartako biran, Fermin hasia zen jada “Black is Beltza” proiektuari bueltak ematen. Nobela grafiko moduan irudikatu zuen hasiera batean (Harkaitz Canorekin batera idatzia eta Jorge Aldereteren marrazkiekin), baina laster formatu horren mugetatik haratago zabaldu zen eta “transmedia tresna” bihurtu zen, hainbat norabidetan haziz: erakusketak, soinu laborategiak, hitzaldiak, emanaldiak, lantegiak, jarduera artistikoak eta, amaiera gisa, asmo handiko animaziozko film bat.

Hain zuzen ere, “Black is Beltza”ko soinu banda izan da Fermin eta Raül berriz ere elkartu dituena, eta soundtrack-eko zenbait abesti Raülek sinatu ditu, moldatzaile eta produktore lanak egiteaz gain. Artista katalanak medium lana egin du, irudien akonpainamendu musikala imajinatzeko garaian Muguruzaren buruan pilatuta zeuden ideia guztiak bideratzen lagundu baitio, era horretan hirurogeiko hamarkadaren bigarren erdialde nahasian girotutako istorio bat kontatzeko, New Yorketik Kubara doana, Mexiko, Aljer edo Montrealen barrena. Horrenbeste eszenatoki eta pertsonaia egonik, beste horrenbeste erritmo, genero eta musikari behar ziren, eta bai Ferminek bai Raülek beren agendak erabili dituzte, nekez berdindu daitekeen artista zerrenda biltzeko. The Velvelettes-en erreskatea, eta Iseo edo Anariren ahots bereziak. Atzera begirako keinua Negu Gorriak-i, eta Maika Makovski-ren edo Ana Tijoux-en nortasun indartsua. Manu Chao kamarada eta Sonido Gallo Negro ikaragarriak. Erraza da Ferminen proiektuak name-dropping liluragarri eta amaiezin bihurtzea, baina soinu banda osatzen duten ekarpenetatik haratago, soinu diskurtsoa sendoa da bere aniztasunean, ekarpen bakoitzak batu egiten duelako, eta den-denak helburu bakar batera biltzen direlako: begirada poliedriko baina era berean koherente bat egituratzea. Zeremonialari gisa, Muguruzak distira egiten du ahotsa protagonista duen errepertorio bat modulatuz, eta bidaia musikal bat sortzen du, elkarrizketaz, giro soinuz edo izaera atmosferikoko mezu laburrez zipriztindua, entzulea pertsonaien eta istorioaren testuinguruan kokatu dadin, baita filmeko fotogrametatik haratago ere. Azken batean, diskoa biltzen duen multimedia tresna hori, Ferminen ibilbidean behin eta berriz agertzen diren lekuak bisitatzen dituena, Ferminen lanaren metafora bat baino ez da, elkarri lotuta dauden abestietan, lotura historiko eta artistikoetan, konplizitate pertsonaletan eta jarrera erostezin batean oinarrituta eraikia, berriz ere “Black is Beltza”ko abesti bakoitzean ageri dena, sorkuntza era banaezinean konpromisoari lotuta baino ulertzen ez duen artista baten ikur gisa. Gauza bera gertatzen zaio Raüli. Eta horrexegatik ulertu dute elkar horren ongi. Eduardo Guillot

Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture B Map 1917+100

(El Segell / Talka, 2017)


Sorkuntza behaketatik abiatu ohi da. Edo bestela, irudimenetik. Baina aldian-aldian badira kasu bakan -eta zorioneko- batzuk, non, biek batera abiarazten duten sormena. Eta horixe gertatu da, hain zuzen, “B-Map 1917 + 100” proiektuan: Ferminek munduko hainbat hiritako errealitateari so egin dio bertatik bertara (Berlin, Bilbo, Belfast, Brazzaville, Buenos Aires, Beirut, Bartzelona… Guztira hamar hiri, denak B-z hasten direnak), eta gure munduko suminduraren, haserrearen eta matxinaden mapa bat marraztu du. Gaur eta hemen. Gaur eta han. Gaur eta leku guztietan. Gauzen egoera. Gauzen beste egoera bat. Orain tokatzen zaiguna.

Bestalde, Fermin ez da mugatzen aldatzeko premia duten errealitateak azpimarratzera; era berean, babes-sarerik gabe jauzi egiten du sorkuntza musikalaren berrikuntza-bideetara. Eta bertantxe batu ditu oraingoan indarrak ‘The Suicide of Western Culture-rekin’, talkako elektronika jorratzen duen bikote bartzelonarrarekin. Bistan da zein gutxi gustatzen zaion Muguruzari bertan gozo gelditzea, prest baitago a priori bere soka berekoak ez diren musikariekin bat egin (nahiz eta egiazki soka berekoak diren: denak bat datoz-eta borroka-musikarako garaia dela) eta elkarrekin sorkuntza-lantegi batean sartzeko. Arriskatzeko prest beti. Eta sortzeke dauden soinu berrien bila abiatzeko. Musika etorkizunez kargaturiko arma dela sinetsita… Beste musika batzuk posible direlako. Eta beste mundu bat ere bai.

Joan Pons

Black is Beltza ASM Sessions
Irun Lion Zion in Dub (Vol. II)

(Kasba Music / Talka, 2016)


Gerard Casajús, aka (also known as / goitizenez) “Chalart58”, 2003an ezagutu nuen, Manu Chaorekin egin nuen Jai Alai Katumbi Express bira historikoan.

Bira egiteaz batera, nik “In-Komunikazioa” diskoko kantu batzuen remixak jaso nituen Bristolgo zenbait musikarirengandik (gero “Komunikazioa-Irun meets Bristol” albumean argitaratu nituenak), eta aldi berean, astia nuenean, neu ere loopak eta doinu potoloak -dub estilokoak batez ere- konbinatzen hasi nintzen eskura neuzkan programa batzuekin. Gerardek, bere aldetik, urte batzuk zeramatzan ordurako Radio Bemban, perkusionista gisa. Taldeko musikari gazteena zen, eta -musikaren alorrean- aurrean topatzen zuen guztia irensten zuen. Hala, erabiltzen nituen programetako bat eta reggae musikako loop batzuk pasatu eta base instrumentalak eraikitzeko oinarriak irakatsi nizkion.

Gogoan dut orduak eta orduak ematen zituela, kaskoak jarrita, ordenagailuaren aurrean, eta nola orduantxe konposatu zuen bira amaitu eta gero bere kide Miryam “Matahary”rekin osatuko zuen La Kinky Beat-en errepertorioa. Geroztik, bere talde berriarekin jotzeaz gainera, nahaste-mahaien erabileran sakontzen jarraitu zuen, eta sortzen zituen dub giroko instrumentalak bidali egiten zizkidan.

“Soldo DUB” entzun nuenean hain harrituta geratu nintzen, non, Dub musikaren inguruan bilduak ginen lagunen piezak jasoz, “Irun Lion Zion in DUB”en lehen bilduma (2007) koordinatzera animatu intzen. Dub musika melting point edo arragoa zen guretzat, topagunea, eta eremu aske hartan neure hiria, Irun ere bidegurutze bihurtu nahi izan nuen.

Oholtza gaina partekatu nuen La Kinky Beatekin. Gerard eta Miryam nire taldeko kideak ziren 2006an, Kingstongo Tuff Gong estudioetan grabaturiko “Euskal Herria Jamaika Clash” diskoa aurkeztu nuenean. Elkarrekin egin genuen “Milaka Bilaka” kantua. Eurek “Itaka Berriro” bertsionatu zuten, eta nik “I Come From” abestiaren remixa egin nien eta “Asthmatic Lion Sound System” (2008) diskoan sartu nuen.

Ondoko urteetan, Gerard dub musikako gauen zeremonia-maisu bihurtu zen. Dubwise-aren azti gisa ibili zen Katalunia osoan, eta nahaste-mahaiko jakintsu bilakatu zen konde-hiriko La Verneda auzoko bere estudioan, “La Panchita”n.

Hala ba, Bartzelonatik gonbita egin zidatenean “Black is Beltza” erakusketa (Bilbon 2014ko amaieran eta 2015eko hasieran izen bereko nobela grafikoa kontestualizatuz eta sortze prozesua erakutsiz antolatu nuen erakusketaren lagina) “Arts Santa Mónica”n ikusgai zegoen bitartean neuk ere bertan hiru asteko egonaldia egiteko, iritsi eta berehala Gerardi deitu nion arte zentroa ikustera etor zedin, ze, arrainontzi erraldoi modukoa baitzen hura Ramblara begira, eta otu zitzaidan bertan grabazio-estudio esperimentala jar genezakeela eta ehundura musikal berriak sorrarazi, erakusketaren inguruko jarduera osagarrietara gonbidatu asmo nituen musikariekin.

Joni D, 1985ean Bartzelonan Kortaturen lehen kontzertua antolatu zuen pertsona eta hiri hartan izan dudan aktibismo guztia ulertzeko gako ezinbestekoa, bera arduratu zen euskarri teknikoaz eta logistikako eginbehar guztiez. Nire konplize eta lagun nekaezin honek esan ohi dit “ahalmen sortzaile zirkularra” daukadala, alegia, erraztasuna omen dudala garatzen ari naizen proiektu nagusiaren inguruan beste proiektu osagarri batzuk garatzeko, gero, gainera, lagungarri eta erabakigarri gertatzen direnak azken emaitza lortzeko. Ba, neure izaerari eutsiz, eta Joni D-ri buruhauste gehiago emateko, berebiziko ideia otu zitzaidan: New Orleansen nire azken abentura diskografiko eta ikus-entzunezkoan kolaboratzaile izandako musikari batzuk gonbidatzea, eta hemen errepertorio bat lantzea, gero sei kontzertutan eskaintzeko.

Dena biribiltzeko, Gerard izango zen taldeko perkusionista. Eta hala, ASM-Arts Santa Mónicak eskaini zidan hiru asteko egonaldian, erakusketaren jarduera osagarriak antolatu eta koordinatzeaz gain, hamabi musikarik (sei neworleanstar, katalan bat, kubatar bat eta lau euskaldun) errepertorio bat prestatu eta zuzenean jo genuen, eta hainbat oinarri musikal ere grabatuta utzi genituen. Gero oinarri haiei euren ukitua erantsi zieten beirazko gune bizi-bizi hartatik igaro ziren guztiek.

Grabaketa haien emaitza da “Black is Beltza ASM Sessions” deitu dugun “Irun Lion Zion in DUB”en bigarren bilduma hau. Orain aurkeztera gatozena ez da lagun batzuen dub kantuen bilduma, baizik eta hiru asteko egonaldi hartan (2016ko ekainaren 20tik uztailaren 10era) sortutako kanta berriak, gehi Radio Futuraren “La Negra Flor” klasikoaren bertsio bat. Azken hau ezinbestean jaso behar genuen, egunero kantatzen baikenuen “Al final de la rambla me encontré con la negra flor” ASMko gure bizitegira etxeratzean, Agustindar Oinutsen komentu zaharrean, Santa Mónica ramblan, portuaren atarian.

Urteak joan urteak etorri, bilduma honetan berriro elkartu gara lehendabizikoan parte hartu genuenetako asko: Madjid Fahem, Manu Chaoren gitarrista eta nire taldekidea Jai Alai Katumbi Express biran; Miryam “Matah”; Willy Fuego; Amparo Sánchez; eta Gerard bera. Azken urteotako bidaietan ezagutu ditudan konplize berriek ere kolaboratzaile izan ditut: neworleanstar lagun-taldea; Tex&Sun Flower Seed japoniarrak, zeinekin ‘2015 Esperanzah Festibal’era aurkeztu bainintzen; Yacine eta Amel Zen aljeriarrak; La Troba Kung-Fuko Joan Garriga; eta Víctor Navarrete, duela hamar urtetik hona hainbat proiektutan lagun izan dudan baxu-jotzaile kubatarra. Baina horiez gainera, musikari belaunaldi berriei ere ireki diegu mikrofonoa: musika topaketa delako ideiarekin bat egiten duten musikariak dira, elkarlanaren bidez ikasteko prest daudenak, eta harreman-sareak sortuz topaguneak eratzeko hautua egin dutenak, komunitatea sortzearren. Horien artean daude Sr Wilson, Green Valley taldea, Makady, eta Akelarre Rap-en parte hartu zuten emakume rap kantariak ere bai; eta Kataluniatik, BocadeBaba; Euskal Herritik, Aneguria eta la Basu; eta Palestinatik, Maysa Daw.

Horiek guztiek euren testuak jarri zituzten okasiorako, eta nik “Nazio ibiltaria naiz” eta “Kolore Bizia” kantuen hitzak berreskuratu nituen, arrazismoaren kontra beste behin ere kolore bizia aldarrikatuz, Atlantiko beltzaren eta Mediterraneoaren arteko elkartasuna galdatzeko. Bestalde, Jule Goikoetxea lagun eta ekintzaile feministaren “Tractatus” liburuaz ere baliatu nintzen, “egokitasunaren” aurka perbertsitate alai eta herrikoia kontrajartzeko, eta adierazteko “nire izatea, izateko baimenik sekula behar izan ez zuena, bilatu eta atxilotzeko agindupean dagoela”.

“Black is Beltza” erakusketa zentsuraren aurkako aldarria zen, 1965ean New Yorkeko 5. etorbidetik desfilatzea galarazi zietenean San Fermin konpartsako erraldoi beltzek jasan zuten arrazagatiko diskriminazioaren salaketa. Ba, erakusketa inauguratu osteko aste haietan muntatu genituen konposizio hauek -oraingo disko honetan entzungai dituzunak- topaketaren naturaltasunetik sortutako kantuak dira, adierazpen askatasunaren laginak, bizitzaren ospakizun eta besarkadaren apologia, soinu-kubismo garbia:

“Entzuidazu, pantera beltza, dantzaidazu umore apurra, utzidazu irribarre hori une batez”.

Fermin Muguruza

Nola? Irun meets New Orleans

(Talka, 2015)


“WWOZ”: lau letra misteriotsu horiek idatzi zizkidan txartel baten atzealdean Le Meridien hoteleko zerbitzariak, Canal Street-eko 614an. «Jazza, Neville Brothers eta halako doinuak gustatzen bazaizkizu, hori da entzun behar duzun irratia». 1992ko abuztua zen, eta “The Big Easy”n, New Orleansen ginen, musikari buruzko ikuspegia betiko aldatuko zidan iniziazio-bidaian.

Handik hamar urtera, Katrina lehorreratu zen: lurraldearen % 80 ur azpian geratu zen Pontchartrain-go dikeak hautsi zirenean. 1.800dik gora hildako, 182.000 eraikin birrinduta eta beste milioi erdi bat etxebizitza kaltetuta. Baina, guztiarekin ere, eta 2010.ean tragediaren bosgarren urteurrenean bertara egindako bisitan Barack Obamak adierazi zuenez, hiria «komunitate senaren eta erresistentziaren sinbolo» bihurtu zen. Sormena izan zen giltza, musikari eustea aurrera egiteko helduleku gisa.

Ezbeharra inspirazio iturri bilakatu zen, eta hamaika film dokumental, liburu, disko eta telebista-saio egin zituzten. Eta horren adibiderik garbiena “Treme” da. HBOren ekoizpen bikainak Katrina ondoko New Orleans erretratatu zuen: ustelkeria politiko eta polizialaren eta lurzoruaren espekulazioaren gainetik bere aktibo handienetako bati esker, kulturari esker bizirik irautea lortu zuen hiri bat. Jakina, WWOZk paper garrantzitsua jokatzen zuen fikzioan ere “Davis McAlary” pertsonaiaren bitartez, Davis Rogan irratiko DJ eta “All That” musika-taldeko liderraren alter egoa.

Duela hainbat urtetik hona WWOZ irratia munduko edozein bazterretan entzun daiteke Internet bidez, eta gainera gero eta presentzia handiagoa du sare sozialetan. Hain zuzen ere, hortxe hasten da istorio harrigarri hau. 2014ko otsailaren egun batez, irratiaren Facebookeko orrian ikusi nuenak aho bete hortzekin utzi ninduen: irratiaren estudioan bertan Fermin Muguruzari eginiko elkarrizketa baten argazki bat. Sekula ez nuen imajinatuko irundarra han izango zenik. Izan ere, “Euskal Herria Jamaika Clash” (Talka, 2006) argitaratu berritan solasean ari ginela neronek adierazi bainion hurrengo urratsa agian iparramerikar rap kantariekin lan egitea izan beharko zuela. Baina non eta New Orleansen… nolatan?

Enigmaren muina Bartzelonan zegoen, In-Edit musika-dokumentalen jaialdian: 2011 eta 2013ko edizioetan, hurrenez hurren, Aaron Walker -“Bury The Hatchet”en (2010) egilea, Mardi Grasari eta indiarrei buruzko filma- eta Lily Keber -“Bayou Maharajah, The Tragic Genius Of James Booker”en (2013) arduraduna- errealizadoreak ezagutu zituen Ferminek, eta hain zuzen bion eskutik bidaiatu zuen 2014an Louisianara. Bertan, George Ingmire-k elkarrizketatu zuen WWOZrako, hainbat musikari ezagutu zituen eta taberna batean jo zuen, Frenchmen Street kalean, bertoko musikariek lagunduta. «Euretako beste bat sentitu nintzen», aitortu du.

Esperientzia hartatik sortu zen The Big Easyn disko bat eta dokumental bat grabatzeko asmoa. “Irun Meets New Orleans” izenburupean -keinu bat bere “Irun Meets Bristol. Komunikazioa” lanari (Metak-Kontrakalea, 2003)-, diskoa hamar kantuk osatzen dute, bere ibilbideko betiko zortzi kantu neworleanstar doinuetara egokituak, eta hiriarekin lotutako beste klasiko biren bertsio berriak. Film dokumentalak, berriz, “NOLA?” du izena -“New Orleans, Louisiana”ren akronimoaren eta euskarazko “Nola?”ren arteko hitz jokoa-, eta diskoaren grabaketa prozesua eta Katrina igaro eta hamar urte geroagoko egoera jasotzen ditu. Fermin joan den maiatzean itzuli zen bertara, saioak prestatzera, eta albuma irailean grabatu zuen.

“Irun Meets New Orleans” lanaren ekoizlea, moldatzailea eta gitarra-jotzailea Jonathan Freilich izan da, The New Orleans Klezmer All-Stars eta The Naked Orchestra taldeen liderra eta hainbat musikari ospetsurekin kolaboratu duena, besteak beste Galactic, Robbie Robertson, Johnny Adams, Kermit Ruffins eta The Wild Magnolias. Talde bi eratu zituen: batetik, brass band bat, Ferminen kantuak jotzeko gauza izan zitekeena; eta bestetik, rhythm ‘n’ blueseko beste talde bat, malguagoa, ska eta punk sentimendua eta neworleanstar soinua bateratu zitzakeena.

Musikarien zerrenda ahozabalik geratzeko modukoa da: Ben Jaffe-k zuzendutako Preservation Hall Jazz Band historikoa; Sunpie Barnes zydeco soinujolea (The Louisiana Sunspots-eko liderra); Katey Red, bounceko lehen queer rap kantaria; Erica Falls abeslaria (Galactic, Dr. John); Derrick “Oops” Moss perkusionista (The Soul Rebels-en sortzaileetako bat); Dan Oestreicher saxo-jotzailea (Trombone Shorty & Orleans Avenue-koa); Helen Gillet biolontxelo-jotzailea (Luke Winslow-King, Dr. John); James Singleton baxu-jotzailea (Astral Project-eko kidea eta Johnny Adams, Coco Robicheaux, Stanton Moore, Jon Cleary eta Irma Thomas-en kolaboratzailea); Antonio Gambrell tronpetista (All That-eko kide ohia); Doug Belote bateria-jotzailea (Anders Osborne, Sonny Landreth, Dr. John, Cyril Neville, Jon Cleary, Rickie Lee Jones); Brian Coogan piano eta organo-jotzailea (The Iguanas, Bonerama, Stanton Moore); Scott Frock tronpetista (Delfeayo Marsalis, Marcia Ball, Gladys Knight); Rick Trolsen tronbonista (Bonerama-ko kide ohia, eta Luke Winslow-King, Sonny Landreth, Theresa Andersson eta Snooks Eaglin-en diskoetan parte hartu duena); Rex Gregory saxofoi-jotzailea (Irvin Mayfield, Dr. John); eta beste hainbat.

Mark Bingham soinu-ingeniariak aipamen berezia merezi du. Bera da “Irun Meets New Orleans” grabatu deneko Piety Street estudioen sortzailea, eta horrez gainera, John Scofield, Glenn Branca eta Rebirth Brass Band-en ekoizlea izan da, lagun mina duen Hal Willner-ek koordinatutako hainbat omenaldi diskotan parte hartu du, eta Allen Ginsberg-en “The Lion For Real”en ere (1989) kolaboratu zuen.

Pixka bat pentsatzen jarrita berehala ohartuko gara Muguruza aurretik iragarri ezin daitekeen artista dela, bere ibilibidean etengabe norabidez aldatzen duena; beraz, orain ere norabide berri bat hartzea ez da batere arraroa. Gainera, bere egitasmo ugarietan beti uztartu ditu tradizioa -trikitia edo irrintziak, kasu baterako- modernotasunarekin, eta estilo asko eta askotarikoak jorratu ditu. Eta hain zuzen, non ulertu eta bizi daiteke ondoen zapore desberdinen nahasketa hori… bertakoek “gumbo” esaten diotena, gastronomia kreoleko plater gozoaren omenez? Bada, New Orleansen, noski.

Oraingo honetan bere dokumentalista alderdiari ere heldu dio. Gogoratu lehenago lan entzutetsuak burutu dituela alor honetan: “Bass-que Culture” (2006), “Checkpoint Rock. Kantuak Palestinatik” (2009), “Zuloak” (2012) eta “No More Tour” (2013) film luzeak, esate baterako, eta Al Jazeera katearentzat arabiar herrialdeetako musikari buruz egindako “Next Music Station” (2011) seriea. Hala ba, nor bera baino hobeto hiriaren egoera haztatzeko Katrina igaro eta hamar urtera?

“NOLA?”k paralelismo handiak ditu “Treme”ko atal batekin: kantuak oso ongi integratuta daude kontakizunean, eta protagonistek kontatzen dutenarekin estu lotuta. Horrela, musika narrazioaren beste pertsonaia bat bihurtzen da. Hari gidaria WWOZko George Ingmire esataria da, bera ere dokumentalista eta urakanaren eraginari buruzko hainbat irrati-saiakeraren egilea. Bere speech kritiko eta ironikoan txandakatuz doaz diskoaren grabaketaren kontaketa eta gaur egungo egoera zertan den.

Dokumentala zuri-beltzeko eta koloreko irudien muntaketa biziarekin hasten da (kotoi-sailak, Ku Klux Klana, arraza-segregazioa, Katrinaren hondamendia… “Treme”ren hasierako kredituei keinu bat ote?), eta ondoren, WWOZko estudioetara jo eta Ingmireri bide ematen zaio, konta dezan nola tragediatik hamar urte igaro diren honetan Fermin Muguruza New Orleansera etorri berri den, bertoko musikariekin bere kantuei “New Orleanseko flavourra” ematera.

Une horretatik aurrera, DJaren jarioa eta hainbat pertsonaiaren adierazpenak (“Irun Meets New Orleans”eko musikariak, eta Aaron Walker eta Lily Keber errealizadoreak eurak ere bai) artxiboko irudiekin txandakatuko dira, argazki ikusgarriekin eta kantuen grabaketekin. Hezetasunak eta beroak musikan duten eraginari buruzko kontuek lekua uzten diote Karibeko usainez eta metalen leherketez jantzitako “Kolore bizia” bati -Negu Gorriak, “Borreroak baditu milaka aurpegi” (1993)-, Helen Gillet biolontxelo-jotzaileak azken solo batez burutzen duena.

Katrinaren ondorio latzak, AEBetako Gobernuaren eraginkortasunik eza, hedabideek hiriko bizilagunak eurak “errefuxiatutzat” hartzea eta diasporatik etxera itzultzea… horien guztien oihartzuna dago “Etxerat!” zoragarri batean -Kortatu, “Kolpez kolpe” (1988)-, eta bigarren lerroko kadentziarekin! «Hondamendia eta ondoren gertatutakoak eragin zuten musikariek bat eginda eustea. Eta ohartuta edo oharkabean, esperientzia hark musika indartu zuen», entzuten da norbaiten ahotan.

Txandaka agertzen zaizkigu batetik jazz kutsuko “In-komunikazioa” berritu baten entseguak -“In-komunikazioa” (2002)-, non jatorrizko hip hop oinarriei erritmo tribalak eta Preservation Hall Jazz Bandeko metalen festa batu zaizkien, eta bestetik jotzaileek eurek esateko dituztenak musikaren garrantziaz -«gure eguneroko bizitzaren parte da»-, tradizioaz -«oreka bat dago hura zaintzearen eta haren barruan bide berriak urratzearen artean-, musikari-familiez eta Kubarekiko loturez.

Inauterien ospakizunak, eta zehatzago, Mardi Grasaren eta indiarren historiak bat egiten dute “Mess Around”en bertsio berebizikoarekin. Kantua Ahmet Ertegun-ek, Atlantic Recordseko presidenteak idatzi zuen; 1953an Ray Charlesek argitara eman zuen single batean, eta geroago moldatu zuten Dr. Johnek eta Professor Longhair-ek. Izan ere, amaitutakoan, Brian Coogan teklistak honela dio: «Dr. John-en bertsioa jo dut-eta!»

Buduak eta Marie Laveau sorgin erregina ospetsuak bide ematen diote “Zugarramurdin akelarrea” kantuari -“Las brujas de Zugarramurdi”ren soinu bandakoa (Álex de la Iglesia, 2013)-, eta berean homofobiaz, ustelkeriaz eta polizien gehiegikeriez jarduten dute Sunpie Barnes soinujoleak eta Katey Red raper kantariak bounce ukitu harrigarriarekin.

Jean Lafitte pirata mitikoaren irudia eta berari buruzko kondaira guztiak, Karl Marxen “Manifestu komunista”rekin lotzen duena adibidez, ederki egokitzen dira “Dub Manifest”ekin -“FM 99.00 Dub Manifest” (2000)-, eta Erica Falls-en ahots zoragarriarekin eta dub elektronikoaren lekua hartzen duen brass band indartsuarekin, musika eta komunitatearen arteko harremanez jarduten duten bitartean.

Katrinaren osteko kapitalismoaren gehiegikeria -«hau ez da gero eskolan irakatsi ziguten merkatu libreko kapitalismoa»- eta lurzoruaren espekulazioa -«gentrifikaziotik turistifikaziora igaro gara»- sarrera ezin hobea dira “After-boltxebike”rentzat, punk energia gordeaz aldi berean errotik aldatzen den “Kolpez kolpe”ko beste hit bat.

Heriotzaren ospakizunak, hiletek eta second lineek, zuzenean garamatzate Kermit Ruffins-en “When I Die” ren bertsiora -haren “Big Easy” (2002) diskokoa, eta jatorriz “When I Die (You Better Second Line)” izenburua zuena-. Ferminek joan den uztailean hil zen bere managerrari, Amaia Apaolazari eskaini dio kantu hau. Hemen ere Erica Falls dugu abeslari, eta kanta hileta-martxa batekin hasten da, ondoren jai-prozesio baten erritmoekin eztanda egiteko.

Ebakuazioaren ostean armadak New Orleans okupatu zuenekoa eta musikaren bitartez bizirik irautea “Gora herria”rekin lotzen dira -Negu Gorriak, “Gure jarrera” (1991)-. Sunpie Barnesek esan zuenez, abesti hau «berdin-berdin izan zitekeen Louisianakoa ere». Izan ere, zydeco ukitua ematen dio-eta soinu handiak (jatorrizko trikitiaren ordez jotzen dena).

Amaierako partea proiektua nola gauzatu zen kontatzeko gorde da. Lily Keber errealizadorearen eta Jonathan Freilich ekoizlearen hitzen ondoren, “Black Is Beltza”ren funkarekin buru ematen zaio lanari -izen bereko 2014ko nobela grafikorako Jorge Alderetek, Ferminek eta Harkaitz Canok sortutako kantua-, eta Ingmire-ren itxierarekin: «Denbora amaitu da!»

Esango nuke sortzaile baten handitasuna hortxe antzematen dela hain zuzen, bere konposizioak edozein estilotara moldagarriak direnean, eta gure kasu honetan, hiriaren doinuetara ederki egokitu dira artista irundarraren kantu enblematikoenetako batzuk (gehienak jatorriz punk-rock edota ska erritmo bizi-bizia zutenak). Muguruza hiriaren liluramenduari men eginez etorri zaigu New Orleansera, beste ehunka musikarik jarraitu dioten bulkada berari jarraituz (eta batzuk bertan geratu ziren betiko): Elvis Costello, Robbie Robertson, Willy DeVille, Luke Winslow-King, Ani DiFranco, Dayna Kurtz, Jon Cleary, Anders Osborne, eta azkenetariko bat aipatzearren, Jello Biafra, “Walk On Jindal’s Splinters” (2015) zuzeneko bere azken diskoa The New Orleans Raunch & Soul All-Stars taldearekin grabatu duena.

Azkenean Willy DeVillek arrazoi izango zuen, bada, esan zidanean, «izan ere, New Orleans ez baita beste Estatu Batuak bezalakoa. Kriminalak etortzen dira hona, poliziatik ihesi doazenak, piratak… Eta marjinatu eta artista guztiak ere bai. Oso hiri bitxia da, eta jendea erotuta dago hemen; baina ez die batere axola. Bakarrik axola zaie kopa bat hartzea, musika jotzea eta ondo pasatzea».

The Big Easyn esan ohi duten bezala, «Let the good times roll! / laissez les bons temps rouler!”.

Miquel Botella, Radio Gladys Palmera-ko “Ciudad Criolla… En la frontera” irratsaio eta blogaren sortzailea.

Radar FM 1999.2013

(Talka, 2013)


  • BALAZALAK / SUPRA HATAZ RMX URRUN (FEATURING PICHIO & CASTRO X)
  • MAPUTXE (FEATURING MANU CHAO)
  • EGURALDI LAINOTSUA / SPARTAK DUB
  • NEWROZ (FEATURING ANGELO MOORE)
  • DUB MANIFEST (RUDE REMIX)
  • BIG BEÑAT XABI PERY REMIX
  • BERE-BAR (FEATURING ZEBDA)
  • ZUBIZURIA (FEATURING BEGOÑA BANG BATU)
  • IN-KOMUNIKAZIOA (NEIL PERCH REMIX)
  • ARMAGIDEON ROB SMITH RMX (FEATURING ARI)
  • AZOKA EGUNA (FEATURING TOOTS)
  • EUSKAL HERRIA JAMAIKA CLASH (FEATURING U-ROY)
  • YALAH, YALAH RAMALLAH / DMD REMIX
  • LA LINEA DEL FRENTE (FEATURING MASTA BLASTA)
  • ASTHMATIC LION / JAVI P3Z REMIX
  • EZIN IHESI BERLIN (FEATURING BAJKA)
  • ZULOAK RIOT

Remix +beste harribitxi batzuk

(Talka, 2009)

  • ASTHMATIC LION (REMIX P3Z)
  • BALAZALAK (REMIX RUDE)
  • IRAGARKIEN TARTEA (REMIX ZION TRAIN)
  • MILAKA DUB (REMIX DAVID BOURGUIGNON)
  • EZIN IHESI BERLIN (REMIX ROB SMITH)
  • SHOOT THE SINGER (REMIX RUDE)
  • ASTHMATIC LION (REMIX TOY SELECTAH)
  • LOTURAK (REMIX XABI PERY)
  • HAU DENA (REMIX ZION TRAIN)
  • ITZULIKO NAIZ (BERTSIO AKUSTIKOA)
  • EZIN IHESI BERLIN (REMIX ROB SMITH)
  • SIMULAKROA (REMIX SELECTOR MATANZAS)
  • TXINTXORRO GALAKTIKOA
  • TOKA TALKA
  • TODOS LOS DÍAS SON TUYOS
  • BIZITZA BERRI BAT
  • BASAJAUN
  • GELDITU AHT!

ASTHMATIC LION SOUND SYSTEMA

BALAZALAK

Euria ari du, balazalak, mara mara
Euria ari du, balazalak, mara mara
It´s rainig, bullet shells, bullet shells
Itota…
I´m drowning
Itota…
I´m drowning

Orbainaren ertzean
Kondenatuak ibiltzera
Malkarrean jauzi
Orekari zahar antzera
Odol putzu baten
Saiatzen ateratzean
Irrist olioan
Sua bagina bezela

Itota… ikustezinak dira mapak
Itota…hotsik ez deialdi heroikoak
Itota…su mendekatzailea isildu da
Itota…
I´m drowning

Euria ari du, balazalak, mara mara
Euria ari du, balazalak, mara mara
It´s rainig, bullet shells, bullet shells

SHOOT THE SINGER

Shoot the singer
Disparo egin
Shoot the singer
Abeslariari

Narraztien hondotik
Koska egiten dute
Iraindu, ttu egin, pozoindu buru biko sugeek

Lehertzen diren
Egiak baitira
Gatu erreza
Tiroketa kutsakorra

Disparatu ere
Pianistari (truffaut dixit)
Mehatxua baita
Argazkian mugitzen denari

“kultura hitza entzutean atera pistola”
Goebbelsen gidaliburutik ikasi lezioak

Shoot the singer
Disparo egin
Shoot the singer
Abeslariari

Narraztien hondotik
Koska egiten dute
Iraindu, ttu egin, pozoindu buru biko sugeek

IRAGARKIEN TARTEAN

Iragarkien tartean harrapatuta … May day Kezkarik gabe irribarriaren artean … May day Iragarkiek bere bizitza hartu dute … May day Dena beharrezkoa da, zabor-edukitzailea naiz … May day Eta esnatzean egun hurrengoan, berriro gaur mujurra bera … May day Publizitatez zulatuta Makilatzearekin, baina jazarrituta Kontsumoa heriotza arte Faktura murray, lagundu nire gaitz Pertsona guztiak irudile bihurtu dira Eta itzultzaile gabe galdu dut Sisifoaren mituaren zaporea Faktura murray, lagundu nire gaitz

EZIN IHESI BERLIN

Munduaren amaieran
Kabareta zen hiria

“déjà vù” bat harridura
Beste behin bizi al nintzen ba?

Ni ta nick cave ta win wenders
Colombokin “casolare”-n

Noiz denbora hasten bada,
Espazioa non bukatzen da?

“geroa ez da idatzia”
Moviemento kino zineman

Joe jackson ikustezina
Nire ondoan eseri da

Gertatu zen behin batean
Ta berriz gertatuko da

Bagdad kebab deserrian
Berlin dugu gure baitan

“lucha amada” maiatz 1en
Utopia ez da eten

Ezin ihesi zugandik / ezin ihesi, berlin
Ezin atzean utzi / ezin ihesi, berlin

ASTHMATIC LION

Entzun ezazu lehoi asmatikoa Entzun ezazu lehoi asmatikoa

Asthmatic lion sound systema

Eh zu, entzun ezazu, flamenko teknikaz, arnasikpe abestu
Eh zu, asma ezazu, arnastu elkarrekin konspirazioaren kontzeptu
Eh zu, entzun ezazu, beranduegi gelditzeko orain, bat, bi, hiru, aztertu

Eh, zu, asma ezazu, iraunkortasuna gakoa edozein proiektun

SIMULAKROA

Amarruarean goraipena
Iruzurrari txaloa
Ilusio eskenatokian
Antzesten ari da

Dekoratuen artean
Itxuraren logika:
Nahastearen inperioak
Hil du errealitatea

Bom bom…flashen bidez itsututa
Bom bom…kontraseinak ahaztuta
Bom bom…irudiaren kulturak
Bom bom… gauzka gu seduzituta

Simulakroa, hau ez al da?

Si ya lo decía la lupe
La vida es puro teatro
Falsedad bien ensayada
Estudiado simulacro

Llama a los bomberos
Aunque no haya ningún fuego
Todo el mundo compitiendo
Campeón de pelea de ego

Y tú te crees que esto es un simulacro de naufragio
Pero es que yo me estoy ahogando de verdad
Y me falta el aire para respirar
Con ataque o sin ataque
Yo ni beso al muerto ni lloro por dinero
Y tampoco me des de comer aparte.
Falsedad bien ensayada, estudiado simulacro…

LOTURAK

Links

Loturak eta ezloturak
Koiuntura edo egitura
Sua, lurra, airea eta ura
Ezberdina da partitura

Links

Exotikoa dugu eskura
Hortik dator gero haustura
Izaera edo kultur tenpura
Talka izan daiteke bilkura

EZ SAILKATU

Tximeletak bagina bezela
Pintxatu orratzez kortxo batean
Etiketatu, denak kontrolpean
Kontserba latak supermerkatuan

Gu ez sailkatu, ez, ez, ez
Gu ez sailkatu

Gustatzen zaigu hegal egitea
Baina gu ez gara tximeletak
Gustatzen zaigu tomate arroza
Poteetan ordea ez gara askeak

Gu ez sailkatu, ez, ez, ez
Gu ez sailkatu

HAU DENA

Hau dena desagertuko da
Hau dena desagertuko da
Hau dena desagertuko da
Hau dena

Itsas hegian
Zain dira biziraunak

Itsasontzia
Hutsera, ezereza

Heriotzak
Galdu arren bere xarma

Agur mina Agur
betirako amodioa

Zeren eta…
Hau dena desagertuko da
Hau dena desagertuko da
Hau dena desagertuko da
Hau dena

Tudo isto desaparecerá
Oh meu amor, sim, tudo isto desaparecerá
Filhos meus, aprendam a respeitar a vida, porque tudo isto desaparecerá.

I COME FROM (MOSKU-LA VERNEDA KONEXIOA)

Banator eta banoa
Iparra eta hegoa
Etxea zabalik dute la verneda hauzoan

Eta hau ez bazen nahikoa
Hain da xaloa
Miriam eta gerard adiskiden ondoan

Eta bada giroa
Hauxe bai beroa
Kinky beat taldearekin jarioa

Norbait bada esklaboa
Baiezko ta ukoa
Ametsak errealitate ilusioa

Hori bai gogoa!
Ni ez naiz zoroa!
Sentitu ahalko dugu goizeko garoa

Orain zure ahoak
Dio desioa
Mundu goxo batetik badator leloa

Hartzazu lezioa
Xamur badihoa
Irri egiten ferekaz, subertsioa

Yo rumbo tango lele
Yo rumbo samba lele
Yo no tengo claveles solo rumba lele

MILAKA BILAKA

Euskal herria deika!
Banaka, binaka,
Milaka bilaka

Bilaka gatoz milaka
Premia batek ziztaka
Herri hau dadin bilaka
Bilaka gatoz milaka

Entzun eta mintza
Hori da bidegintza
Bakean denok indarka
Zabaldu arte ataka

Aski! Aska!
Entzun eta mintza
Eta mintzoan hitza
Bilaka gatoz milaka

Euskal herria deika!
Banaka, binaka,
Milaka bilaka

Replica el peso de la historia
Cimientos con memoria
Que el proceso sea progreso, aquí y ahora
Pide, pide respeto, grita mi gente
Resuelvan, anden, labren caminos diferentes.

Aplica el cuento
Recuento y reglamento no es arreglo
Ahí están los documentos ,precisos instrumentos,
De la paz los fundamentos, no son inventos
El andar se demuestra con movimiento.

¡pais vasco llamando!
Torre sin cimiento cae con poco viento
¡pais vasco llamando!
Aquí estamos uno, dos… cien cimientos

Et un… Et deux… Et mille!
Nous sommes un, deux,…mille !
Des centaines, des milliers !
Et un… Et deux… Et mille!
Nous sommes un, deux,…mille !
Des centaines, des milliers !

À reclamer la paix!
Unissons nos voix:
Le dialogue est la seule voie!
Et un… Et deux… Et mille!
Nous sommes un, deux,…mille!
Aski!

Nous sommes venus,
Nous sommes tous la,
Foule emue par l´enjeu:
Assez de double-jeu!
Assez de faux semblant
Qui font gicler le sang!
Liberte!

Conjurons le mauvais sort!
Conjuguons nos efforts!
Assez ! Aski ! Basta!
Et un… Et deux… Et mille!
Nous sommes un, deux,…mille!

Euskal herria deika!
Banaka, binaka,
Milaka bilaka

ASTHMATIC LION SOUND SYSTEMA

(Talka, 2008)


Letrak

Ziurgabetasunaren burdin hesien artean surf eginez dator berriro ere Babelera mandatari berezia. Behar-beharrezkoa duen haizearen bila korritzen ditu geografia bidegurutzeak, mapa likidoetan ageri ez diren borroken berri emateko. Bartlebyk nahiago luke ez egitea, baina irundarrak beharrezkoa du.

Fermin saiatua, harria bultzatzeko Sisifori eskua botatzeko prest beti. Lehoia baino mugitu ezinik lehertuko litzatekeen tiburoia da. Atlantikoa zeharka dezake abeslari zaharren bila edo Europako txingarren gainean aritu daiteke saltoka, nagikeriaren hotzek ahantzarazitako berotasunaren bila.

Fermin nekaezina, argi eta garbi oihu egiten tematua. Euskalduna baino mediterraneoa, bailara hezeen eta suntsitutako kaleen artean dabilena, joan-etorriko hitzak lagun dituen gizona, inperioaren izotz artean edo unibertsoaren hiriburuko neoi artean durundatzen diren ahotsak biltzen dituena.

Mendeak pasa egiten dira eta Babylon handian simulakroaren aginteak darrai. Ametsak ahiturik erortzen dira, baina etorkizuna da idazteke dagoen gauza bakarra. Beti egongo da norbait antzokiko burdin barrak bihurritzeko prest, entzun nahi duenari gogorarazteko atzoko desioak ez direla inoiz isilaraziak izango. Negu gorrian zabaldutako ideiak gidatzen ditu lehoi asmatikoaren urratsak. Faxismoaren etsai nagusia gizakia da. Errespetua, Vasili maisua. Gogoratzen? Bai, malenkonia ukitu bat. Nork egingo dio aurre?

Fermin orekaria, oinarrizko partikulak lotzen dituen soka gainean dantzan: hip hopa, reggaea, soula… Badator tiburoia arimaren kontaketak arinduz, munduko hizkuntza guztietan parranda egiteko asmoarekin.

Fermin MC asmatikoa, erritmoaren ur azpian arnasa nola hartu ikasten ari dena, beste ahots batzuk gu itotzen gaituen ziurgabetasunaren burdin hesien artetik ideia pasatzen duten bitartean.

Xavier Cervantes

MIRANT AL CEL

(Talka, 2008)

30. hamarkadan, gerrara egokitutako teknologia industrial modernoek eszenatoki berri bat ekarri zuten: gudariak zein hiritar arruntak zaku berean sartzen zituen suntsipen masibo, berehalako eta bereizi gabea. Gernikako bonbardaketaren ostean, Bartzelona izan zen airez erasotu zen lehen hiria. 1938ko martxoaren 16-18 bitarte, Bartzelona gauez zein egunez bonbardatu zen, tai gabe; milaka herritarrek etxebizitza galdu zuten eta mila eta hirurehunek bizia (tartean 118 haurrek). Gertakari hauek, berebiziko garrantzia izan zuten Bigarren Mundu Gerraren oinarriak ezartzeko eta Dresde, London, Hiroshima eta Nagasakiren aurkako bonbardaketak antolatzeko garaian.

Mirant al Cel
[Kiko Amat]

EUSKAL HERRIA JAMAIKA CLASH

(Talka, 2006)


Letrak

“Komuneko paretan graffiti batek, egin berria, “Ghettotik atera, gorrotoa antolatu” seinalatzen zidan gizarte honi zor diogun amorrua. Ordea ni ere gustura nengoen gure Banda Sonora dastatzen. Sustraiak, rock, rap, reggae!”.
Esaldi hau Negu Gorriak taldearen “Gure Jarrera” diskoan dagoen “B.S.O.” kantatik atera dut.

Musikazaleentzat, benetako musikazaleentzat, bigarren eskuko dendetan binilo arraroen bila dabiltzan horientzat, badaude esanahi berezia duten diskoak. Eta niretzat disko honek arrazoi ezberdinengatik esanahi berezia du, bereziki honengatik: musika andana deskubritzeko balio izan dit.
Disko horren kredituetan rock, hardcore, funk, hip-hop, soul, ska, musika latinoa… estiloetako izen nagusiak daude, duela hamabost urte musika gosez zegoen ni bezalako gazte batentzat gida ezin hobea osatzen zutenak.

Gainera “B.S.O.” abestia zegoen, leloaren amaieran “REGGAE” hitz horrekin. Genero horri ez nion nik kasu gehiegirik egiten, baina ordudanik, poliki-poliki, dastatzen joan naiz izen klasikoetatik joera berrietara pasatuz, Jamaikako erreferentzia-diskoetatik Penintsulako talde onenenetara (Basque Dub Foundation, Lone Ark eta The Starlites).

Duela zenbait urte, Fermin Muguruza elkarrizketatzeko aukera izan nuen eta erantzun batean zera esan zuen: “Argi dago reggae-aren oinarria beti hor mantenduko dela, Kortatu taldearen lehenengo diskotik etengabe ageri baita. Reggae-a beti hor egongo da, edozein espresio edo adarretan, egun anitza baita”. Eta egia da. Fermin Muguruzaren, eta honen talde ezberdinen, diskogintzari errepasoa eginez gero, atzera edo aurrera joanez gero, reggae-arekin egingo dugu topo, dosi, proportzio eta joera ezberdinetan, baina disko guztietan. Eta bere “bakarkako” garaian, era nabarmenean.

Orain “Euskal Herria Jamaica Clash” ematen du argitara, haren diskografian kate-maila koherentea dena. Bertan reggae dosia areagotuta dago, inoiz baino gehiago generoaren ikuskera klasikoari begiratuta, baina zenbait ñabardura mestizorekin (rock indarra, hip hop kutsuko bateria batzuk edo trikitiaren soinua). Diskoa Jamaikan grabatu da eta entzute handiko izenek hartu dute parte: U- Roy, Luciano, Lisa Dainjah, Masta Blasta, Toots eta I-Threes (Bob Marley-ren diskoetan agertzen zen ohiko emakume-ahotsez osaturiko hirukotea, tartean Rita Marley).

Lan berria hamabi abestik osatzen dute. Eta reggae-az gain, Euskal Herriko etorkizuna argitzen duten argi berrien baikortasuna ageri da (“Euskal Herria Jamaika Clash”)… eta baikortasun hori nahasten da deskribapen kostunbristekin (“Azoka Eguna”), erreboltari gogoarekin (“Mongolian Barbecue”, “Basque Xamuraia”, “La Fille Du Quartier Populaire”), itxaropen kantuekin (“Yalah Yalah Ramallah”), garaipen sinbolikoaren fotogramarekin (“Beamon Jauzia”), alienazioari (“Askatasun Parabolika”) eta inperioaren diktadurari eginiko kritikekin (“Plastic Turkey”), musika eta sentimenduei buruzko doinu poetikoa duen abesti lasaiarekin (“Baxua eta Lurra”), bukaerako kanta instrumentalarekin (“Le Mouv Dub”) eta Kortatu taldearen kanta zahar baten berrikuste argitsu eta itxaropentsuarekin (“La línea del frente”).
“Euskal Herria Jamaika Clash”. Gaur egungo soinu banda:
AMETSAK, ITXAROPENA, SUSTRAIAK, REGGAE.

FM-Hop

EUSKALHERRIA JAMAIKA CLASH

AZOKA EGUNA

Azoka eguna dugu gaur
Auzoan
Nire balkoitik entzuten da
Burnien arteko zarata
Atontzen postuak hornitzen
Sentsuen ospakizuna
Kolore, usaiak,
Esnatzerako prest dena

Azoka eguna, auzoan
Jende guztia agurtzen da elkar
Irri egiten du aiako harriak
Munduari bira irun herrian
Azoka eguna
Atzo euria urdanibia plazan
Izar gorria pizten da
Moskuko lehoien ekia

Txoriak eta oilarrak
Zuhaitzak eta gaztak
Alfonbrak eta zapatak
Tangak eta barazkiak
Homer simpsonen pijamak
Olibak eta frutak
Eta laliren kioskoan
Kassette eta kazetak

Azoka eguna, auzoan…

Gernikan bonbardaketa
Azoka eguna izan zen
Aitonak so egin zerura…
Hodeirik ez da ikusten
Martxan da gazte asanblada
Kamiona eta bafleak
Ez da “trio elektriko” baina…
Ez du sponsor moviestar, kar, kar…

Azoka eguna, auzoan…

EUSKAL HERRIA JAMAIKA CLASH

Sentitu ezazue musika hau, gorputzan
Erritmo honek eramango beste dimentsiora
Euskal herria jamaika clash-ek burrunbatuko lurra

Hasiera izan zen scratch bat
Gero etorri zen big bang-a
Leherketa erraldoia
Zulo beltzetik su bola
Euskal planeta espazioan
Eta reggae boyz-en baloia
Bi herrien arteko talka
Sustraietatik helduta
62an, gu laster batean
Independentzia. More fire!

Euskal herria jamaika clash
Bi herrien arteko topaketa
Euskal herria jamaika clash
Hoberena etortzear dago eta
Euskal herria jamaika clash
Kingston ere bai nafarroa baita
Euskal herria jamaika clash
Sakanako panterak, maroon lehoiak

Udaberrien irla
Quebec negua bada
Gurea udazkena
Udan uzta, elkarlana
Wycleff jean: welcome to haiti
Guk diogu: ongi etorri
Kontatu hau umeei
Geure nortasunari eutsi
Helarazi indarra, ska musika
Independentzia jaia da

Euskal herria jamaika clash
Jamaika ikusteko jaio gara
Euskal herria jamaika clash
Nazioarteko moneta fondoa, ospa!
Euskal herria jamaika clash
Sortzeko dekonstruktibismo duba
Euskal herria jamaika clash
Gizartea eraldatzeko lanabesa

Euskal herria jamaika clash
Bi herrien arteko topaketa
Euskal herria jamaika clash
Hoberena etortzear dago eta
Euskal herria jamaika clash
I&I, nik eta nire burua
Euskal herria jamaika clash
Mundu berri baten taupada da jada!

BAXUA ETA LURRA

Ozen demonio
Zegoen sound systema umetokian
Sabeleko hormak
Dar-dar zeuden une guztietan
Rude boy astronauta
Dantzan isurkari amniotikoan
Mikroklima hortan
Matrix – hiria / mundu-matrixa

Errealitate alde honetan
Hauteman lurra
Oihartzun akustikoa
Eroalea bezala
Baxua amatiarra dela
Gozatzen bada
Zenbat ta altuago
Ziurrago sentitzen zara

Gauza apaingarrien munduan, bizi bagara
Musika edergarri kulturala besterik ez da
Ezjakintasuna garatzeko amodioa
Horrenbeste kantu lelo, kutsadura akustikoa
Sentipen zaurituei gurtzeko tematiak
Striptease emozionala, denbora-pasa industrian
Zuk beste liga batean jokatzen duzula
Diot, laberintu-frontoi-etxea-herria-mundua

Maite zaitudala, esan behar?
Zuk beste liga batean jokatzen duzula
Diot, laberintu-frontoi-etxea-herria-mundua

Baxuaren kultura da
Horregatik reggae dugu sendagarria
Begira wu tan clan, tom waits eta mikel laboa
Nahasten medizina eta musika
Linton kwesi johnson eta smith&mighty
Michael frantiren: gizatasunari eutsi
Canettik zioen: “seme – alaba duena,
Filosofoek ez zekiten, gehiago da baina.”
Existentziaz, pareten kontra pilota
Galdera – erantzunak, jokoa hastera doa
Oihu dezagun franka potentek bezala
Bizkor lola bizkor, bizitza miraria baita

PLASTIC TURKEY

Plastic turkey
Indioilarra
Plastic turkey
Plastikozkoa

Amesten al duzue
Ardi mekanikoekin?
Replikanteei galdera
Gobernariei ordea:
Amesten al duzue
Plastiko panpinekin
Lehertuta zatietan
Bonba mordoengatik
Maniki elbarrituak
Hankak eta besoak
Ate birakarian
Zaudete harrapatuta?
Iruzurrezko jana
Gezur izurritea
Mila eta bat gauak
Ezin aurkitu amaia

Plastic turkey
Zer sentitzen da?
Plastic turkey
Amezkaiztoa

Begi odoleztatuak
Bideo jokoan bezala
Gaueko poluzioa
Hazia ez, petrolioa
Lazturaren bazar bat
Dator giza laguntza
“fellatio” batengatik
Duzu esne litroa
Orgasmo perfektua
Du izena operazioak
Uranio murriztua
Eta ur pozoindua
“rock the kasbah” kantua
Basamortuko ekaitzan
Misio betegabea
Oilo faltsua da bakea

Plastic turkey
Indioilarra
Plastic turkey
Plastikozkoa

Plastic turkey
Indioilarra
Plastic turkey
Plastikozkoa

Plastic turkey
Zer sentitzen da?
Plastic turkey
Amezkaiztoa

Plastic turkey
Dena fartsa da
Plastic turkey
Zer da erreala?

Plastic turkey
Indioilarra
Plastic turkey
Plastikozkoa

ASKATASUN PARABOLIKOA

Azken patua da
Aurretik finkatua
Fatalismoaren doktrina
Haren jokabide
Nahiak ezin alda
Onartzean datzan jokaera

Hauxe dugu askatasun parabolikoa
Inportantena da aukeratzeko bidea
Hauxe dugu askatasun parabolikoa
Katea aldatzeko gaia, ez esklaboa?

“esnatu zenean, dinosauroak
Hantxe jarraitzen zuen”, monterrosorena
Fosilisatze intelektuala
Telebistaren eraginez edo izua
Atxagaren “trikuarena” ipuinean bezala
Berritu gabe hiztegi unibertsala
Hodi katodikoak, orain plasma
Elektroi jarioak kolpatuz: argia

Hauxe dugu askatasun parabolikoa
Inportantena da aukeratzeko bidea
Hauxe dugu askatasun parabolikoa
Katea aldatzeko gaia, ez esklaboa?

“izena duen guztia omen da”
Chomskyk dio: cnnn ez dena, ba ez da
“baina ikusten ez bada ez delako ez da” (aranbarri)
Denok beharko fama, 15 minutuak (wharhol)
Hegal egiten duten dordokak
Satelite jauna eta bere kuadrila
Haurtzaroaz tajuz anputatuak
Lehenaldiaz eta etorkizunaz
Mugarik gabeko nazio bakarra
Konsumitzaile libreak, desklasatuak
Kapitalaren amarrua, soaldi hutsalak
Erakusleihoan dena sahiestezina
Skyline-a, antenaz itsaso bat
Telebista-pantailak gaizki fokatuak
Degradazioa da ikuskizuna
Sagu lasterketa, konbertituen sumina

Hauxe dugu askatasun parabolikoa…

Demokrazia matxuratuetan, zikirotuta

MONGOLIAN BARBECUE

Hesirik gabeko lurraldea mongolia da.
Barbakoa jana.

Harresien hirian barna
Bizkarroien estaltze besta
Gazteluzar kafkianoetan
Dantzarako prest morroiak
Ipuinetik printsesa arroztuak
Izengabe eta ikustezinak
Desechos, bkc rivas herrian
Barbakoa sutan hiri amaitugabetan

Ez gaude, ez, gonbidatuta
Ez, beraien bestara(Bis)

Sari banaketan eskerrak
Jainkoari, seme-alabei
Gurasoak, abokatuei
Zerga-aholkulari, txartelari
Hillary swankek k.O. Utzita
Million dollar baby zara
“aur revoir triunfadores” ikustera
Candela peñarekin banoa

Ez gaude, ez, gonbidauta
Ez, beraien bestara
(mongolian barbecue)

Kontzertuak g-8ren alde
Bill gates eta guzti han azaldu zen
Aol, time warner, disney, mtv
Ford, volvo, nokia, emi music
Pobrezia lanabes marketing
Jada ez da gerra kriminalik
Zirkutik ihes egin ta zatoz
Pailazo matxinoen armadarekin

Ez gaude, ez, gonbidauta
Ez, beraien bestara

LA FILLE DU QUARTIER POPULAIRE

Le mouvement de la fille
Du quartier populaire
A le pouvoir d´ouvrir
Toutes les portes qu´elle veuille

Diziplina eza artea
Borrokarako duen adorea
Liluratzeko ahalmena
Mila urteko kulturen miztura

Le mouvement de la fille
Du quartier populaire
A le pouvoir d´ouvrir
Toutes les portes qu´elle veuille

Begien bidez solasa
Kale zaratatsuen artean
Lurrin bat bezalakoa zara
Bizitza ontzeko espezia

Le mouvement de la fille
Du quartier populaire
A le pouvoir d´ouvrir
Toutes les portes qu´elle veuille

Kondenatua inpernura
Gaizkia ardatzaren biztanlea
Integristen ezintasuna
Arratseko bostak badira
Bagdad, beirut edo amman
Damasko, alger, kabul edo teheran
Hegoa iparra denean
Beti zerbaiten ekian gara

Le mouvement de la fille
Du quartier populaire
A le pouvoir d´ouvrir
Toutes les portes qu´elle veuille

YALAH YALAH RAMALLAH

Haizea dator jordan ibaitik
Soinua mediterraneo itsasotik
Mohamed al durra umearen graffiti
Jamal, nire adina duen aitarekin
Posible al da bizitza berreraiki?
Baietz beste murru bat erori
Jerusalemgo bortan jendea adi
Damasko atetik helduko oihuari:

Yalah yalah ramallah!!
Yalah yalah ramallah!!

Allenderena oroituz, odola ematean
Zumardi handiak irekiko dira
Hortik pasatzeko gizaki askea
Jasotzeko gizarte hobe bat

Yalah yalah ramallah!!
Yalah yalah ramallah!!

Al kasaba zineman
Woody allenen filma
Melinda&melinda
Eta paradise, orain da

Yalah yalah ramallah!!
Yalah yalah ramallah!!

Yalah yalah yalah ramallah…palestinan naiz jada
Yalah yalah yalah ramallah…esan nuen eta itzuli naiz
Yalah yalah yalah ramallah… apalkuntza amaitu da
Yalah yalah yalah ramallah…olibondoak nonahi

Yalah yalah ramallah!! Hey, hey, hey
Yalah yalah ramallah!! Hey, hey, hey
Yalah yalah ramallah!! Hey, hey, hey
Yalah yalah ramallah!

LA LINEA DEL FRENTE

Siempre me ha interesado
Esa jerga que emplean los rastas
Hablan de batallas
Que no puedes encontrar en los mapas.

Ten cuidado al pasar a mi lado
Porque soy una cuchilla andante
Otro dice vivir en la línea del frente
A alguien se le oye quedar
En la barricada a las tres.
A las fuerzas de la victoria quisiera conocer

Si escuchas esto
Prepara tu mente
Para encontrarnos
En la linea del frente,
Salta una valla,
Dobla una esquina
En cualquier adoquín está
La primera linea

Es el rock de la linea del frente,
Que se note que estás presente

Y ahora me estoy convirtiendo
En una cuchilla andante.
Es duro vivir
En la línea del frente.
Te quiero y quedamos
En la barricada a las tres
Con las fuerzas de la victoria
Al amanecer

Siempre me ha interesado
Esa jerga que emplean los rastas
Hablan de batallas
Que no puedes encontrar en los mapas
Es el rock de la línea del frente,
Que se note que estás presente!

BASQUE XAMURAI

Beso bat ezpata
Aizkora bestea
Gorputza pagoa, trinkoa, azal urkaria
Bihotza tenplu bat
Txol korazatua
Sarbide zailak ditu klabe-armadurak

5-7-5 – haiku erritmora joz
5-7-5 – kode poetikoa ados
5-7-5 – bruce lee-ren estiloz
5-7-5 – xamuraia errespetoz

Mingaina katana
Bertsotan egaña
Zorrotza ezkurrak jotako pilota bezala
Beethoven bat, altzairuna
Zatoichiren doitasuna
Euri tanten konpasera, lucy liu-ren gardentasunaz

5-7-5 – dragoiarena jasoz
5-7-5 – irakaspenak gogoz
5-7-5 – kalean agurtu ghost dog
5-7-5 – zure xamuraia betikoz

Atzean mendia
Itsasoa aurrean
Bizkarra gerizatua, zabalik mundurat
Eguzki lorea
Baratza ereindua
Izan bizkor oximoronez lur minatuan

5-7-5 – haiku erritmora joz…

Xomorroak / Bichitos

(Metak / Kontrakalea, 2004)


Xomorroak, bizitza lorontzian antzezlanerako Fermin Muguruzak eginiko soinu banda. Haur, gazte zein helduentzako modukoa. Musikari ezagunak parte hartu dute Fermin Muguruzarekin batera disko honetan, besteak beste (Fernando Sapo, Oscar Benas, Sorkun…)

Txalaparta

Sala apolo, Barcelona 21/01/04

(Metak / Kontrakalea, 2004)


Jai Alai Katumbi Express, Manu Chao eta Radio Bemba taldearekin batera buruturiko egitasmoa agurtu ostean, Fermin Muguruzak, bere ibilbide musikala laburbiltzen duen “Komunikazioa Tour” bira berria aurkezten ari zaigu iragan azaroaren erditik aurrera.

Bira berri honen unibertsoa, “In-komunikazioa” bere azken lana oinarria dela, “FM99.00Dub Manifest” eta “Brigadistak Sound System” bere bakarkako ekoizpenen moldaketak baita Negu Gorriak eta Kortatu taldeen berrikusitako zenbait kantuk ere, osatutzen dute.

Eskenatokian 12 musikarik osaturiko luxuzko banda batekin datorkigu oraingo honetan; Fermin Muguruza bera, ahots nagusiaz gain, hiru emakume ahotsetan; Begoña Bang Matu (Malarians taldeko abeslari ohia eta orain “la Orquesta Kingston” bere bandarekin batera), Sorkun (Kashbad eta Fermin Muguruzaren aurreko taldea, Dub Manifest, “Onna” estraineko bakarkako diskoa kalean duela), Eva Reina ( Hechos contra el Decoro, Capitán Soul, Los Chunguitos), ahotsetako lanean iharduteaz gain, teklatuekin ere arduraduna, Jon Elizalde, tronboia, Aritz Lonbide, tronpeta eta Igor Ruiz, saxoa, haize atala osatuz, Selektah Kolektiboa hip hop taldeko DJa den DZ, platoetan, Xabi Solano, Etzakit eta orain 4 Itzal taldeko abeslaria, trikitiarekin, Andres Belmonte (Hechos Contra el Decoro, El cuarteto de jazz Carlos Marqués) gitar apala, Alfonso Arias (Hechos Contra el Decoro, Alcohol Jazz) gitarrak eta Mikel Abrego (BAP!!, Negu Gorriak, Dub Manifest, Anari, -gailu) bateria lanetan, 2 orduko ikuskizuna garatzen dute, non jazz, soul, reggae, ska, funk, hip hop, rock eta euskal folk hiritarra, punk indarra eta Europako hizkuntza zaharrenarekin, euskararekin, uztartu egiten den.

Pablo Cabezak, dagoeneko bere biografo pertsonala kontsidera dezakeguna, dioen moduan, “Fermin Muguruza berriro erakutsiko du pertsonaia publiko eta eritzi sortzaile izateaz gain, musikari sortzaile eta kementsua ere badela. Bere baitatik posibilitate guztiak ateratzeko eta modu adimentsuenean bideratzeko gai den musikaria.Eszenategira beti zerbait berria ekartzen ahalegintzen dena.

Bere lehenagatik – lehenaldi hurbila oraindik – eta bere orainagatik, erreferentzi puntua dugu Fermin Muguruza. Ez da soilik bere uzta musikala, bere kantuen hitzak, baizik eta aldizka egunkarietan eta aldizkarietan idatziriko testoak, irratietan buruturiko kolaborazioak, Esan Ozenki disketxean egindako zuzendari lana ( norabide bat, irudi – marka eta edukiak ekarriz), lagunkidetasunezko bidaiak, Latinoamerikako herri zanpatuekiko anaitasun harremanarekin, Euskal Herriaren egoerarekiko jarrera argi eta garbia hartuz, eta egunez egun sortzen diren konpromesu eta betebehar anitzak. Pentsamendu librearen hitzak. Zenbait nagusik gaitzetsi ere egin dute, baina herriko jendeak – zaletuek zein kazetariek – mirestu egiten du, batez ere bere talentuagatik, lanerako gaitasunagatik eta koherentziagatik”.

Komunikazioa Tour bira, elkarrizketarako, elkar aurkitzeko eta gero eta deshumanizatuago den mundu honetan komunikaziorako gonbidapena izango da ere.

Besarkaden zeremonia hastear dago.

IRUN MEETS BRISTOL. KOMUNIKAZIOA

(Metak / Kontrakalea, 2003)

Irunek Bristol ezagutu du. Metakek Bristol ezagutu du eta Ferminek eta Martin Mantxok elkar ezagutu dute. Euskarak reggaea aspaldi ezagutu zuen eta euskarak drum & bass-a, dub-a eta erremixak ezagutu ditu. Bristolgo musikariek euskara eta Basque Country-a ezagutu berri dute. Musika, komunikaziorako tresna ezin hobea da eta sentimenduen eta sensazioen hizkuntz honek ez du mugarik. “Sentitzen duenak ezagutzen du” dio esaera zaharrak.

Urtebeteko lan gogorraren emaitza da “Irun meets Bristol” diskoa, Mumia Abu-Jamalen aldeko diskoarekin hasitako urteetako komunikazioaren emaitza. Bederatzi urte dira Martin Mantxok Euskal Herria utzi eta Bristol-en bizitzen, lan egiten, sentitzen eta borrokan ari dela. Kebele Kulture Project egitasmoaren bidez giza duintasunaren alde egiten du; drogen legalizazioaren alde, presoekiko elkartasuna adierazten, okupazio mugimenduak bultzatzen, Afganistan eta Irakeko guden aurka eta beste elkartasun adierazpide askorekin batera, Euskal Herriko egoeraren berri ematen du. Bide horretan emandako aurrerapauso berria da diska hau.

Bristol soinua

Bristolek ez du soinurik. Bristolek historia du, kaleak ditu, etxeak, bizilagunak, etorkinak, langabetuak, musikariak, droga, polizia… Bristol kostako herria da, jentilen eta erromatarren herria, gizakien salerosketarekin, Irlandesak lehendabizi eta beltz afrikarrak ondoren, aberastutako herria. Bristolgo bizilagun batzuk salerosketa horrekin aberastutako sendien ondorengo dira eta beste asko, Karibeko kolonietatik iritsitako etorkinen afrikar sustraiak dituzte. Bristolgo musikari batzuk reggae, dub, punk, drum & bass eta rap doinuak maite dituzte eta sound systemetan, maite dutena, nahastu eta lau haizeetara zabaltzen dute. Bristol, Fermin Muguruzaren “In-Komunikazio” diskako kantuak erremixatu dituzten musikari batzuen bizileku da baina ez besteena. Berdin dio. Doinu batzuekiko maitasuna konpartitzen dute, baita musika eta bizitza ulertzeko modua ere. Zion Train-eko Neil Perch ez da Bristolen bizi. Berdin dio. Diskoan parte hartu duten guztiei bezala, reggae-a gustatzen zaio, drum & bass, dub, techno, hip-hop eta izen arrarodun beste hainbat estilo ere. Festak eta sound systemak maite dituzte. Universal Egg izeneko disketxea dute eta gustoko duten musika kaleratzen dute, loturarik gabe. Musika egiten dute eta musikaren bidez mezuak zabaltzen dituzte. Fanzinea dute, komunikabideen ez-informazioaren kontra. Gauzak aldatu nahi dituzte, pausoak eman eta aurrera egin. Hori da komunikazio proiektu honetan parte hartu duten guztiek amankomunean dutena eta hori da, haien arteko komunikazioa aberatsa eta emankorra izatea egin duena. Euskal Herriak komunikatzeko beharra du. Euskal Herrian egindako musikak komunikatzeko beharra du. Eman eta jaso. Aberastu eta bidea egin. Pauso haundi bat eman da… Euskaldunon Egunkaria berreskuratzeko bidean. Zorionak.

Aritz Sound System

  • NEIL PERCH (ZION TRAIN): IN-KOMUNIKAZIOA
  • ROB SMITH (SMITH & MIGHTY): ARMAGIDEON TENOREKO AZTARNAK
  • U-CEF: HASPERENA
  • PETER (MORE ROCKERS): LEONARD PELTIER FREE!
  • ALPHA & OMEGA: BETI IZANGO DUGU BILBAO
  • FLYNN & FLORA: LINGUAE
  • NAVARRORUN MUSEUM
  • DJ PARASIT: BIDARTEAN
  • I. GILMORE (CREATIVE INVASION): ZUBIZURIA
  • FUN´DA´MENTAL: HIRI DEBEKATURA BIDAI XARTELA (SOAPBOX MIX)
  • BLUE & RED: ARMAGIDEON TENOREKO AZTARNAK (STEPPERS DUB REMIX)
  • INSIDERS: BIDARTEAN
  • ALIKAT: BETI IZANGO DUGU BILBAO (WE´LL ALWAYS HAVE BILBAO)
  • ARMAGIDEON: LEONARD PELTIER FREE! (GAFFA & MATT´S PEACE-PIPE DUB)
  • DR SATIVA: LINGUAE NAVARRORUN MUSEUM (DR DJ STYLEE)
  • BLUE & RED: ARMAGIDEON TENOREZKO AZTARNAK (ARMACORDIAN MIX)

IN-KOMUNIKAZIOA

ZUBIZURIA

Sortu genuen
Mundu perfektu bat, geurea
Hiri ikustezinetik
Haratago aurki genezakeena
Denak zuen olerki usaina

Zubizuria
Iragan genuen
Dena idaztear baitzegoen
Zubizuria zeharkatzen

Lehoien basamortuan
Zu zinen erregina
Oihukatu nuen
Aldarri genuen
Maite genuela elkar eta
Harro geundela horretaz

Zubizuria….

Zein geltoki zen,
Azkenekoa ala lehenengoa?
Drama´n´bass bukle batean
Polar zirkuluko amoranteak lez
Ninietan zu besterik ez

Zubizuria….

Horren indartsuak
Horren zaurgarriak
Distira berezia
Hondamendi haloa
Leize guztien hegian
Zoramena
Zer dago hodeiertzean?
Nork aginduko geroa?

Zubizuria
Iragan genuen
Dena idaztear baitzegoen
Zubizuria zeharkatu ondoren

BIDARTEAN

Zenbat ate oker
Ireki behar ote
Norbanakoaren bizialdian
Zenbat une
Pairatu eginbide
Konfusio terminalean erne

Deabruak bidegurutzean eske
Zurekin jolasten berriro ere
Moralista apokaliptikoak
Epaitzen jainko ttipiak bailiran

Berba bakoitza / aizto zorrotza
Hitzen munduan / isilpe ahairea
Oroitu etsipenaz / hitzen munduan

Bidartean / noraezean

Nazkatuta bazaude jadanik
Ongiaz eta gaizkiaz burutik
Muga lerroalde horretatik
Jar zaitez dantzan etsaiengatik

Gau osoa zabalik dagoen
Tabernan topatzen dut john trudell
Ni eta nire burua, diot aitortzen
Ez garela ere oso ondo konpontzen

Berba bakoitza / aizto zorrotza
Hitzen munduan / isilpe ahairea
Oroitu etsipenaz / hitzen munduan

Bidartean / noraezean

Galdurik gaude, gara horregatik
Bide baten bila eta ezin
Hondorapen bakoitzak, aitzitik,
Irakasten dizu ibiltzen biluzik
“sentitzea debekatua da”
Seinale oro neuzkan puskatuak
Eguzkiaren lagun, banoa
Itzalen hodeiaren barnera

IN-KOMUNIKAZIOA

Jai zen, jaiegun handia omen
Aurpegi alaiak ikusi ahal nituen
Tristura ordea, iluntasuna besterik ez nuen sentitzen
Baina zorioneko aurpegien jaia omen zen

Bizitzaren antzerkian porrotketa
Legaleon t-ren hots sekretua
Amodioa eta heriotza, bi eremutan bananduta
Konstante aldakor bakarra: denboraldia da

Bagh chal edo
Tigre mugimendua
Dragoi gordea
Nepalgo jokoan bezala,
Bi jokalari frogatzen
Estrategia dohaiak
Gaitasunak eta gabeziak taula batean

“bihotzaren mende dagoena
Ttikitu egiten da lakuan
Denboraldiaren lakuan
Bihotzaren mende dagoena”
In-komunikazio osoa
Bakardadea, iluntasuna
Tristezia, ondoeza, histura
In-komunikazio osoa

HASPERENA

Hamaika zatitan
Puskatu zen ispilua
Eta konpontzean
Irudi ezberdinak
Bueltatzen zizkigun
Eta ez geunden ados
Ez ni ezta ere zu
Onartuko ez bagenu bezala

Eta hitz egin nizun
Suntsipenaren logikaz
Burutua izan denaz
Bizitza hasperen bat
Besterik ez baita
Muxukatzean ispilua
Kristalak
Hautsi zuen ezpaina

Hasperena…
Odola dario
Ezpain hautsiari
Odola dario

Memoria disparoek
Zauritzen naute
Mugimendu berri bat
Eratu nahi dudan bakoitzean
Marraskilo hark
Eskarda ugariz hornitua
Ederra egiten zuena
Aldi berean astuna

Mugigaitza
Kafe usaina
Besarkada bat bezala
Bezain beroa
Bezain abegikor
Hutsunea barnean
Larru aldaketa
Ispiluaren islada
(ondoeza eta oinazea)

Hasperena…
Ezpain hautsiari
Odola dario
Ispilu hautsiari
Odola dario

ARMAGIDEON TENOREKO AZTARNAK

Armagideon tenoreko aztarnak
Polaroid azken erretratuak
Ordain-zigorra, mendekuen gerra
Digitalizaturiko irudietan

Pentsatu al duzu une horretaz
Noiz ahaztuak ariko galdezka
Micky mouse kapelaz eta nike biseraz
Ricky martin-bushen abestiaz

Living la vida loca
Living the wild side
Eta kapitalismo basatia
Nondik da ebatsia
Gure ondasuna?
Gu denok erantzule baikara

Armagideon tenoreko aztarnak…

Non da orain “gotorleku amerika”?
Gure etxe europar segurua?
Famili baloreak
Babesteko giroa
Giza pribilegioak
Hiritar onen tenpluan

Armagideon tenoreko aztarnak…

Aspalditik ez da bukatzen eguna
Eguzkia sartzean baizik eta
Hipermerkatua ixteko orduan
Honek markatzen baitu setio egoera

Eskertzera gatoz zuen giza gerrak
Zer zegoen orduan telebistan?
“operación triunfo” edo nire herria
Bonbardatzen ari zinetenean?

Armagideon tenoreko aztarnak
Polaroid azken erretratuak

LINGUAE NAVARRORUM MUSEUM

Ongi etorriak! Harrera
Egitasmoa: museoa
Atlantidan: euskara
Lemoizko zentral zaharrean

Parke tematikoa
Helburu turistikoa
Sosa publikoa
Ez baita izango nahikoa

Agertu zuen
Eskuzabaltasuna
Sukaldari, kultur, kirol izen handiak bezala

Ongi etorriak! Harrera
Egitasmoa: museoa
Atlantidan: euskara
Lemoizko zentral nuklearrean

Bidegune birtuala
Abentura intelektuala
Zibereskarmentuak
Ekintza interaktiboak
Proiekzioak
Liburu biziak
Hiper-errealitatearen sentsazioa

Ongi etorriak! Harrera…

Geure azafaten irrifar globalizatuaz
Ukitze fisikorik ezin izango da
Gizon-emakumeak
Zoo baten kontzeptu berrian
Bere ingurunean
Giza elkarteen baimenazBizi euskaraz
Kondar erara
Ezingo zaie autoktonoei eman jana

Ongi etorriak! Harrera
Egitasmoa: museoa
Atlantidan: euskara
Lemoizko zentral nuklearrean

Afixak, musika
Toki enblematikoan
Etekin kulturalen iturburu, eskaintzaz

Ongi etorriak! Harrera…

HIRI DEBEKATURA BIDAI XARTELA

Lehen, zapaltzaileak eta zapalduak
Orain, ordea, ez da klase borroka
Bidaiariak denak omen baikara
Ez bada pateraz, hortxe aukera

Business class or tourist class
Hiri debekatura bidai xartela

Lehendakariak nahi nau zintzoa
Alkate jaunak baita ere jatorra
Osagai polit apaingarriak
Herri birtuala, hiri postala

Business class or tourist class
Hiri debekatura bidai xartela

Gasteizen zita, gaztetxean
Hori baita nire norabidea
Eta ez noa abiada handian
Ez naiz zintzoa, ez naiz jatorra

Business class or tourist class
Hiri debekatura bidai xartela

BETI IZANGO DUGU BILBO

2 amorante izandakoen
Aurkitze kasuala
Erresistentzia anti-faxista
Klandestinoak
Miatzen itxi gabeko
Ebakiondoetan
Ezinezko maitasunean
Ez da casablanca

Beti izango dugu bilbao

Hunkipen zaurgarriak
Sentipen kontrajarriak

Beti izango dugu bilbao

Dena zen grisa eta zu urdinez
Min bat badago iraganean
“denbora pasako da” kantua zara
Ez da casablanca
Guk beti izango baitugu…

Beti izango dugu bilbao

LEONARD PELTIER FREE!

Leonard peltier free!
Ez dago gartzelarik
Leonard peltier free!
Atxeki zaitzakeenik

Lauburuak, gure ikur zaharrak
Lau osagai batzen dituena
Lurra, sua, airea eta ura
Lau bide ere markatzen dizkiguna

Iparra, hegoa, ekia eta sartaldea
Bizitzaren gurpila eta oreka
Amaierarik ez duen bidea
Eguzki dantzaren ezkutua

Leonard peltier free!
Ez dago gartzelarik
Leonard peltier free!
Atxeki zaitzakeenik

Leonard peltier free!
Heriotz pasabidetik
Leonard peltier free!
Isiltasun leizetik

Leonard peltier free!
Munduaren bizkarretik
Leonard peltier free!
Ez lapurtu ametsik

Leonard peltier free!
Ez dago gartzelarik
Leonard peltier free!
Atxeki zaitzakeenik

Leonard peltier free!

IN-KOMUNIKAZIOA

(Metak / Kontrakalea, 2002)


Letrak

Kortatu taldetik Negu Gorriak-era egin zuen bidaian gertatu zen. Fermin Muguruzak rock-rap-reggaeren lur umeletan bota zituen erroak. Sustratu aldakorra, material otzakaitza hitzak hazi eta lerroak ziurgabetasunari gailentzeko behar duten elikagaien bila korapila daitezen. Erro sakonak, erantzunen atzetik dabiltzan ahotsak. Galdera bat, beste fronte ireki bat. Biluztutako egi bat, beste gezur bat makurturik. Bizitzaren zikloa. Entzutea, harrera ipintzea.

Argilunak konfusioaren terminalean. Frustazioa pozoi bat da, itxaropena oraindik isilarazi ez badu ere mintzen duena. Sasi irudigileen amua ez da irentsi behar ez eta zinismoak hordituta amore eman. Komunikazioa. Galdera bat, aurrera jarraitzeko beste arrazoi bat. Nork ezagutzen du porrotaren izaera? Kantu bat, ezintasunaren aurkako manifestu berri bat. Urradurak bihotza suntsitzen badu ere, zainak ez daitezela inoiz idortu. Bizitzaren zikloa…

Fermin Muguruza bizitzari buruz ari da “In-komunikazioa” diskoan. Mezu zifratuak arimaren inguruan, bere arima. Mezu zuzenak munduaren inguruan, gure mundua. Arrazoiak, bitartekaririk gabeko komunikazioa.

Negu Gorriak ondoko bere hirugarren lana, beharrari buruzko kontaketa hunkigarria da. Asetako irrika bat dago, sustratu aldakorraren hedakuntza hats jamaikarra lurrindatzen duen R&B-aren bidez. Begoña Bang Matu eta Eva Reinaren ahotsak zeruko opariak dira (baita Arianna Puello-ren hip hop errima), Joseba Tapiaren trikitixarekin, DZren scratch-arekin eta Eric Herrera, Raynald Colom eta Gorka Benítez-en haizeekin batera reggaean eta drum’n’bassean ulertzen direnak. Hori dugu Ferminek asetzen jakin izan duen behar bat, rock-a rock’n’roll-era eramanaz, rap-a soul-era eta reggaea drum’n’bass-era, dub-a ukituz, guztiak dantzan ipintzea Kaki Arkarazoren koprodukzioarekin batera, zentzu eta sentsibilitatedun ospakizun musikal batean urtuz.

Baina bada beste beharrik ez duena zertan musikala izan behar, bi direnak eta kantuen lerroetan suak marratuak. Lehena ez da berria izanen Ferminen ibilbidea ezagun duenarentzat: ozenki hitz egitea gaur eguneko tolesdura anitzei buruz, zeintzuk boteretsuen kulturak isildu eta estaltzen saiatzen diren, azpijoko legalekin, gure erosotasunean muzin egitea ohitura bilakatu zaizkigun, inoiz ekintza izango ez diren asmo onen erretorikan eroso, ezberdinarekiko gorroto leloekin; baita ere, etorkizunerako iraganean garaitutakoak erreskatatuz, Leonard Peltier konparazio batetarako, egia betirako urritua ikusi dutenek.

Azkenik, beste beharra, pertsonalena, estutasun barneenak zorabiatuta kiribiltzen da “Zubizuria”, “Bidartean”, “In-komunikazioa” eta “Hasperena” bezalako kantuetan… Eta horixe da “In-komunikazioa” disko nagusi baten antzera agertzen zaigun unea, bere musuak non laztandu ez eta odola isurtzen duten ezpainei buruz ari zaigunean. Sentitzeko lerro soilak, nahiz eta mina izan, mina batez ere. Kafe usain hura gogoratzean hain estu lotzen zaituen malenkonia ulertzen saiatzeko sentitzearen beharra. Non, noiz eta zergatia ezagutzearen beharra, zer gertatu zen, zer ari den gertatzen, zer gertatuko den. Bizitza.

Xavier Cervantes

BIG BEÑAT

(Esan Ozenki, 2001)


Maxi honek Big Beñat kantuaren lau bertsio ezberdin jasotzen ditu baita kantuaren bidoklipa ere. 2001eko Korrikaren kantu ofiziala dugu Big Beñat eta AEK-rekin batera eginiko disko honek kantuaren jatorrizko bertsioa jasotzeaz gain Miarritzeko ikastolako haurrek abesturiko bat gordetzen du baita Javi P3Z eta Xabi Peryren bernahasketa bana eta arestian aipatu bezala jatorrizko bertsioarekin Telmo Esnalek eta Asier Altunak eginiko bideoklipa.

  • BIG BEÑAT: MUNDU BAT BILDU!
  • BIG BEÑAT: KORRIKA BADATOR (MIARRITZEKO IKASTOLAKO UMEEN AHOTSAK)
  • BIG BEÑAT (XABY PERY ERREMIXA)
  • BIG BEÑAT (JAVI P3Z ERREMIXA)

FM 99.00 DUB MANIFEST

FM 99.00 DUB MANIFEST

Ye, ye, ye…Dub manifest (4 BIS)

Ba dator ekaitza, itsas-sumendia,
Erupzio bolkanikoa,

Laba, gasa, hautsa, irla sortzen duena
Beste ugartei ari dena deika

Emangailu fm-a, uhinetan barrena
Duintasuna musikatuz
irratia

Hitzen internazionala,
Sound system mundiala,
Zeharkatzen ixiltasun
itsasoak

Ye, ye, ye…Dub manifest (4 BIS)

Stefanorekin, porlanean sustraia
Sandokan ramiccia-ren frontean
Briceren bajua da, lehoiaren taupada
Hugoren kung-fu vietnamita spartak

Oskar benasen magia,
Sorkunen ahotsaz
“Kashbad” (hautsaren ordez ura)

Pintza”Power” da mikel,
Kataren hotsa
Elkartopatzeko pentsamoldea

Pentsamendu disidentea
Memoria bakarraren aurka
Muguruza komandantea
“Dj laia”, fermin “Aizkorak”

Ye, ye, ye…Dub manifest (4 BIS)

Eh laguna! Sintonizatu zeure burua
Frekuentzia honetan:
Fm 99.00 dub manifest

Ye, ye, ye…Dub manifest (4 BIS)

Ye, ye, ye…Independentzia
Ye, ye, ye…Internazionala

Ye, ye, ye…Dub manifest

EKHI EDER

Mauleko plaza ondoan
Hotel jatetxe bat dago han
Ekhi eder du deitura
Ekia eta ekialdea loturan

Alboan du ordea
Hilobiak – ehorzketak
Eta honen saihetsean
Aldaezinetarako entrepresa

ekhi eder, ekhi eder,
ekhi eder, ekhi eder

Turismorako ortzia
Heriotza eta etxebizitza hutsak
Migrakuntza, suntsipena
Desertifikazio larria

ekhi eder, ekhi eder,
Ekhi eder, ekhi eder

Atzeman:
ekhi eder, ekhi eder,
ekhi eder, ekhi eder

Zinkaz ari diren gazte horiek
Ez dute hotzik sentitzen

Iparra eta hegoaren desorekak
Mundulerkuntzan desitxuraketa

Mendebaldearen menpe sortaldea
Desagertaraziz eguzkialdea

Jaioterrian bizitzeko bidea
Salgai omen dago, lurralde zilarra

“Zuberoak bizi nahi du” deiadarra
Xiberuko botzaren hedapena
Euskarak egin beharko du
Zirt edo zart
Jite izugarria, hau da bizi hatsa

Euskarak egin beharko du
Zirt edo zart
Jite izugarria, hau da bizi hatsa

“Nigarres sorthu nintsen,
Nigarres hiltzeko”

ekhi eder, ekhi eder,
Ekhi eder, ekhi eder

Atzeman:
ekhi eder, ekhi eder,
ekhi eder, ekhi eder

Zinkaz ari diren gazte horiek
Ez dute hotzik sentitzen

BERE BAR

San franciscon bueltaka
Bap taldeak zioen moduan
Kasu honetan, alabaina!
Bilbon gara, ez Californian

Bere-bar tabernak du izena
Bertan dugu topagunea
Kontrainformazioaren gogoa
Lizarra-garazi akordioa

bereber bereber, bere-bar

Basque electronic diaspora
Esan ozenkiren afitxak
Berberiarra – amazight-a
Arabiera ikastaroak

Ditugun hitz berdinak oroituz
Hartu-emanik ez izan arren
Izen-isem, aker-iker
Azraf dela ihia, ahaztu gabe

Jai honetan abestuko dugu
Sentsualtasunaz, poztasunaz
Oinazea, alkohola, kartzela
Amodioa, mina, eguneroko bizitzaz

bereber bereber, bere-bar

ez ikutu nire laguna! Ez ikutu! Ez!

ITAKA BERRIRO

Itaka, berriro helmugatzat
Bidea eta bidaia, luzea izan dadila

Marlen dietrich zela ustez, sentibera
“Deabrua emakumezkoa da” filmean
Eli lambeti zen berriz, hitzaldia
Beti atxeki itaka, zeure buruan

Baina ez bortxatu bidaia, kavafis-ena
Ulertu nuen jakituriaz, esanahiak
Denbora-bitarte handian, badudala
Zure musuaren mapak, nabiga ditzadan

Itaka, berriro helmugatzat
Bidea eta bidaia, luzea izan dadila

Beste lurralde batera, beste itsasora
Hiri ezberdin bat aurkitu, hau baino hobea
Adi! Hori esan bazenuen,”Polis”- en deia
Kondena idatzita baitago, saiakeran

Armiarmaren sarean, harrapatuta
Kartago mehatxua bada, ni nator bat
Baita metropolitarrak artearen kontra
Herioaren aurrean laberintoa

Itaka, berriro helmugatzat
Bidea eta bidaia, luzea izan dadila

GIZON ARMATUA

Nik ere bai gurutzatu nahi nuke
Ibaia, hondarrak ni sentitu gabe
Heriotza kateatu aurren
Iñigo egiluz agurtzeko hurren
Giza eskubideak babestea
Ez baita inoiz bide erreza izan
Egiturazko bortxapean
Bizi den herrialdean

Gizon armatua
la, la, la, la, la,

Informaziorik gabeko jendea
Rosalia tuyuc-entzat jende hila da
Isila eta ez jakitearen aukerak
Izan ditu beti oste ankerrak
Soroa ere ixildua
Mamuen menpe, lur errea
Oin hutsik direnentzat,

La tierra va a temblar

Gizon armatua
la, la, la, la, la,

La tierra va a temblar – BIS

Wagner-en hitzak:
Vem vindo os homens armados
Estâo quase ao teu lado
E nâo vem para brincar
Vem vindo os homens armados
Já estâo do teu lado
E ti querem matar
Paramilitares
Para minorias machacares
Já vem vindo a hora da colheita
Vamos a cortar umas cabeças
Se uma cabeça pensa
É uma cabeça perigosa
Agente vai, agente pega
Agente mata, agente corta

BIG BEÑAT

Korrika badator
Yeah! Yeah! Yeah! Yeah! Yeah!
Badator

Korrika, herri bat mugimenduan
Badator ta big beñatentzat
Beste ezinezko misio bat
Mundu bat bildu da kontsigna
Ezin huts egin gure antiheroiak
Big beat-a erritmo erraldoiaz
Nor ez du martxan jarriko horrelako deiak?

Gas-gasteiztik
Bai- baionarat
Mende berri bat
Hasteko dugu korrika
Buruan mundua,
Makina jendea,
Pentsatu globalki ta
Ekin lokalki ez al da?
Eskualdunak gara
Eta mundukideak
Uniformetasunetik at
Gizakiak,
Ez kasko transgenikoak
Ez zenbakiak,
Bizirik, mugaegunik ez baitu euskarak
Modernizatzea bada izan gisakoa,
Barra kodea tatuatu nire ipurdian

Begira ezazu big beat beñat,
Begira ezazu big mac behera,
Korrika badator big beñat buru,
Uh,uh,uh,uh,uh,uh,
mundu bat bildu!

Macdonalizazioa, kultur globalizatua
Kontsumitu plastikoa, janari azkarra bezala
Uztartzea da bat, bestea ezarpena
Elkartrukatu edo derrigortu ereduak
Big benat, babarrunak eta aza popularra,
Suge tako mexikarra eta pa amb tomaka,
Gazta eta intxaurrak, lurra ez baita zolua
Bazter dezagun behingoz kaka zahar-zaharra

Begira ezazu big beat beñat,
Begira ezazu big mac behera,
Korrika badator big beñat buru,
Uh,uh,uh,uh,uh,uh,
mundu bat bildu!

Ttipi ttapa, ttipi ttapa korrika
Ttipi ttapa, ttipi ttapa korrika

MENDEBALDARKETA

Ongi etorri mendebaldera! Ongi etorri baina kontuz
Ongi etorri mendebaldera! Baina eman pausuok soseguz
Ongi etorri mendebaldera! Munduko aberatsengana
Emango zaizu aukera-maukera, baina ez jauzi zuriengana

We are the world. Welcome to occident
But keep your hands off the ownership
Criminals will be electrocuted
Follow, black, you bastard, the garbage truck

Ongi etorri mendebaldera! Ongi etorri baina kontuz
Ongi etorri mendebaldera! Baina eman pausuok soseguz
Ongi etorri mendebaldera! Munduko aberatsengana
Eta txintxoa bazara, zoaz, zarama kamioaren atzetik

Bienvenues a l´occident, mais atention!
Si vous n´avez pas de l´argent
Si vous n´avez pas des papiers, alors, vous
Noire, suivez le camion des ordures

Ongi etorri mendebaldera! Ongi etorri baina kontuz
Ongi etorri mendebaldera! Baina eman pausoak soseguz
Ongi etorri mendebaldera! Baina ez ikutu ondasunik
Eta txintxoa bazara, zoaz, zarama kamioaren atzetik

¡sigue el cartel que dice bienvendido a occidente!
Verás que te lleva casi directo a contemplar
Las maravillas de la civilización
Si ya las viste ya, ahora sigue al camión de la basura

Hast du den “Willkommen unfall” zeichen gelesen?
Also komm hinein falls du blond blauäugig bist
Illegale einwänderer werden zur lebenslängliche zuchthausstrafe verurteilt
Falls du umsonst arbeiten willst, folgt den müillastwagen

Ongi etorri mendebaldera! Ongi etorri baina kontuz
Ongi etorri mendebaldera! Baina eman pausoak soseguz
Ongi etorri mendebaldera! Baina ez ikutu ondasunik
Eta txintxoa bazara, zoaz, zarama kamioaren atzetik

DIRU ESPAINOL ZIKINA

Diru Espainol zikina
Bala, bala, bala, bam! Bam!
Indigenen odolez zipriztindutakoa
Bala, bala, bala, bam! Bam!

Diru Espainol zikina
Bigarren konkista egiteko harrokeria
Bala, bala, bala, bam! Bam!

Diru Espainol zikina
Bala, bala, bala, bam! Bam!
Haragi erreari usaina dariola
Bala, bala, bala, bam! Bam!

Diru Espainol zikina
Bala, bala, bala, bam! Bam!
Prepotentziz ta mespretzuz irarritakoa

Hernán cortés, pizarro
Eta cristóbal colombus
Ohorezko hiltzaileak paper monedan
Borreroak eta bortxatzaileak
Urraturik jarraitzen duen lurraldearentzat

Irakaspena, valdiviarena
Lurra irentsiarazten eskubeteka
Urrea nahi duzu? Urrea jan ezazu!
Urrez asetu! Esan zioten artean

Diru Espainol zikina
Bala, bala, bala, bam! Bam!
Indigenen odolez zipriztindutakoa
Bala, bala, bala, bam! Bam!

Diru Espainol zikina
Bigarren konkista egiteko harrokeria
Bala, bala, bala, bam! Bam!

Diru Espainol zikina
Bala, bala, bala, bam! Bam!
Haragi erreari usaina dariola
Bala, bala, bala, bam! Bam!

Diru Espainol zikina
Bala, bala, bala, bam! Bam!
Prepotentziz ta mespretzuz irarritakoa

Bilete euskaldunak balira bezala
Lope de agirrerekin edo jainkoaren kolera
Dirua beti zikina izanen bada
Nola jasan daiteke ordea horrelako iraina?

Wanka-ren hitzak:
Mina sortzeko espainol diru zikina…Behar adina!
Kapitalismoaren oroigarri ustela. Diru espainol zikinaz
Saltzen zaie egun irina hildakoen ondorengoei…Garesti!
Mina! Amabirgina pizarrok zuen desfloratu, amabirjinak
Kolonizatzaileak munduratu bere alutik, pizarroren
Zakilatik, eliza katolikoaren “Urdanga-arina”
Erret-odolaren zina: dirua BBV ongi gorderik mantendu eta
Aitzina herri oro zapalduz, herrien urrea hartuz,
Herri-zerri-urrekolore oro zorozital. Adiskide zinak eta
Minak etsai, diru zikina izan da gai anaiartea
Aztoratzeko. Nahi eta nahiez diru beharrez, diru errez,
Bertzeei kendu tiroz eta oldarrez. Haurrak negarrez.
Emakumeak? Ez! Gerlari apartak baitira. Txinparta
Aurkez-aurke eta hor dira.

Inperialismo=faxismo, zapalkuntza numerotan.
Miloika hildako? Ez miloika miloi pezeta!
Espainian hazi eta amerika hezi,
diru zital espainolaz sortu enpresak maiz nazi.
Zer irabazi egon, eta hara joan eta zapaldu…
Nork adituko basoak dituztela kixkaldu.
Ederra egin dute REPSOL, ENDESA eta abarrek.
Ez al dituzte kixkaliko beren garrek?
Guziok dakigu baina dirua erre daitekela,
eta “Koktel molotoff” diogu, ez baikara tentelak.

Daddy jeff-en hitzak:
Konturatu zaitez zeintzuk
Dauden pezetetatan erosketak
Beti egiterako orduan hiltzaile
Haundienak oroimenean egunero francisco pizarro,
Putero cristobal colon erregea bezala
Juan carlos lehenengoa antiguoko
Miramar-en hilketa egin zuena bere anaiari
Tronoa kendu nahiean eskopeta batez tiroz
Akabatu zuena espainia zikina
Ultra eskuindarra da txanponetan ikusten da
Eskudu imperialistan ezkerrean plus jartzean
Eskubian ultra dena espainiako historioa
Deskribatzen duena miloika pertsona
Munduan hil dituena ameriketan bezala
Cuban ere egon zena gaur egungo colono-ak
Politikan daudenak euskaldunoi ere
Berdin nahi digute zapaltzea
Lehenengo nafarroa gero trebinokoa pixkanaka
Lortzen daude “Francok” nahi zuena konturatu
Behar gara zertan dauden jokoan euskaldun
Guztioi espainol bihurtzea “Montalvo” bezala
Diruaren trukean euskaldunak daude espainiako
Selekzioan dirua ere bai dute pezeta euroetan
Lana asko dago gu garena izatekotan
Estribiloa -mina sortzeko espainol diru zikina(3)
(behar adina) -imperialismoaren oroigarri ustela

RADICAL CHIC

Marra ez gurutzatu
Bestela sentsura, zigorra,
Pairatuko duzu,
Artist do not cross the line
Sorgin heiza dugu
Hiltze artistikoa, kondenatua zara,
Salbuespen egoera
Kriminalizatu
Artist do not cross the line
Sortu edo ez sortu

Kontsentsua apurtu
Egunerokotasuna eta ohikoa baztertu
Etika-estetika era komenrtzialean
Mundu hipermerkatu bat bezala ulertua
Etika-estetika era komenrtzialean
Arratoiak izan zabalera handitan

Zure antiojuak
Guay-guayak dira
Wojtilak errango du kanpoko zorraz
Funkya zara
Aita saindua
Erantzungo dio Bonok kar-kar barrezka
Ohar zaitzaket, ohartuko zaitut
Minaren eremua pasa ez zaitezen
Radical Chic Artistak ordea, gizatasunez
Miatzera sartu behar ez luke
Kontsentsua manufakturatu behar da
Kotizia ahal izateko, ideien azokan

Kontsumitu ala bizitzen zara?
Irlarik ba al dago merkatu ekonomian?
Kontsumitu ala bizitzen zara?
Dantza al daiteke marratik beste aldean?

IRUDIKERIAK

Zerura gelditu ginen begira
Puxika bat bezala ilusioa
Gero eta urrunago, gora zihoan
Harridura nagusi gure baitan

Piramidearen itzalean
Amestu ezin baitan
Errealitate latza
Iku daitekenean

Enki Bilalen “Piztiaren ametsa”
Komikian banengo ameskeritan

Higitzea eragozten duena
Burdinezkoa zintzilik katea
Ur-hondora egotzita AINGURA
Bertan finkaturik gelditzen dena

Beti besteei begira
Noiz altxatu aingurak?
Noiz askatu loturak?
Jitoan joan beldurrak

Entzun nuen iratzartzeko deia
Zulo beltza errezonantzia kutxa
Oparotasun erakuslehioa
Erabat txikitu zuen oihartzunak

FM 99.00 DUB MANIFEST

(Esan Ozenki, 2000)


Letrak

Hauskortasuna eta sendogarriak

Zenbaitetan bertopaketa bihurtzen dira topaketak. Bere abestiei esker ezagutzen nuen Fermin, hitzak gardenak direlako eta bere burua dutelako hizpide,bere infanteria eta enbaxada direlako, beti ere aurretik doazelako. Bere pentsaeren lelo direlako eta sendogarriei hauskortasun handia darielako. Izan ere, Ferminek bizar-xaflak bailiran zorrozten ditu hitzak, eta abestiak-uste sendoak nahasten ditu ahapaldiak lubakien moduan erabiliz, bere ideien adierazpen musikala. Hitzen eta pentsaeren nazioartekoa.

Internazionalismoa globalizazioaren aurrean.

Ekhi ederra, doinu ederra. Zinkaz ari diren gazte horiek ez dute hotzik sentitzen, dio Dub Manifest honek uneren batean, eta egia da. Horrexegatik Ferminek oihu egiten, dantza egiten eta ekialdera begira jarraitzen du, abestiak ostatuetan eta auzoetan, kaleetan eta plazetan barrena, aurkezten. Urruneko lurraldeetako istorio hurbilak kontatzen dizkigu, armaz altxatutako lurraldeetako istorioak, bortizkeria latinoamerikarrez zipriztindurikoak, egiturazko bortizkeria bizi duten lurraldeak, aspaldiko bortizkeria bizi dutenak, non deabruak bere lurrak lantzen dituen eta goizero haurtxoak bekokian musukatzen dituen, non gorrotoa ahaleginik egin gabe loratzen den amen eguneroko negar-malkoekin ureztaturik. Horrexegatik, Ferminek, horren guztiaren jabe izanik, bizitzari, bizitza gaiztoari, larrialdietarako irteerak bilatzen jarraitzen du, berriro ere oinazeaz hitz egiten du egunen batean oinazea betikoz galduko delako pozarekin.

Musikari jakintsua, zaildua, transhumantea, musikari ibiltaria, hots eta paisaien bildumagile xehea, talde askotako musikaria eta muga ugari.

Laguntzaile ditu Nacho Murgui, Zebda, Wagner, Muñeko, txalapartariak eta raperoak, eta beste asko eta asko, lagunak eta gonbidatuak, lan honetan esku hartzen dutenak beren haizeekin, ahotsekin eta uste sendoekin. Ohikoak ezagunak genituen, talde brigadista, eskuzabala, Hozkailu baten barruko aldea berotzeko gauza; talde indartsua, bere musika-tresnen zorroetatik opariak eta melodiak eskaintzen dizkiguna.

Zenbaitetan bertopaketa bihurtzen dira topaketak, eta honako honetan halaxe da.

418 hitz beste horrenbeste dantza, besta eta borrokaren truke. Kortatu eta Negutik hasirik, gero Dut eta beste batzuekin, beti ere ostatu eta kaleetan barrena, gure adoleszentziako eremu leunetan barrena laguntzen.

Honelakoxea da FM 99.00 Dub Manifest hau. Jai giroan eginiko bidaia, distiratsua, zinkaz ari den gazte bat hotzik ez sentitzeko. Amodio eta gorrozko kantak, bere infanteria eta enbaxada izaten jarraituko duten hitzez beterik, beste askotan bezalaxe Fermin Muguruza hizpide dutenak, bere zalantzak eta uste sendoak, memoriako tatuajeak, hauskortasuna eta sendogarriak aipatzen dituztenak.

Fernando León de Aranoa

ERREMIXAK

(Esan Ozenki, 1999)


ENTZUN ! euskal musika aldizkariarekin batera argitaratutako remix diskoa. Mad Professor (Urrun Dub), Xaby Pery (Hartu Hitza), Mikel Abrego (Newroz 707), Spartak Dub Commando (Eguraldi Lainotsua), Javi Pez (Oasiko Erregina), Kaki Arkarazo (Ari du-hotza) eta Da Fonëh (Nazio Ibiltaria). Guztira 7 remix musika batzen dituen diska. Luxuzkoa.

  • URRUN DUB II (MAD PROFESSOR)
  • HARTU HITZA (XABI PERY)
  • NEWROZ 707 (MIKEL ABREGO)
  • EGURALDI LAINOTSUA (SPARTAK DUB)
  • OASIKO ERREGINAK (JAVI PEZ)
  • ARI DU – HOTZA (KAKI ARKARAZO)
  • NAZIO IBILTARIA (DA FONEH)

BRIGADISTAK SOUND SYSTEM - LETRAS

URRUN

Dena dago urrun
Nire etxeko atetik at
Sentikortasunik ez
Sortasunean lagata

Jo dezagun abendua
98. Urtean
Eebbek berriz
Bonbardatu dutela irak
Eta toulousen poliziak
Hil duela magrebiar bat
Eta madrilen faxistek
Aitor zabaleta
Euskalduna

Dena dago urruné

Ikusle geldo bilakatuta
Kosovo, kongo, sierra leona
Gerra ikuskizun
Soila mutatu da
Mundializazioaren esklabuak

“All you need is love” g-7an
Hiltzaileak abesten ari dira
Behar duzun guztia
Amodioa omen da

Dena dago urruné

Odol zipriztinez zikinduta
Kasu baina eskaileretan
Entzuten baitira urratsak
Geldikeriari agur, banoa

Dena dago urrun
Nire etxeko atetik at
Sentikortasunik ez
Sortasunean lagata

Castro x -ren hitzak:
Tutto rimane lontano:
Son solo pochi pollici
D’incendi su belgrado.
E tu….Senti  ringhiare
La conferma vicino che
Sei seduto ancora
Al posto piu’ lontano
E sicuro.

“La vita e’ sonnolenza
Telecomandata indotta?
Non importa, alza! Cambia!”
Un morto occupa un giorno
Fra la gente del terzo
Millennio?
Io esco! Perche’….

Ti stai sfogando,
Cercando un punto fisso
Dentro te
E ti domandi vuoi capire
Perche’

Il vento soffia in ppoppa
A chi ha gia’ preso tutto…
Anche la forza di chi
Un tempo faceva movimento:
C’e’ chi ha canbiato
Bandiera, chi ha voltato

La faccia,
Chi ha preferito bonaccia
A questo mare in burrasca.
Ma io resto, perche’
Claudio e’ fuori dal giro
Della passivita’

HITZA HAR DEZAGUN

Hartu hitza
Hitza har dezagun
Iritzia
Eman dezazun

Erakustaldi itogarria
Jazarpen mediatikoarena
Informazio – informazio eza
Berriaren giro presioa
Historiaren amaiera
Iragartzen du hedabideak
Eraikitako mundu birtualak
Ezereztu egiten du jendea

Friboloa da
Eta gainera ba omen dauka
Jada bere glamourra

Hartu hitza
Hitza har dezagun
Iritzia
Eman dezazun

Hitzez armatu,
Hau da tribuna
Jaurtikitzeko aburuak
Jendeaurreko plataforma
Errealitate
Gordin dosi bat
Kantak ere ispiluak bezala
Hauxe duzu bozgoragailua
Bolbora dialektika,
Eztanda!
Bonba komunikatzailea,
Eztanda!

Den-denak egingo du eztanda
Bi mundu hauek
Topatzerakoan

Hartu hitza
Hitza har dezagun
Iritzia
Eman dezazun

NEWROZ

Zuentzat urte berria
Hemen udaberria
Martxoaren hogeitabat
Bada jai nagusia
Sua erabiltzen dugu
Omentzeko eguzkia
Beste sugarrek berriz
Erre dituzte herriak

Newroz
Halabja gogoan
Gernika kurdua
Ez hil horren azkar

Lurrak kixkaltzen du
Lama ez da itzalia
Ferekatzen zaitut eta
Orbainak agerian
Torturaren zaurimarrak
Oraindik irekiak
Goiztiriaren argiak
Piztuko du suargiak

Kurmanci, kurduera
Bizitzeko ikasia
Halay dantzatzeko
Txirkandari atxikia
Hau duzu kommagene
Denontzako tokia
Larunbateko amak
Landatua dute hazia

Newroz
Newrozen sutea
Sarraskia bihurtua
Ez hil horren azkar

Zuentzat urte berria
Hemen udaberria
Sua erabiltzen dugu
Omentzeko eguzkia
Ferekatzen zaitut eta
Lama ez da itzalia
Hau dugu kommagene
Denontzako tokia

Angelo moore-ren hitzak:
Let us speak, when we speak
We seem to make you weak
We sing this song,
It makes us strong,
You jive turky
Oppresser thief man
Your intimidation
Is plain to see,
This is a people
That you cannot see
This uncharted
There is no trace
All that is seen is a vibe
Culture and face
Kurdistan basque country
Freedom,
Release, now there is war
Soon there will be peace,
Big, big, big, big,
Bad spain tromping
On this suppressed
Oh man the pain.
But world wide soon
It will be the change
In a tide.
Soon the tyrant
Will be the pesant
And the pesant
Will be large
And in charge
And in the present.
And as the world turns
There is a ying and
The yang revolution
Brings us,
A brand new thing.

Bayram-en hitzak:
Hiro roja rewrozeye
Je azadiye kürdistan
Kurd piroz de kan
Newroza ra
Am de ben
Biji newroz
Biji kürdistan
Biji partiye karkeren
Kürdistan
Roj bas gerrilla

PUZKA

Datoz eta badoaz
Haizerauntsiak
Haizerauntsiak
Datoz eta badoaz

Puzka …
Honduras, mexico
Puzka …
Nikaragua, el salvador
Puzka …
Belice, guatemala
Puzka …
Kanpora zirimolak

Joan da jada mitch hurakana
Beste kalera pasatu omen da
Joan da jada mitch hurakana
Irentsi egin du itsasoak

Baina bada beste
Hurakan mota bat
Gosez ez denean
Hiltzen duena balaz
Somoza hurakana, ezarpena!
Movil oil special, ezarpena!
United fruit company
Ezarpena!
Nazioarteko moneta fondoa
Marines usa
Bank of amerikkka
D´aubuisson, eisenhower
Prentsa batua
(ebatsi egiten dute
Ere informazioa)
General electric,
Banku mundiala
Edo gezurrezko
Kanpoko zorraké

Haizerauntsiak
Datoz eta badoaz

Puzka …
Costa rica, panama
Puzka …
Ertamerika osoa
Puzka …
Belice, guatemala
Puzka …
Kanpora zirimolak

HARRIA

Plazaren erdian harria
Zirudien mugiezina
Lurra eta ipar haizea
Lekukotzat jendea

Seme alabak eta lagunak
Maite dudan guztia
Aita, ama gogoetan
Indarra eman nahian

Saiatu eta ezin
Bat, bi, hiru, laué

Saiatu nintzen
Bai, saiatu nintzen
Herria ordezkatzen
Duen harria
Jasotzen

Nahiz eta indar guztiak
Bildu eta erabili
Hauxe erantzungo dizute
Galde auzokidei

Idi pare batek ere
Mugiaraziko ez luke
Ezinezkoa zela baina
Tajuz saiatu nintzen

Gehiegizkoa
Pertsona bakar batentzat

Saiatu nintzen
Bai, saiatu nintzen
Herria ordezkatzen
Duen harria
Jasotzen

LAGUN NAZAKEZU

Norbaitek idatzi
Zuen nire izena
Bala batean
Bizi naiz mehatxupean

Ikasi behar dut
Lasterkariaren
Bakardadearekin
Elkarbizitzen

Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut desorekatu nahi

Lagun nazakezu?

Buruonesleaz
Erabat sinistuta
Dena emanda
Berriro zuregana

Sosegurik ez dakar
Autoerretzeak
Eta desesperantza
Autosuntsidurak

Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut oreka galdu nahi

Lagun nazakezu?
Beranduegi ez bada
Lagun nazakezu?
Behar zaitut eta

Ruso-ren hitzak:
Yeah, this song…
Rapeando con mi brother
En la casa
Cooperación contra
Mando music style

Sólo dar para recibir,
Eso no está bien
Mi hermano,
Libérate de la lógica
Poderosa del mercado
Que todo lo preside,
Que nos tiene condenados
Que así sin darte cuenta
Te separa de mi lado,
Espabílate mi brother
Y abre puertas y ventanas.

Que corran nuevos vientos
Mejor hoy que mañana.
Que se lleven para siempre
El filo de la navaja.
Déjalo claro
Con tu cadencia:
La soledad no está
En la casa.
Lagun nazakezu…
Vamos haz hueco
Para mi mensaje
Mira que yo te rimo
Para que tu lo bailes
Con mi ragga boom boom
De bombo, caja y charles
De ti depende vamos,
Puedes ayudarme
Lagun nazakezu

EGURALDI LAINOTSUA HIRIBURUAN

Neska bat telefono kabina
Hertsi baten barrutik
Une jeune fille avec
Un chemisier jaune
Irten ezinik urduri
Kristala joka.
Et combien de
Voitures de police!

Amsterdam edo oslo
Gogoan igon naiz,
Helbidea irakurri
Bait dut autobusaren
Bekokian:
Mer du nord.

Gaizki ulertu bat
Besterik ez da izan
Gare du nord aldera narama,
Leihoaren alboan eseri
Eta kalerik kale goaz
On assiste au spectacle
De la tombee de la nuit
A la rue,
Kaleetako espektakuloa
Begiratzen dut
Erortzen ari den gaupean,
Et combien de voitures
De police!

Alboan eserita doan agurea
Egunkaria irakurriz doa:
Temps brumeux sur
La capitale.

Espektakuloen orrira
Pasatu da:
Une jeune fille
Avec un chemisier brillant
Neska telefono kabina
Barrutik deika.
Eguraldi lainotsua
Hiriburuan.

On pense qu´on aurait
Pu faire quelque chose
Autobusera igon orduko,
Espektakuluen orriak
Irakurri ordez.
Mais ici, maintenant,
Que faire?

Autobusez hiria zehartzean
Galdera bat egiten da
Je me demande quelle
Est la nature de cette
Besoin d´ailleurs,
Zein da bultzatzen gaituen Indarra.
Ce besoin de quelque chose
D´autre.
Zein da bizi diren
Gertaeren eta
Gogoratutakoen arteko
Desberdintasuna:
Besoin d´un drame
A la cite a la tombee
De la nuit?
Baina hemen eta orain
Zer egin,
Gare du nord a la tombee
De la nuit.
Zenbat polizia bazter
Guzietan!
Jeune fille avec
Un chemisier jaune brillant.
Etorriko zela esan zuen.
Elle disait qu´elle
Viendrait.
Baina zenbat bira emango
Dituen globoak
Avant de nous retrouver.

Loo ranx (spartakus)-en
Hitzak
M’aider, m’aider,
Y’a quelqun’un pour venir
Aider des gens qui se
Battent
Tous les jours,
Toujours determines,
C’est vrai
M’aider, m’aider,
Y’a personne pour
Nous aider a esquiver
Les voitures
De police sur paname,
S’en est assez!
M’aider, m’aider,
Y’a quelqun’un pour aller
Dire a ces esprits faches
Qu’il est temps de s’unir,
Presse d’arriver
M’aider, m’aider,
Y’a quelqun’un pour
Venir aider, car le
Combat n’est
Pas pret de s’arreter,
Presse d’arriver qu’un jour
Les hommes cessent
De se battre,
Pour un bout de bois
Ou pour une loi de batard
Qui ne servira
Que pour toi a
Instaurer l’orde moral
Dont tu es la seule voix
Ecoute ce style
Loo ranx again
Original spartak
Dans la place.

MAPUTXE

Maputxeak
Maputxeak erran zuen:
Duela asko garela gu
Erran zuen

Emaidazu, eman,
Eman artoaren burua
Emaidazu arantzik
Gabeko lurra

Hamar korrikalari,
Arauko bizirik!
Hamar bider garaile!
Hamar suge, gazte-uhandre

Iparra, hegoa
Ekia, ilberria
Lehortea, gaua
Haizeak, izarrak

Hegi altua
Uholdetik enparatzeko
Balio izan zuena
Haritz txuria

Gezurra, egia
Andeseko mendilerrotik
Beste aldera
Egia, gezurra

Talisman urdina, nahuel
Urdin nago esan zuen
Kondore horrek

Premia handiz, premia
Behar dugu hiztegia
Mapudungu-euskara

Mapu=lurra, jendea=txe
Lurraren jendea=maputxe
Burujabe

Maputxeak erran zuen:
Duela asko garela gu

BRIGADISTAK

“Compañeros del mundo,
Por favor
Sigan viniendo
A las comunidades
Indigenas en resistencia
Les pedimos que no cejen
En sus esfuerzos
Y solidaridad
Su presencia
Es imprescindible
Para evitar la barbarie”

“Llamamos a todos
Y todas a no soñar
Sino a algo mas simple
Y definitivo
Los llamamos a despertar”

“Elkartasuna da
Herrien arteko xamurtasuna”
Ixiltasunaren memoria
Ohi garen begi zaindaria

Hauxe da jarrera
Taldea gauzatu egin dena
Piztu egiten duena sarea
Eramaten gure izarran

Aparato herdoilduak
Engrasatu beharra
Memoria historikoa
Ez galtzeko nahia

Ezinbestekoarekin
Lortzeko lotura
Xamurtasuna eta
Zerrepel gunea

Ya están aquí las compas
Ya llegan los muchachos
Arriba los que luchan
Brigadistak badatoz

Alex inadaptats-en hitzak
Compromis de lluita
Estret lligam entre pobles
En un crit solidàri
Trencarem les barreres
Defensant
Davant el ric
La justa causa dels pobres.
La victòria camarada
Traspasant les fronteres.
La justicia proletària
Et crida a les barricades.

Fernando sapo-ren hitzak:
Fer brigadas d’espardidura
Y axitazion
Fer brigadas de propaganda
Y axitazion
Por areconoxedura
D’os dreitos d’os pueblos
Por fin d’a guerra
D’esterminio
Organiza la tuya brigada.

Brigadistak

Ez zaigu ezer ahaztu
Ez zaigu inor ahaztu
Dena begiratzeko
Begiak baditugu
Ez zaigu ezer ahaztu
Ez zaigu inor ahaztu
Edonoren oinazea
Salatuko dugu

OASIKO ERREGINA

Eguzkipean
Nengoen etzanda
Nirekin zeunden
Pedro laguna
Azkenik guretzat
Ekialdeko hondartzak

Norbait hurbildu
Zitzaigun, agur!
Pamela buruan
Zurbila apur
Patti smith zela
Eta gurekin
Hori ziur

Hau profezia,
Betetzen dena
Sugegorria eta chamana
Basamortuko arautegiak
Menperatzera
Behartuak gara
Oasiko erregina,
Kausitu dut

Amodioa, drogak
Sexua, heriotzaz
Biziki izateko
Askatasunaz
Luze hitz egin genuen
Hirurok
Biziraunak

Asko esateko
Dute hildakoek
Rosa luxemburgentzat
“Ohartarazten digute”
“Hilez gero zabaldu
Balkoia”
Lorcak zioen

Azken ahotsa,
Izango al zara?
Itxaron desertu atomikoan
Ulu egin, aldarri
Egiten duena
Biziraunak, zaurgarriak,
Oasiko erregina,
Maitatu dut

54-46

Nik diot yeah!
Entzun nik diodana
Nik diot : bai zera!
Entzun diotena

Entzun esan zuena
Sasidiktadore hark
Gu denok gartzelara
Joan behar genuela
Nork sinistuko zion
Denok giltzapean
Arazoa amaiturik
Egongo litzatekela

Nik diot yeah!
Entzun nik diodana
Nik diot : bai zera!
Entzun diotena

Atxilotu ninduten
Egurra eman zidaten
Ziega barruan
Orain libre izaten:
Esaidazu zein zen
Zure zenbakia
Bost-lau, lau-sei,
Zen nirea
Fifty-four, fourty-six
Was my number
Oker ziren

Give it to me one time
Emaidazu bitan
Give it to me three times
Emaidazu lautan

Nik diot yeah!
Entzun nik diodana
Nik diot: bai zera!
Entzun diotena

Bost-lau, lau-sei
Zen nirea
Oker ziren

Amilcar-en hitzak:
No he matado ni he robado
Tampoco soy malvado
Inocente no soy
Alguna me he mandado
Pero siempre al frente
Había que luchar
Por eso ahora
Me quieren condenar.
No quiero palabras,
No quiero bla, bla, bla
Quiero los hechos
Quiero el cha, cha, cha
Mi lucha es eterna
Y sigue hasta el fin
Rompemos los sonidos
Con carnal fermin

Fidel nadal-en hitzak:
54 dice el bajo,
46 dice el drum
Te acusaron de malvado
Y nadie te dio perdón
Dispararon a mansalva
En un oscuro callejón
Pero fue a vos
Que te culparon
Porque eras del barrio
No hay justicia
Para el pobre
Te vengo a explicar
Ni rico que sea noble
Voy a manifestar
Vengo en directo,
Vengo azotando
Y a los malvados
Decapitando.

Pablo “Dronkit master”
Molina-ren hitzak:
Aunque los policías
Nos quieran detener
El amor del señor
No nos podrán quitar
Su corazón es de piedra
Y pura maldad
Los primeros serán últimos
Y últimos los primeros
La puerta es estrecha
Y unos pocos pasarán.

ARI DU HOTZA

Denok bagenekien
Begiradak konplize
Legeak ito eta
Iheslariak zeintzuk ziren

Sarekada batean
Aldegin behar izan zuten
Besteek ezustean
Zuten beren hutsartea uzten

Aldegin behar izaten zuten
Jasangaitza zenean estura
Ihes egiten den bizitza
Nork bueltatuko
Digu iragana

Non dira edonork daki
Gure oroimenean ezezik
Hutsunea eta tristura
Bihotza estuturik

Telefono kolpe hotsa
Jaso zuen bere lagunak
Denok hondatu gintuen
Baina bera desagertu zen

Denok hondatu ere
Egin gintuen
Telefonoaren kolpe hotsak
Euria eta negarra
Kalean manifestazioak

Ari du hotza

NAZIO IBILTARIA NAIZ

Nire sustraiak sakonak dira
Baina unetan oinak odoletan,
Begira
Lurralde honekin
Badut lotura
Sentimentalki diot,
Hau da nabaria
Hizkuntzarekin identifikazioa
Esan al zuen hori
Sarrionandiak?
Ez, pessoak zuen esana
“Nire nazioa da
Portugera mintzaira”

Eta hemen duzu
Nire proposamena
Hizkuntz menpekotasunaren
Aurka estrategia bat:
Sinboliko jarkiera
Egiturazko paradari
Gizartean
Orduan dakusat
Beraien izua
Haustura kulturalari diote
Beldurra
Euskal planetaren
Beldur direla
Public enemyk esana?
Ez, anton reixak

Burua deskolonizatzen
Ari naiz, kasu!
Nazio bat ibiltaria naukazu
Ixten dut eskua,
Ukabila altxatuz
Nirekin bazaude
Orain oihukatu
Gurekin bazaude
Orain oihukatu
Go, go, go, gora
Esan nahi dut
Ixten dugu eskua
Ukabila altxatuz
5 hatzak,
5 kontinenteak batu
Edozein tokitan
Ditut bidailagun

X bat, ez dira
Saltzen aizkorak
Eta zorroztuta
Daude hitz egitean
Independentziaz
Edo aurkitzean
Apaldurak edo gehiegikeriak
Desenplegua edo zentsura
Poliziaren prepotentzia,
Basakeria
Berreskatzen dut furia
Eskubidea
Mina eta hirazko
Haizerauntsia

¿baina nork esan zuen
Bortizkeria
Dela estatuaren
Patrimonioa?
Clinton ? Aita santuak?
A, ez
Zapatistetaz
Izan zen almunia

Eta bide egiten dut
Munduan zehar
Klase borroka oraindik
Sentitzen dela
Eta edozein giza bide
Lorpena
Aurretik aritu behar
Izan duela grebak
Horregatik naukazu
Ni hemen gerran
Sistemaren kontra
Hau da nire jarrera
Eresistentzia baita gainera
Erne iraunkor bateko egoera

Burua deskolonizatzen
Ari naiz kasu!
Nazio bat
Ibiltaria naukazu

Yaotl-en hitzak:
“Desde euskadi a aztlan
Liberation will come!
La union hace la fuerza!
Matamos la pobreza,
Destruyendo la riqueza
Yo, its gotta stop,
Its gotta come down!

Fermin muguruza,
Aztlan underground
Organizing,
Excorsizing
If we liberate alone,
Then what will come?
Embargos and scapegoats
Will be the outcome
To rid the world of truth
But if all the nations
Of the world
Come together
Revolutionize
Organize
Putting a stop
To this evil forever
So its like being
In the hood
When you scrap
This time its nations
Coming together
Having each others back
Desde euskadi a anahuac,
A africa, asia
Liberation will be won
Hasta la victoria siempre

Reconocemos toda la gente
En lucha por la libertad,
La dignidad, la humanidad…
Tayecana mexica aztlani
(adelante mexica de aztlan)
Tayecana euskaldunak
(adelante gente de euskadi)

Bulldog-en hitzak:
All roads now they’re
Leading to one place
Revolution for the mind
Don’t matter what the race.
Four directions blows
The wind now were blessed
From the north south east
And the west. With a common
Struggle now we unity
The colors red yellow black
White were all brothers
In the fight against
The neoliberal greed
With words and music
We sprend that word
Yes the seed and plant
It down deep in the
Earth minds across
The world now were
Ready for the rebirth
The change for the
Good you know its
Coming soon.
Rising from the earth
Now were born
From the womb.

Rodleen g-ren
Lakota native american
Ceremonial peyote chant:
Ho! Matakwiase!

BRIGADISTAK SOUND SYSTEM

(Esan Ozenki, 1999) 


Letrak

Leku askotan ibilia naiz eta Ferminen arrastoekin topo egin dut han eta hemen. Haren taldearen izena zen batzuetan, horman sumindura bizian grafitiratua, kanta bateko oihartzun erebeldeak ziren beste batzuetan, oihu garratza beste zenbaitetan. Baina musikarako deia egiten zuen imintzioarekin egin nuen topo gutiz gehienetan, musika haren ideologiarako deia zen hura, baita musika hura idatzi zuen tipoaganako deia ere. Kortaturi zernahi leporatzen zioten ska bandak topatu nituen Mexikon (nor arraio ziren Lauren Aitken, Specials, Skatalites edo Desmond Dekker?). X-an gurutzaturiko aizkorak azaldu zitzaizkidan Parisen, banda handi egun isilpeko baten jantzietan eta ;garrantzitsuagoa da hau; gogoan! Kuban jakin nuen zeinen garrantzitsua izan zen Ferminek Dutekoekin eginiko azken bisitaldia rocka Rolling Stonesenez baino Cheren irakatsiez mamitzen duten talde ugarientzat.

Estatu Batuetan, Venezuelan edo Argentinan sumaturiko arrastoez ere mintza ninteke; nonahi aurkitu ditut Kortatu, Negu Gorriak, Fermin Muguruza eta Dut, edo Ferminen beraren diskoak, baita haiengan sinetsi dituzten pertsonak ere. Gauzak aldatu beharraz, iraultzaz, justiziaz, borrokaz, mintzo zen jende hura sarritan. Haien artetik, inork gutxik esango zituen hiru hitz segidan euskaraz, eta ez ninduen horrek harritu: ez dago egia gorderik duena ulertzea beste aukerarik. Internazionalista izan zaitezke ;eta hala behar du, hala sentitzen baduzu; eta aldi berean zeure kulturaren alde borrokatu. Bokazio horrexek argitu du “Brigadistak sound system”. Kanpotik barnerantz. Barnetik kanporatz. Ontzi komunikatuak luzatu ziren halako batean Irunen eta munduaren artean. Sekula ez dute hobe jardun, orain ongi ikusten ari garen bezala.

Leku askotan ibilia da Fermin eta lagun asko egin ditu bere musikaz. Eta horixe aurkeztu digu oraingoan bere lagunekin batean, ibilaldi horien diskoa, bidaia baten antzera enztuten dena. Eskalak: Paris, Habana, Caracas, Erroma, Buenos Aires, Los Angeles, Bartzelona, Biarritz, Londres, Azkarate. Ibilgailua: reggaea, bere oinarrizko mailatik ;roots; egungo bilakaeraren emaitzaraino ;jungle;, eta tartean ska festak, aldarrikapenak ragga klabean eta, areago, dub bat ere. Mad Professor aitzindari handiak fakturatua da azken hau, diskoari hasiera eta bukaera ematen dion kanta, Urrun. Banda Bassotiko anaia batzuekin abiatu da Fermin, Desorden Públicoko metal suntsitzaileekin (Latinamerikako ska hoberena) segitu du eta bat egin du ondoren Angelo Mooreren (Fishbone) ahotsarekin. Makinak programatu dituzte, han eta hemen, Xabi Peryk eta Tom Darnalek (P18aren ondoko ikus-ameslariak) Tijuana No eta Aztlan Underground musika-muga latz, gogor eta bizi baten ikuspegi desberdinak eskaini dituzte. Mendean galduriko lagun leial baten ikuspegia, Manu Chao. Amparonoiaren bizitasuna. Hechos contra el decorokoen adorea. Inadaptats eta Parabellum. Eta hor daude beti Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazo bidai lagunak (diskoaren alde handi baten ingeniaria da Kaki). Eta Van-Van mitikoen tinba-brigadakoen haize eta perkusio-soinuak. Eta Todos tus Muertos/Lumumbakoen dub-konexioa. Eta Spartak Dub Internationalekoen ragga. Ezin konta ahala lagun eta ideiakide daude hemen, Brigadistak sound system honen kaxa korrokilduetatik datorkigun grafiti sumindu horren, oihartzun errebelde horren, oihu garratz horren ezinbesteko osagarriak dira guztiak. Ozen entzun bedi!

Bruno Galindo

Amodio eta gorrotozko kantak / Canciones de amor y de odio (1984-1998)

(Esan Ozenki / El Europeo-Karonte, 1998) 


Más cronista que poeta, Fermin abre su diario de canciones y selecciona ochenta textos, con su correspondiente traducción, que documentan catorce años de historia y vida. El CD incluye quince piezas: tres de Kortatu; tres de Negu Gorriak (ninguna de “Borreroak baditu milaka aurpegi”, pero si la Pez Mix de “Aizu”); dos del álbum con Dut; “Kokomero Kapitaina” junto a Makojaleen Piratak del disco infantil “Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan” (Esan Ozenki, 97); y seis ejemplos de sus trabajos con Todos Tus Muertos, Joxe Ripiau, Tijuana No, Anestesia, Nación Reixa y Garaje H. Amor y odio, el demiurgo de la realidad.

Xavier Cervantes

  • KORTATU: NICARAGUA SANDINISTA
  • KORTATU: LA LINEA DEL FRENTE
  • KORTATU: ETXERAT
  • NEGU GORRIAK: RADIO RAHIM
  • NEGU GORRIAK: B.S.O.
  • NEGU GORRIAK: AIZU (PEZ MIX)
  • FERMIN MUGURUZA ETA MALKOJALEEN PIRATAK: KOKOMERO KAPITAINA
  • FERMIN MUGURUZA ETA DUT: LUCREZIA
  • FERMIN MUGURUZA ETA DUT: IBILI (XABI PERY MIX)
  • TODOS TUS MUERTOS: ¡ALERTA GUERRILLAS!
  • TIJUANA NO: LA ESQUINA DEL MUNDO
  • JOXE RIPIAU: POSITIVE BOMB
  • NACIÓN REIXA: ENCUENTRO CON SARRI EN NACIÓN REIXA
  • ANESTESIA: BASURDEAREN IRRINTZIA
  • GARAJE H: CRUDO (COMANDANTE VERSION)