uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea

Hamarkada bete dute Musika Bulegoa sariek, eta ekainaren 4an egindako sari banaketan, euskal musikaren aniztasuna eta sormena aitortu die sariketak hamaika artistari. Biarritzeko Atabal aretoan egindako sari-banaketa ekitaldian, Fermin Muguruzak erdietsi du Etxepare Euskal Institutua musika saria.
Etxepare Euskal Institutua musika sariak euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzen duten sortzaileei aitortza egiten die. Eta Musika Bulegoak antolatutako aurtengo edizioan, aho batez Fermin Muguruza aukeratu dute saridun. Euskal musika eta euskara nazioartean zabaltzeko egindako ekarpenagatik eman zaio garaikurra Muguruzari, azken hiru urteetako saridunek osatutako epaimahaiak —Oreka TX, Euskal Barrokensemble, Izaro— eta Euskal Etxepare Institutuak hala erabakita.
Fermin Muguruza (Irun, 1963) euskal musikaren figura esanguratsuenetako bat da. Lau hamarkadatik gorako ibilbidea egin du abeslari, konpositore, ekoizle eta zinemagileak, eta funtsezko ekarpena egin dio euskal kulturaren nazioarteko proiekzioari. Besteak beste, 40. urteurreneko nazioarteko bira egin du musikari irundarrak, eta Europan, Latinoamerikan eta Asiako hainbat hiritara eraman du euskaraz egindako musika, nazioarteko zirkuitu handietan murgil.
Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako kide eta sortzaile izan zen Muguruza, eta ondoren bakarkako ibilbidean reggae, dub, hip-hop eta munduko beste musika-estilo batzuk euskararekin uztartu ditu. Bere sorkuntza artistikoak konpromiso soziala, hizkuntza-aniztasuna eta nazioarteko elkartasuna izan ditu ardatz, eta musikatik harago, zineman ere lan nabarmena egin du, besteak beste ‘Black Is Beltza’ eta ‘Black Is Beltza II: Ainhoa’ lanekin. Gaur egun, euskal kulturaren eta euskararen nazioarteko erreferente nagusietako bat da.
Horregatik guztiagatik (eta gehiago), euskararen eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioan egindako ekarpena aitortu zaio.
Musika Bulegoa Sarien helburuak dira, besteak beste, euskal musikaren sektorea balioan jartzea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutzera ematea eta bultzatzea eta erakusleiho izatea.
Hamaika sari banatzen dira guztira, horietatik zortzi epaimahai profesional batek ematen ditu, eta baita EHMBEk emandako ohorezko saria ere, musikan egindako ibilbide nabarmenagatik. Herri bozketaren bidez aukeratutako publikoaren saria ere banatzen da. Hurrengoak dira aurtengo sarituak:
Publikoaren Saria, berriz, Xabi Aburruzagak jaso du ‘Bask’ lanagatik. Ia 3.000 lagunek hartu dute parte bozketan, Musika Bulegoak prestatutako plataforma digitalaren bidez.
EHMBE Ohorezko Saria, bestalde, Javier Corral ‘Jerry’-k jaso du.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU