uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Fermin Muguruzak komisariatutako Nafidha – Magreb irudikatua programaren bigarren jarduera gisa, Badiaa Bouhrizi artista tunisiarrak —aurreko egunean Next Music Station: Tunisia filmaren proiekzio osteko solasaldian parte hartuko duenak— kontzertu bat eskainiko du, dokumentalak piztutako oihartzunak zuzenean hedatuz.
Antzerki eta soinu-trantze progresibo baten bidez, narrazio musikal bat eraikitzen da, Bouhriziren ahots indartsuak gidatua, non Tunisiako ipar-mendebaldeko mendietako ereserki tradizionalen doinuak dardarka entzuten diren bertan. Alboan izango ditu Chaam (Robin Palluaud), gitarra kosmikoan, giroak sortzen teklatuetan eta makinetan, eta Paco (Malek Ben Halim), perkusioetan, Foley soinuetan eta baxuan.
Genero-fusio gisa ulertu beharrean, proiektua idazkera elektroakustikoan kokatzen da argi eta garbi, amazigh musikatik eratorritako soinu-minimalismotik gaur egungo club eszenaren testura sofistikatuetaraino hedatuz. Bere ibilbideari leial, Badiaak jatorrizko konposizioak eta konpromisozko testuak aurkezten ditu: poeta modernoen —edo bere beraren— arabiera klasikoko poemak, baita tunisiar dialektoko piezak ere, begiraden eta metaforen feminizazioaz, Londres eta Nablus artean dabilen emakume palestinar baten ibilerez edota maitasuna eta iraultza lotzen dituen soka tinkatuaz gogoeta egiten dutenak.
Datak eta ordutegiak: 2026 mai 21 | 20:00
Kokapena: Kutxa Fundazioa Kluba
Sarrerak: Tarifa general – 10,00 €Tarjeta Tabakalera – 9,00 €
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU